Zer da kirurgia plastikoa?

“Kirurgia Plastikoa espezialitate krirurgiko bat da, konponketa baten edo birjarpen baten beharra duten jaiotzatiko, eskuratutako edo tumoralak diren alterazioak zuzentzeaz edo baita atzerapen prozesu baten ondorioz jasandako aldaketak zuzentzeaz arduratzen dena. Bere teknikak giza-ehunen transplante eta mobilizazioan oinarritzen dira, eta hauek azal-mentuen eta baita material bizigabeen bitartez eramaten dira aurrera. Kirurgia Plastiko Konpontzailea istripuen eta erreduren ondorioz, azaleko gaixotasun eta minbizien eraginez edo jaiotzatiko arazoengatik sortutako lesioek sortutako alterazioak kopontzen saiatzen da, bai gorputzaren funtzioaren aldetik eta baita aspektu fisikoaren aldetik ere. Kirurgia mota hau gehienbat aurpegian, eskuetan eta organo genitaletan gauzatzen da.”

 Zer da kirurgia estetikoa?

“Kirurgia Estetikoak, berriz, osasun arazorik ez duten bezeroekin egiten du lan eta bere helburu nagusia itxurazko zuzenketak egitea da, aurpegiaren eta gorputzaren harmonia handiago bat lortzeko edo zaharkitzearen ondorioz sortutako aldaketak zuzentzeko. Honek emozionalki egonkortasuna eskaintzen die bezeroei beraien bizi-kalitetea hobetuz, harreman profesional, afektiboen… bitartez.”

Hauek dira Sociedad Española de Cirugía Plástica, Reparadora y Estética (SECPRE)-k eskaintzen dizkigun definizioak eta elkarte honek Kirurgia Plastikoa eta Estetikoa oso estuki lotuta daudela uste du, biak esentzia bera partekatzen dutelarik. Oso zaila da norbaitek bere lana kirurgialari estetiko baten gisa garatzea aurretik kirurgialari orokor baten eta partikularki zirujano plastiko baten formazioa izan gabe.

Definizioetan ikus dezakegun bezala, kirurgia estetikoak,orokorki osasuntusuak” diren bezeroak tratatzen ditu eta kirurgia plastikoak, berriz, “istripuen, erreduren, gaixotasunen, minbizien edo jaiotzatiko arazoen eraginez sortu daitezkeen lesio eta arrastoak” dituzten bezeroak tratatzen ditu. Honen ondorioz, kirurgia plastikoa askotan gaixotasunen seguruen polizen babespean egoten dira eta batzuetan gizarte segurantzaren babespean ere bai. Kirurgia estetikoa, ordea, babes hauetatik kanpo gelditzen da.

IVANCE-n, bai Olatz ALcelay Doktorea eta baita José Mª del Amo Doktorea ere Kirurgia Plastikoan, Zuzentzailean eta Estetikoan adituak dira, eta beraien lana garatzen dute espezialitatearen bi alderdietan.