Belarri zabalak izatea herentziazko izaera duen jaiotzatiko itxuragabetasun bat da, eta belarrien forma hau belarriko tolestura batzuk guztiz garatzen ez direlako sortzen da.

Belarriek ez lukete zure aurpegiaren itxuran atentzioa eman beharko. Belarrietako kirurgia (teknikoki otoplastia izenez ezagutzen dena) belarrien zabaltasun hori zuzentzen duen kirurgia da. IVANCE-n aurrera eramaten dugun otoplastiak, itxura natural bat duten belarriak sortzen ditu, zure itxura eta zure buruarekin duzun konfiantza ere hobetuz. Medikuntzako aurrerapenek otoplastia teknika seguru eta oso ondo antolatua bihurtzea eragin dute, batez ere, Alcelay Doktorea eta del Amo Doktorea bezalako aditu batzuk gauzatzen badute ebakuntza.

Zure belarriengatik iseken biktima izan bazara zure bizi guztian, eta zure seme-alabak egoera berdinetik igarotzerik ez baduzu nahi, agian iritsi da ebakuntza hau egiteko garaia. Eska ezazu on-line konsulta bat belarrien kirurgiak zuregatik edo zure seme-alabengatik zer egin dezakeen jakiteko, edo deitu +34 943 297 588 telefonora hitzordu bat antolatzeko inongo konpromisorik gabe.

Otoplastia kirurgia estetikoak barnean hartzen duen ebakuntza da eta bere helburu nagusia belarri zabalak zuzentzea da, baina beharra izanez gero, belarrien neurria txikitzea ere izan daiteke bere helburua.

Ebakuntza belarri-pabiloiaren atzean ebaketa bat eginez gauzatzen da, eta bertatik kirurgialariak kartilagoa modelatzen du, belarrien tolestura natural bat sortuz eta forma berri bat emanez.

Guraso askorentzat beraien seme-alabek belarri zabalak izatea kezka bat izan ohi da. Oso garrantzitsua da umeak prozesu osoa ulertzea eta ebakuntzaren ondoren kolaboratu egin behar du. Guk umeak 6-7 urte izan baino lehen ebakuntza hau ez gauzatzea gomendatzen dugu (informazio gehiago). Hortik aurrera ez dago adinaren mugarik.
Otoplastia Donostiako Gipuzkoako Poliklinikan eramango da aurrera.
Otoplastiak gutxi gorabehera bi ordu irauten ditu, teknikaren eta pertsona bakoitzaren ezaugarrien arabera.
Heldu osasuntsuetan anestesia lokala eta lasaigarriak erabiliz gauzatzen da otoplastia. Anestesia lokala jasaten ez duten helduei, ordea, anestesia orokorra jartzen zaie eta baita hamar ute baino gutxiago dituzten umeei ere.
Bakoitzaren egoeraren araberakoa da ospitalizazioa, baina orokorrean, ebakuntzaren ondoren denbora zehatz bat klinikan egon eta gero etxer joan ohi dira pazienteak.
Ebakuntza kirurgiko guztiekin loturiko zailtasunak egon daitezke, esaterako, infekzioa, orbaintzerakoan arazoak, hematoma edo asimetriak.
Belarri zabalak zuzendu ondoren, pazienteak bost edo zazpi egun beharko ditu bere eguneroko jardueretara bueltatzeko. Ahalegin fisikoa eskatzen duten ekintzetara itzultzeko, ordea, hilabete bat beharko du.

Otoplastia begirada batez:

  • Prozesua: kirurgia estetikoak bere barnean hartzen duen ebakuntza, belarri zabalak zuzentzeko helburua duena.
  • Iraupena: 1-2 ordu.
  • Anestesia: Lokala lasaigarriekin edo Orokorra.
  • Ospitalizazioa: Eguneko kirurgia.
  • Berreskurapena: Aste bat igaro ondoren eguneroko jardueretara buelta daiteke pazientea.

Arrakasta berri bat telebistan (ETB)

"Euskal Herriko Kirurgia Estetikoko klinikarik hoberena: IVANCE" Euskal Herriko Kirurgia Estetikoko hamar klinika hoberenen zerrendan sartu gaituzte! Euskal Telebistak eskaintzen duen Consumidores saioan lortu dugu arrakasta berri hau. Aupa! Beti [...]

IVANCEk eta LA PERLAk elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

IVANCE y LA PERLA firman un acuerdo de colaboración - Donostia. IVANCE Clínica de Cirugía Estética referente en el País Vasco y LA PERLA, Centro de Talasoterapia por excelencia en Donostia unidos !

Edertasuna Modelatzen duen Artea

Pertsona baten aurpegi eta gorputza, bere ernalditik mugatuta egoten dira, osagai genetikoen eta inguruneko elementuen ondorioz. Ederragoa edo itsusiagoa izatea, gorputz liraina edukitzea edo ez, ezin dira jatetxe bateko menu [...]