Prozesua: Bularren berreraikitzea mastektomia baten ondoren, bularra berreraikitzeko helburua duen ebakuntza da. Asko dira bularren berreraikitzea egiteko erabili daitezkeen teknikak. Aukeraketa egokia faktore askoren araberakoa izango da: tumore mota, pazientearen nahiak, mastektomizaturiko bularreko lekuaren egoera. Berreraikitzea berehalakoa edo berandukoa izan daiteke.
Iraupena: Erabilitako teknikaren arabera, ordu batetik lau ordutarako iraupena izan dezake ebakuntzak. Denbora kirurgiko ugari beharrezkoak dira.
Anestesia: Orokorra.
Ospitalizazioa: Teknikaren arabera egun batetik hiru egunetarako ospitalizazioa.
Zailtasun Posibleak: Ebakuntza kirurgiko guztiekin lotura duten zailtasunak eta espezifiko batzuk, esaterako, ageriko orbainak, larruazalaren sufrimendua, hematoma, seroma.
Berreskurapena: Erabili den teknikaren arabera, 1-2 aste iraungo ditu berreskuperapenak.
Leave A Comment