Bekokiko azaleko biguntasunek, bekozkoak eta bekokiko zimurrek nekatuta, kezkatuta edo goibel zaudela transmititu dezakete. Bekokiko lifting-a edo bekokiko tenkaketa kirurgia estetikoak barnean hartzen duen prozesu bat da aurpegiko gazteagotzea lantzen duena, bekokiko zimurrak txikituz, bekainen forma hobetuz eta gehiegizko azala kenduz.

Bekokiko lifting-a bera bakarrik eraman daiteke aurrera edo baita beste prozesu batzuekin batera ere, esate baterako,  blefaroplastiarekin edo aurpegiko eta lepoko lifting-arekin batera. Ebakuntza honek itxura gazteago bat eta begirada argi eta biziago bat izatea eragiten du, zaharkitzearen zeinu nabarmenenak zuzentzen baitira, adibidez, eroritako bekainak, begien gainera jausitako betazalak, bekokiko zimurrak, begi ondoko zimurrak eta bekozkoan agertzen diren zimurrak.

Bekokiko lifting-a kirurgia estetikoak bere baitan hartzen dituen ebakuntzen artean emaitza atsegingarrienak lortzen dituen ebakuntzetako bat da, bai pazienteen aldetik eta baita kirurgialariaren aldetik ere. IVANCE-n  (Donostian) gauzatzen den ebakuntza honek, zaharkitzearen zeinuak ezaba ditzake eta itxura gazte eta deskantsatu bat eman diezaioke pazienteari. Alcelay Doktorea eta del Amo Doktorea Euskal Herriko kirurgialari plastiko ospetsuenetakoak dira eta, batik bat, ezagunak dira bekokiko lifting-a eta, orokorrean, aurpegiko kirurgia estetikoagatik.

IVANCE-ko kopetako tenkaketari buruz informazio gehiago lortzeako, eska ezazu on-line konsulta bat Alcelay Doktorearekin edo del Amo Doktorearekin, edo bestela deituiguzu 943 297 588 telefonora hitzordu bat eskatzeko inongo konpromisorik gabe.

Bekokiko tenkaketa teknika klasikoa erabiliz egin daiteke, buru-azalean ilea hazten den lerroaren atzean ebaketa bat eginez, edo Endoskopioa erabiliz, eta hemen 4 edo 5 ebaketa egitea beharrezkoa da.

Ebaketa hauen bitartez, bekokiko azala tenkatzen eta giharrak berregokitzen dira. Bekainen amaiera ere altxatzen da eta horrela, begi ondoko zimurrak leuntzea lortzen da, pazienteak itxura gazteago eta argiago bat izatea lortuz.

Bekokiko lifting-aren bidezko aurpegiko gazteagotzea Donostiako Gipuzkoako Poliklinikan gauzatzen da.
Bekokiko lifting-ak bat edo bi ordu iraun ditzake, erabiltzen den teknikaren, ebakuntza osagarrien eta pazientearen ezaugarrien arabera.
Bekokiko lifting gehienak anestesia lokala erabiliz gauzatzen dira, lasaigarriekin konbinatuz beti. Batzuetan, anestesia orokorra gauza daiteke.
Normalean, bekokiko tenkaketak ospitalizaziorik gabeko kirurgia modura eraman daitezke aurrera, klinikan ordu batzuk egon ondoren, pazientea etxera joan daiteke.
Ebakuntza kirurgiko guztiekin loturik dauden zailtasunak egon daitezke, esaterako, odol-ateratzea, hematoma, seroma, orbaintzerakoan arazoak, infekzioa, eta bekokiko lifting-arekin lotura duten aldi baterako arazoak ere egon daitezke, esaterako, sentikortasuna, lesioak barne estrukturan (aldi batekoak orokorrean), asimetria.
Bekokiko tenkaketa bat egin eta gero, orokorrean 10-15 egun igaro ondoren eguneroko jardueretara buelta daiteke pazientea. Ahalegin fisiko handi bat eskatzen duten jarduerak egiteko 2 edo 3 aste egon beharko du zain bezeroak. Eguzkiaren izpietatik babestea gomendatzen da.

Bekokiko Lifting-a begirada batez:

  • Prozesua: bekokiko zimurrak gutxitzen dituen, bekainen forma hobetzen duen eta gehiegizko azala kentzen duen kirurgia estetikoa da, aurpegiaren gazteagotzea lantzen duena. Teknika klasikoa erabiliz egin daiteke, buru-azalean ilea hazten den lerroaren atzean ebaketa bat eginez, edo Endoskopioaren bitartez ere bai, eta hemen 4 edo 5 ebaketa txiki beharrezkoak dira. Kirurgia hau gehienbat 40 urte baino gehiago dituzten pertsonek gauzatzen dute.
  • Iraupena: Ordu bat edo bi.
  • Anestesia: Lokala lasaigarriekin, edo orokorra.
  • Ospitalizazioa: Orokorrean anbulatorioa izan ohi da.
  • Zailtasun posibleak: Infekzioa, hematoma, sentikortasunaren aldi baterako alterazioak, orbaintzerakoan arazoak, barne estrukturako arazoak, asimetriak.
  • Berreskurapena: Aste baten ondoren eguneroko jardueretara buelta daiteke pazientea. Ahalegin fisiko handi bat eskatzen duten jarduerak egiteko 2 edo 3 aste egon beharko du zain bezeroak.

Arrakasta berri bat telebistan (ETB)

"Euskal Herriko Kirurgia Estetikoko klinikarik hoberena: IVANCE" Euskal Herriko Kirurgia Estetikoko hamar klinika hoberenen zerrendan sartu gaituzte! Euskal Telebistak eskaintzen duen Consumidores saioan lortu dugu arrakasta berri hau. Aupa! Beti [...]

IVANCEk eta LA PERLAk elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

IVANCE y LA PERLA firman un acuerdo de colaboración - Donostia. IVANCE Clínica de Cirugía Estética referente en el País Vasco y LA PERLA, Centro de Talasoterapia por excelencia en Donostia unidos !

Edertasuna Modelatzen duen Artea

Pertsona baten aurpegi eta gorputza, bere ernalditik mugatuta egoten dira, osagai genetikoen eta inguruneko elementuen ondorioz. Ederragoa edo itsusiagoa izatea, gorputz liraina edukitzea edo ez, ezin dira jatetxe bateko menu [...]