Sudurreko kirurgia edo rinoplastia prozesu kirurgiko ohikoenetako bat da kirurgia estetikoaren munduan.

Ingurune leun eta dotore batzuk dituen sudur bat da aurpegiko harmonia lortzen duena. Eredu hori lortzeko, beharrezkoa da kirurgialariak gaitasun artistiko berezi bat izatea, rinoplastiaren bitartez sudur orekatu eta estetikoki atsegingarri bat moldatzeko. Donostian, IVANCE-ko Alcelay Doktorea eta del Amo Doktorea Kirurgia Plastikoan, Zuzentzailean eta Estetikoan adituak dira, eta hauek dira zure helburua lortzeko behar dituzun kirurgialariak. Rinoplastia gure espezialitateetako bat da. Ehunka paziente eta 20 urteko esperientziak bermatzen du gure kalitatea.

Zure sudurra birmoldatzea hausnartzen ari bazara rinoplastiaren bitartez, eska ezazu on-line konsulta bat edo deituiguzu +34 943 297 588 telefonora hitzordu bat antolatzeko inongo konpromisorik gabe.

Rinplastia sudurra “berriro diseinatzean” oinarritzen da, sudurrean dauden gehiegizko hezurrak eta kartilagoa erauziz. Horrez gain, sudurreko akatsak zuzentzeaz ere arduratzen da, aurpegiko estrukturarekin harmonian egon dadin.

Rinoplastian ebakidurak sudur-zuloen barrena egiten dira (rinoplastia itxia) edo bi sudur-zuloak banatzen dituen sudur-trenkadan orbain bat gehituz egiten da (rinoplastia irekia), kartilagoetara eta hezurrera sarbidea ahalbidetuz hauek birmodelatzeko eta sudurraren forma hobetzeko, bere neurria handituz edo txikituz, konkordura txikituz, puntaren forma aldatuz, sudur-zuloak estutuz, edo sudurraren eta goiko ezpainaren arteko angelua aldatuz.

Pazienteak arnasketa arazoak baditu sudur-trenkadaren desbideratzearen ondorioz, ebakuntza kirurgiko bertan zuzendu daiteke hau ere.

Sudurreko kirurgia Donostiako Gipuzkoako Poliklinikan eramaten da aurrera.
Sudurreko ebakuntzaren iraupena ordu bat edo bikoa izan daiteke, teknikaren eta paziente bakoitzaren ezaugarrien arabera.
Rinoplastia anestesia lokala edo orokorra erabiliz gauzatu daiteke, prozesuaren luzapenaren edo kirurgialariak gustukoen duenaren arabera. Anestesia lokala erabiltzen den kasuetan, medikazioa ere administratuko zaio pazienteari erlaxatuta eta erdi lo sentitu dadin ebakuntzak irauten duen bitartean.
Normalean, Eguneko Kirurgia bat bezala hartzen da kirurgia mota hau, ebakuntzaren ondoren ordu batzuk klinikan egon ondoren pazientea etxera joaten da, hala ere, hau beti pazientearen egoeraren araberakoa izango da.
Ebakuntza kirurgiko guztiekin loturiko zailtasunak egon daitezke, adibidez, infekzioa, orbaintzeko arazoak, hematoma eta asimetriak.
Rinoplastiaren ondorengo berreskurapena atsegina eta minik gabekoa izan ohi da. Ebakuntzaren ondoren, seguruenik gutxienez 48 orduz sudurra tapoiz itxita eduki beharko du pazienteak eta igeltsua eraman beharko du sudurrean aste bat igaro arte. Sudurreko hantura eta ubeldurek aste bat edo bi iraun dezakete, eta aste hauen ondoren pazientearen itxura normala izango da. Rinoplastia bat eta gero, 1-2 aste igaro ondoren pazienteak bere eguneroko jardueretara bueltatu ahal izango du. Hala ere, 2-3 aste itxaron beharko du ahalegin fisikoa eskatzen duten jarduerak gauzatzera itzultzeko. Pazienteak beti sudurrak jasan ditzakeen kolpeak saihestu behar ditu eta eguzkiaren izpiengandik babestu beharko du. Hilabete batzuk igaro daitezke hantura guztiak desagertu arte.

Rinoplastia Begirada Batez:

  • Prozesua: rinoplastia ebakuntzak sudurraren itxura eta forma hobetzea du helburu nagusia, bere tamainua handituz edo txikituz, konkordura txikituz, sudurraren puntaren forma aldatuz, sudur-zuloak estutuz, edo sudurraren eta goiko ezpainaren artean dagoen angulua aldatuz. Kasu batzuetan, arnasketa arazoak ere zuzendu daitezke.
  • Iraupena: 1-2 ordu.
  • Anestesia: Lokala Lasaigarriekin edo Orokorra.
  • Ospitalizazioa: Eguneko Kirurgia:
  • Berreskurapena: Lanera bueltatzeko 1-2 aste; 2-3 astera ahalegin fisikoa eskatzen duten jardueretara itzuli; sudurrean kolpeak saihestu behar dira eta eguzki izpietatik babestu behar da. Azkenengo emaitza urte amaieran.

Arrakasta berri bat telebistan (ETB)

"Euskal Herriko Kirurgia Estetikoko klinikarik hoberena: IVANCE" Euskal Herriko Kirurgia Estetikoko hamar klinika hoberenen zerrendan sartu gaituzte! Euskal Telebistak eskaintzen duen Consumidores saioan lortu dugu arrakasta berri hau. Aupa! Beti [...]

IVANCEk eta LA PERLAk elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

IVANCE y LA PERLA firman un acuerdo de colaboración - Donostia. IVANCE Clínica de Cirugía Estética referente en el País Vasco y LA PERLA, Centro de Talasoterapia por excelencia en Donostia unidos !

Edertasuna Modelatzen duen Artea

Pertsona baten aurpegi eta gorputza, bere ernalditik mugatuta egoten dira, osagai genetikoen eta inguruneko elementuen ondorioz. Ederragoa edo itsusiagoa izatea, gorputz liraina edukitzea edo ez, ezin dira jatetxe bateko menu [...]