Bularren altxaketa helburu duen ebakuntza, teknikoki mastopexia bezala ezagutzen da.

Ez da egun batetik bestera gertatzen den zerbait, baina, egun batean, ispiluari begira jartzen zara, eta zure bularrak erortzen hasiak direla konturatzen zara. Haurdunaldia eta esnealdia bezalako egoerek, urteak aurrera joateak eta grabitateak eraginda, larruazala bere elastikotasuna galtzen doa eta, horren ondorioz, bularren itxuran aldaketak egon ohi dira, bularren erorketa gauzatu daiteke, baita bularrak hustea ere (bularreko ptosia).

Bularrak altxatzea eta itxura gazteago bat lortzea posible da IVANCE-ren bitartez. Bularrek, erortzeaz gain, beraien bolumena galtzen badute eta beraien bolumena txikia bada, inplante batzuk ezartzea bularren altxaketarekin batera oso egokia izan daiteke bularren neurria handitzeko eta nahi den trinkotasuna lortzeko.

Mastopexia bularrak altxatzeko helburua duen ebakuntza da, hauek altxatuz, eta biguntasuna eta itxura zuzenduz. Ebakuntza hau bera bakarrik egin daiteke, baina baita beste ebakuntza batzuekin batera ere, adibidez,  liposukzioa edo abdominoplastia bereziki amatasunaren ondorengo kirurgia edo Mommy Makeover-ean biltzen direnak.

Bularrak altxatzeko ebakuntzak, proban jartzen du kirurgialarien gaitasun artistikoa, xehetasunen zainketa eta baita itxura berri bat moldatzeko kapazitatea ere. Bai Alcelay Doktoreak eta baita del Amo Doktoreak ere, beraien gaitasunak erakutsi dituzte eta mastopexiako ebakuntzetan ospea irabazi dute.

Bularren altxaketa gauzatzea hausnartzen ari bazara, edo altxaketa handitzearekin batera egitea pentsatzen ari bazara, eska ezau on-line konsulta bat Alcelay Doktorearekin edo del Amo Doktorearekin edo deituiguzu 943 297 588 telefonora hitzordu bat adosteko.

Mastopexia edo bularren altxatzea bularren azpiko aldean dagoen gehiegizko azala erauztean, bularreko guruina birmoldatzean eta areola eta bular-puntak posizio altuago eta egokiago batean kokatzean oinarritzen da.

Erabilitako teknikaren arabera, orbainak desberdinak izan daitezke. Bularren altxaketaren prozesu gehienetan, areolaren inguruan egiten dira ebaketak, hauek bertikalak, horizontalak eta zeiharrak izan ohi dira. Normalean 2 orbain dira beharrezkoak, bat areolaren inguruan eta beste bat bertikala, areolatik hasi eta bularraren ildora arte. Bularrak oso erorita dauden kasuetan, orbain gehigarri bat beharrezkoa izaten da, hau bularreko ildoan barrena egiten da eta honek alderantzizkatuko T bat osatzen du.

Paziente batzuk ez dute bularren altxaketa handirik behar izaten, bular txikiak izan ohi dituztelako, eta hauei oso ebaketa txikiak egiten zaizkie.

Batzuetan, beharrezkoa izan daiteke inplante bat ezartzea bularren bolumena handiagotzeko (informazio gehiago), eta hau espazio jakin batean kokatuko da, bularreko guruinaren azpian edo sakonago, bularreko giharraren azpian.

Bularren altxaketaren kirurgia Donostiako Gipuzkoa Poliklinikan eramango da aurrera.
Bularrak altxatzeko ebakuntza batek bi edo hiru ordu iraun ditzake, teknikaren eta pazientearen ezaugarrien arabera.
Mastopexia anestesia orokorrarekin gauzatzen da. Hala ere, ebaketa oso txikiak behar dituzten pazienteetan, anestesia lokala lasaigarriekin erabili daiteke.
Paziente bakoitzaren egoeraren araberakoa izango da, baina ohikoena ebakuntza eta gero, denbora jakin bat klinikan egon ondoren, pazientea etxera joatea da. Kasu batzuetan, egun bateko ospitalizazioa beharrezkoa izaten da.
Ebakuntza guztiekin lotuta dauden zailtasunak egon daitezke, adibidez, odol-ateratzea, hematoma, seroma, orbaintzerakoan zailtasunak, eta gero, bularren altxatzearen prozesuarekin espezifikoki lotura dauden zailtasunak, esaterako, kontraktura kapsularra (protesiaren inklusioaren kasuan), eta areolaren sentikortasunean aldi baterako aldaketak.
Mastopexiaren ebakuntza baten ondoren, pazienteak aste batetik birako denbora-tartea beharko du bere eguneroko jardueretara itzultzeko. Orbainen hobekuntza pixkanakakoa izango da.

Mastopexia (bularren altxaketa) begirada batez:

  • Prozesua: Mastopexia eroritako bularrak altxatzeko eta bularraren itxura hobetzeko helburua duen ebakuntza da. Ebakuntza hau bera bakarrik gauzatu daiteke edo baita bularreko protesiaren txertatzearekin ere.
  • Iraupena: 2-3 ordu.
  • Anestesia: Orokorra eta kasu batzuetan, Lokala Lasaigarriekin.
  • Ospitalizazioa: Paziente bakoitzaren egoeraren arabera Eguneko Kirurgia izaten da edo 24 orduko ospitalizazioa eramaten da aurrera.
  • Berreskurapena: Egiten duen lanaren arabera, aste bat eta bi asteren tarteko denboran bueltatu ahalko da lanera. Orbainen hobekuntza pixkanakakoa izango da.

Arrakasta berri bat telebistan (ETB)

"Euskal Herriko Kirurgia Estetikoko klinikarik hoberena: IVANCE" Euskal Herriko Kirurgia Estetikoko hamar klinika hoberenen zerrendan sartu gaituzte! Euskal Telebistak eskaintzen duen Consumidores saioan lortu dugu arrakasta berri hau. Aupa! Beti [...]

IVANCEk eta LA PERLAk elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

IVANCE y LA PERLA firman un acuerdo de colaboración - Donostia. IVANCE Clínica de Cirugía Estética referente en el País Vasco y LA PERLA, Centro de Talasoterapia por excelencia en Donostia unidos !

Edertasuna Modelatzen duen Artea

Pertsona baten aurpegi eta gorputza, bere ernalditik mugatuta egoten dira, osagai genetikoen eta inguruneko elementuen ondorioz. Ederragoa edo itsusiagoa izatea, gorputz liraina edukitzea edo ez, ezin dira jatetxe bateko menu [...]