Zaharkitzearen seinaleak pixkanaka-pixkanaka agertzen dira. Zahartzen goazen heinean, grabitatearen ondorioek, eguzkiaren izpiek, eta eguneroko bizitzan daukagun estresak, gure aurpegiko azalean eragiten dute.

Egun batean, ispiluaren aurrean jarri eta pertsona nekatu eta zaharkitu baten aurpegia ikusten dugu geure buruan. Sudur eta ahoaren artean zimurrak agertzen dira, masailezur beheko lerroak bere definizioa galtzen du eta lepoan tolesturak eta koipe metaketak garatzen dira.

Aurpegi eta lepoko lifting-a (teknikoki ritidektomia bezala ezagutzen dena) IVANCE-n (Donostian) eramaten baduzu aurrera, zaharkitzearen zeinu nabarmenenak hobetuko zaizkizu, gehiegizko koipea kenduz, aurpegiko giharrak tenkatuz eta aurpegi eta lepoko azala berregokituz. Aurpegiko eta lepoko lifting-ak ezin du zaharkitze prozesua guztiz gelditu baina hau atzeratu dezake, zuri itxura gazteago bat emanez eta zure buruarekiko konfiantza hobetuz.

Alcelay Doktorea eta del Amo Doktorea kirurgialari plastiko ospetsuak dira, eta gehienbat emaitza naturalak lortzegatik dira ezagunak. Aurpegiko gazteagotze prozesu bat aurrera eramatea buruan baldin badabilkizu, aurpegiko eta lepoko lifting-a adibidez, ez izan inongo zalantzarik, eta eska ezazu on-line kontsulta bat Alcelay medikuarekin edo del Amo medikuarekin, edo bestela deituiguzu +34 943 297 588 telefonora kontsulta bat eskatzeko inongo konpromisorik gabe.

Ez dago teknika unbertsal bat aurpegiko tenkaketa gauzatzeko, eta teknikaren aukeraketa paziente bakoitzaren ezaugarrien arabera egin behar da.

Aurpegiko eta lepoko lifting-a aurpegiko azaleko, masailezurreko ertzetako, eta lepoko biguntasunak hobetzeko helburua duen kirurgia da, eta hau guztia aurrera eramateko, koipe gehiegikeriak kentzen dira, muskulatura tenkatzen da eta azala berregokitzen da.

Nahitaezkoa da itxura natural bat mantentzea.

Aurpegiko tenkaketaren kirurgia Donostiako Gipuzkoako Poliklinikan gauzatzen da.
Aurpegiko eta lepoko lifting batek hiru ordutik lau ordutara iraun dezake, eta iraupena teknikaren, luzapenaren, ebakuntza osagarrien eta paziente bakoitzaren ezaugarrien araberakoa izaten da.
Lifting-a anestesia lokala edo orokorra erabiliz gauzatu daiteke, lifting motaren eta bere luzapenaren arabera.
Lifting motaren arabera, ospitalizaziorik gabeko kirurgia bat bezala gauzatu daiteke, edo klinikan ospitalizaturik ere bai. Normalean, anestesia orokorra erabiltzen denean egun bateko ospitalizazioa beharrezkoa izan ohi da.
Ebakuntza kirurgiko guztiekin loturik dauden zailtasunak egon daitezke, esaterako, odol-ateratzea, hematomak, seromak, orbaintzerakoan arazoak, infekzioak, eta beste zailtasun espezifiko batzuk aurpegiko lifting-arekin zuzenki loturik daudenak, eta hauek aldi baterako alterazioak izan ohi dira, sentisbilitatearekin eta asimetriarekin lotutakoak.
Aurpegiko tenkaketa baten ondoren, 10-15 egunetara orokorrean eguneroko jarduetara berregokitzen da bezeroa, eta 2 edo 3 astetara ahalegin fisiko garrantzitsu bat eskatzen duten ekintzetara itzultzeko gai izango da. Hilabete batzuetan zehar eguzkiaren izpietatik babestea gomendatzen da.

Aurpegiko eta Lepoko Lifting-a begirada batez:

  • Prozesua: Aurpegiko eta lepoko lifting-a aurpegiko azaleko, masailezurreko ertzetako, eta lepoko biguntasunak hobetzeko helburua duen kirurgia da, eta hau guztia aurrera eramateko, koipe gehiegikeriak kentzen dira, muskulatura tenkatzen da eta azala berregokitzen da. Ebakuntza hau kirurgia estetiko bat da eta gehienetan 40 urte baino gehiago dituzten emakume eta gizonezkoak izaten dira pazienteak. IVANCE-n, Alcelay medikua eta del Amo medikua oso ospetsuak dira aurpegiko lifting-ari ikuspegi moderno bat emateagatik, eta ematen dioten ikuspegi horren ondorioz, oso emaitz nabarmenak lortzen dituzte, bezeroei itxura gazteago bat baina aldi berean naturala emanez.
  • Iraupena: 3-4- ordu.
  • Anestesia: Lokala Lasaigarriekin edo Orokorra.
  • Ospitalizazioa: normalean egun bateko ospitalizazioa.
  • Zailtasun Posibleak: Infekzioa, hematoma, aldi baterako sentsibilitatearen alterazioa, sakoneko egituran lesioa (normalean aldi-batekoa), orbaintzerakoan arazoak, asimetria.
  • Berreskurapena: orokorrean, 10-15 egunetara eguneroko jarduetara berregokitzen da bezeroa, eta 2 edo 3 astetara ahalegin fisiko garrantzitsu bat eskatzen duten ekintzetara itzultzeko gai izango da. Hilabete batzuetan zehar eguzkiaren izpietatik babestea gomendatzen da.

Arrakasta berri bat telebistan (ETB)

"Euskal Herriko Kirurgia Estetikoko klinikarik hoberena: IVANCE" Euskal Herriko Kirurgia Estetikoko hamar klinika hoberenen zerrendan sartu gaituzte! Euskal Telebistak eskaintzen duen Consumidores saioan lortu dugu arrakasta berri hau. Aupa! Beti [...]

IVANCEk eta LA PERLAk elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

IVANCE y LA PERLA firman un acuerdo de colaboración - Donostia. IVANCE Clínica de Cirugía Estética referente en el País Vasco y LA PERLA, Centro de Talasoterapia por excelencia en Donostia unidos !

Edertasuna Modelatzen duen Artea

Pertsona baten aurpegi eta gorputza, bere ernalditik mugatuta egoten dira, osagai genetikoen eta inguruneko elementuen ondorioz. Ederragoa edo itsusiagoa izatea, gorputz liraina edukitzea edo ez, ezin dira jatetxe bateko menu [...]