Eroritako betazalek edo begien azpiko poltsek neke eta begipetxu itxura eman ahal diote baita pertsona sutsu eta aktiboenari ere. Blefaroplastia edo betazalen kirurgia aurpegia gazteagotzeko ebakuntza oso popularra da, eta bere helburua begiradak itxura atsedentsu, lasai eta gazte bat izatea lortzea da.

IVANCE-n zuk nahi duzun itxura lortzen lagun diezazukegu blefaroplastiaren edo betazalen kirurgiaren bitartez, Euskal Herriko bi kirurgialari onenetakoak baititugu gure kontsultan; Alcelay Doktorea eta del Amo Doktorea, hain zuzen ere.

Gogaituta al zaude mundu guztiak nekatuta al zauden edo lo gutxi egin al duzun galdetzen dizulako? On-line kontsulta bat eskatzeko momentua iritsi da del Amo doktorearekin edo Alcelay doktorearekin zure blefaroplastiaren plangintza gauzatzeko. Bestela deitu orain gure kontsultara +34 943 297 588 telefonora hitzordu bat hartzeko inongo konpromisorik gabe.

Betazalen kirurgia prozedura kirurgiko bat da eta bere helburu nagusia betazaletan dauden gehiegizko azal eta giharrak kentzea da, bai goikoak eta baita behekoak ere, eta baita azpian dagoen ehun koipetsua ere. Horretarako, betazaleko azalaren lerro naturalak jarraituz egingo ditugu ebakidurak: betazaletako goiko tolesturetan, eta beheko betazalen kasuan, zehazki betileen azpian.

Koipea beheko betazalen azpian bakarrik badago, blefaroplastia traskonjuntibala eraman daiteke aurrera. Kasu honetan, ebakidura beheko betazalaren barrutik gauzatzen da, orbain ikusgairik utzi gabe.

Blefaroplastia bera bakarrik gauzatu daiteke modu isolatu batean, edo baita beste aurpegiko edo aurpegiko eta gorputzeko gazteagotze kirurgiekin batera konbinatuz ere.

Betazalen zuzenketarako ebakuntza Donostian dagoen Gipuzkoako Poliklinikan eramaten da aurrera.
Blefaroplastiak normalean ordu bat edo bi irauten ditu, bere luzapenaren arabera. Lau betazaletan egin behar baldin bada lana, seguruenik lehenik eta behin, goiko betazalen ebakuntza gauzatuko da eta gero behekoena.

Betazalen kirurgia anestesia lokalaren bidez gauzatzen da, beti ere aho bidezko edo zain barneko lasaigarriak erabiliz. Pazientea esna egongo da ebakuntza gauzatzen den bitartean, baina erlaxatuta egongo da eta ez du minik sentituko.

Kirurgia hau anbulatorioko eguneko erregimeneko kirurgia bat bezala dago onartuta. Horren ondorioz, normalean, ebakuntza goizeko lehenengo orduan gauzatzen da eta pazientea ordu batzuk klinikan egon ondoren, honi alta ematen zaio eta etxera joaten da.
Ebakuntza kirurgiko batekin erlazionaturik dauden zailtasunak existitzen dira, eta baita blefaroplastiarekin loturik dauden zailtasun posible espezifiko batzuk ere; esaterako, odola irtetea, infekzioak, edemak, ubeldurak, eta orbaintzerakoan arazoak izatea.
Blefaroplastia gauzatu ondoren, pazientea egun gutxi barru bere eguneroko jarduerak egiten hasi daiteke berriro. 7-10 egunetan lanera itzuli daiteke, betazalak jada ez ditu erorita izango eta begi azpiko poltsak desagerturik egongo dira. Betazalen ebakuntza baten ondorego orbainak ia ikusezinak izango dira aste batzuk igaro ondoren.

Blefaroplastia Begirada batez:

  • Prozedura: eroritako betazalak eta begi azpiko poltsak kentzeko helburua duen kirurgia estetikoa da.
  • Iraupena: Ordu batetik bi ordura.
  • Anestesia: Lokala lasaigarriekin.
  • Egonaldia: Eguneko kirurgia.
  • Berreskuratzea: 7-10 egun.

Arrakasta berri bat telebistan (ETB)

"Euskal Herriko Kirurgia Estetikoko klinikarik hoberena: IVANCE" Euskal Herriko Kirurgia Estetikoko hamar klinika hoberenen zerrendan sartu gaituzte! Euskal Telebistak eskaintzen duen Consumidores saioan lortu dugu arrakasta berri hau. Aupa! Beti [...]

IVANCEk eta LA PERLAk elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

IVANCE y LA PERLA firman un acuerdo de colaboración - Donostia. IVANCE Clínica de Cirugía Estética referente en el País Vasco y LA PERLA, Centro de Talasoterapia por excelencia en Donostia unidos !

Edertasuna Modelatzen duen Artea

Pertsona baten aurpegi eta gorputza, bere ernalditik mugatuta egoten dira, osagai genetikoen eta inguruneko elementuen ondorioz. Ederragoa edo itsusiagoa izatea, gorputz liraina edukitzea edo ez, ezin dira jatetxe bateko menu [...]