Aurpegiko eta Lepoko Lifting-a

Zaharkitzearen seinaleak pixkanaka-pixkanaka agertzen dira. Zahartzen goazen heinean, grabitatearen ondorioek, eguzkiaren izpiek, eta eguneroko bizitzan daukagun estresak, gure aurpegiko azalean eragiten dute.

Egun batean, ispiluaren aurrean jarri eta pertsona nekatu eta zaharkitu baten aurpegia ikusten dugu geure buruan. Sudur eta ahoaren artean zimurrak agertzen dira, masailezur beheko lerroak bere definizioa galtzen du eta lepoan tolesturak eta koipe metaketak garatzen dira.

Aurpegi eta lepoko lifting-a (teknikoki ritidektomia bezala ezagutzen dena) IVANCE-n (Donostian) eramaten baduzu aurrera, zaharkitzearen zeinu nabarmenenak hobetuko zaizkizu, gehiegizko koipea kenduz, aurpegiko giharrak tenkatuz eta aurpegi eta lepoko azala berregokituz. Aurpegiko eta lepoko lifting-ak ezin du zaharkitze prozesua guztiz gelditu baina hau atzeratu dezake, zuri itxura gazteago bat emanez eta zure buruarekiko konfiantza hobetuz.

Aurpegiko lifting-a modu isolatuan egin daiteke, edo beste prozedura batzuekin batera, hala nola kopetako lifting-a, betazaletako edo sudurreko kirurgia. Lepora ere mugatu daiteke kasu hautatuetan.

Alcelay Doktorea eta del Amo Doktorea kirurgialari plastiko ospetsuak dira, eta gehienbat emaitza naturalak lortzegatik dira ezagunak. Aurpegiko gazteagotze prozesu bat aurrera eramatea buruan baldin badabilkizu, aurpegiko eta lepoko lifting-a adibidez, ez izan inongo zalantzarik, eta eska ezazu on-line kontsulta bat Alcelay medikuarekin edo del Amo medikuarekin, edo bestela deituiguzu +34 943 297 588 telefonora kontsulta bat eskatzeko inongo konpromisorik gabe.

Aurpegiko eta Lepoko Lifting-a begirada batez

Prozesua: Aurpegiko eta lepoko lifting-a aurpegiko azaleko, masailezurreko ertzetako, eta lepoko biguntasunak hobetzeko helburua duen kirurgia da, eta hau guztia aurrera eramateko, koipe gehiegikeriak kentzen dira, muskulatura tenkatzen da eta azala berregokitzen da. Ebakuntza hau kirurgia estetiko bat da eta gehienetan 40 urte baino gehiago dituzten emakume eta gizonezkoak izaten dira pazienteak. IVANCE-n, Alcelay medikua eta del Amo medikua oso ospetsuak dira aurpegiko lifting-ari ikuspegi moderno bat emateagatik, eta ematen dioten ikuspegi horren ondorioz, oso emaitz nabarmenak lortzen dituzte, bezeroei itxura gazteago bat baina aldi berean naturala emanez.

Iraupena: 3-4- ordu.

Anestesia: Lokala Lasaigarriekin edo Orokorra.

Ospitalizazioa: normalean egun bateko ospitalizazioa.

Zailtasun Posibleak: Infekzioa, hematoma, aldi baterako sentsibilitatearen alterazioa, sakoneko egituran lesioa (normalean aldi-batekoa), orbaintzerakoan arazoak, asimetria.

Berreskurapena: orokorrean, 10-15 egunetara eguneroko jarduetara berregokitzen da bezeroa, eta 2 edo 3 astetara ahalegin fisiko garrantzitsu bat eskatzen duten ekintzetara itzultzeko gai izango da. Hilabete batzuetan zehar eguzkiaren izpietatik babestea gomendatzen da.

Ebakuntza

Ez dago teknika unbertsal bat aurpegiko tenkaketa gauzatzeko, eta teknikaren aukeraketa paziente bakoitzaren ezaugarrien arabera egin behar da.

Aurpegiko eta lepoko lifting-a aurpegiko azaleko, masailezurreko ertzetako, eta lepoko biguntasunak hobetzeko helburua duen kirurgia da, eta hau guztia aurrera eramateko, koipe gehiegikeriak kentzen dira, muskulatura tenkatzen da eta azala berregokitzen da.

Nahitaezkoa da itxura natural bat mantentzea.

Non gauzatuko da ebakuntza?

Aurpegiko tenkaketaren kirurgia Donostiako Gipuzkoako Poliklinikan gauzatzen da.

Aurpegiko eta Lepoko Lifting-ak zenbat iraungo du?

Aurpegiko eta lepoko lifting batek hiru ordutik lau ordutara iraun dezake, eta iraupena teknikaren, luzapenaren, ebakuntza osagarrien eta paziente bakoitzaren ezaugarrien araberakoa izaten da.

Anestesia Aurpegiaren Gazteagotzean

Lifting-a anestesia lokala edo orokorra erabiliz gauzatu daiteke, lifting motaren eta bere luzapenaren arabera.

Ospitalizazioa Aurpegiko eta Lepoko Lifting-arekin

Lifting motaren arabera, ospitalizaziorik gabeko kirurgia bat bezala gauzatu daiteke, edo klinikan ospitalizaturik ere bai. Normalean, anestesia orokorra erabiltzen denean egun bateko ospitalizazioa beharrezkoa izan ohi da.

Aurpegiko eta Lepoko tenkaketan egon daitezkeen zailtasunak

Ebakuntza kirurgiko guztiekin loturik dauden zailtasunak egon daitezke, esaterako, odol-ateratzea, hematomak, seromak, orbaintzerakoan arazoak, infekzioak, eta beste zailtasun espezifiko batzuk aurpegiko lifting-arekin zuzenki loturik daudenak, eta hauek aldi baterako alterazioak izan ohi dira, sentisbilitatearekin eta asimetriarekin lotutakoak.

Aurpegiko eta Lepoko Lifting-aren ondorengo berreskurapena

Aurpegiko tenkaketa baten ondoren, 10-15 egunetara orokorrean eguneroko jarduetara berregokitzen da bezeroa, eta 2 edo 3 astetara ahalegin fisiko garrantzitsu bat eskatzen duten ekintzetara itzultzeko gai izango da. Hilabete batzuetan zehar eguzkiaren izpietatik babestea gomendatzen da.

Eskatu hitzordua on-line orain.

Konpromisorik gabeko kontsulta bat hitzartu dezakezu +34 943 297 588 telefonoan.

    Izena

    Telefono zenbakia

    Posta elektronikoa

    Hitzorduaren data

    Mezua

    Irakurri eta onartzen dut Pribatutasun-politika .

    IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP-k jakinarazten dizu formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP-k (IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP) tratatuko dituela webgune honen arduradun gisa. Eskatzen dizkizugun datu pertsonalak jasotzearen eta tratatzearen helburua da kontaktu-formulario honetan egiten duzun eskaera kudeatzea.

    Legitimazioa: Interesdunaren adostasuna.

    Erabiltzaile eta interesdun gisa, jakinarazten dizut ematen dizkidazun datuak Facebookeko Pixelen zerbitzarietan egongo direla (IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLPren analisi-hornitzailea), EBtik kanpo (AEB). Facebookeko Pixel EU-US Privacy Shield akordioari atxikita dago. Akordio horri buruzko informazioa hemen dago eskuragarri, Datuak Babesteko Europako Batzordeak onartuta. Ikus Facebookeko Pixelen pribatutasun-politika.

    Formularioan nahitaezkotzat agertzen diren datu pertsonalak sartzen ez badituzu, litekeena da zure eskaerari erantzun ezin izatea. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubidea erabil dezakezu ivance@ivance.net aplikazioan, baita kontrol-agintaritza bati erreklamazioa aurkezteko eskubidea ere.

    Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua nire web orrian kontsulta dezakezu: https://www.ivance.net, baita nire pribatutasun-politika kontsultatu ere. IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP-k jakinarazten dizu formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP-k (IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP) tratatuko dituela webgune honen arduradun gisa.

    Eskatzen dizkizugun datu pertsonalak jasotzearen eta tratatzearen helburua da kontaktu-formulario honetan egiten duzun eskaera kudeatzea. Legitimazioa: Interesdunaren adostasuna. Erabiltzaile eta interesdun gisa, jakinarazten dizut ematen dizkidazun datuak Hosting eta Posta Elektronikoko zerbitzarietan egongo direla (IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLPren hosting-hornitzailea), EBtik kanpo, Beste batzuk atalean. Hosting eta Posta Elektronikoa EBn kokatuta dago, eta herrialde horren babes-maila egokia da EBko Batzordearen arabera. Ikusi Hosting eta Posta Elektronikoaren pribatutasun politika. Formularioan nahitaezkotzat agertzen diren datu pertsonalak sartzen ez badituzu, litekeena da zure eskaerari erantzun ezin izatea. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubidea erabil dezakezu ivance@ivance.net aplikazioan, baita kontrol-agintaritza bati erreklamazioa aurkezteko eskubidea ere.
    Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua nire orrian kontsulta dezakezu.
    webgunea: https://www.ivance.net, eta nire Pribatutasun Politika kontsultatu.