Bularren murriztapena

Bular izugarri handiak dituzten emakume askok (gigantomastia) arazo estetikoak ez ezik, funtzionalak ere izan ohi dituzte, esaterako, lepoko eta bizkarreko mina, larruazalaren narritadura, arnasa hartzeko arazoak edo janzteko arazoak.

Murriztapenerako mamoplastia (bularren murriztapena) IVANCEn egiten den kirurgia estetikoko teknika bat da, eta bularraren tamaina txikitzea du helburu. Prozesuak koipea, guruin-ehuna eta larruazala kentzen ditu bularretatik, hauek txikiagoak bihurtuz, pisu gutxiagokoak eta trinkoagoak. Honez gain, areolen neurria ere txikitu daiteke.

Helburua bular txikiago batzuk lortzea da eta baita gorputzeko beste zatiekin harmonikoagoak ere. Bularren murriztapenaren pazienteak ondoen gogobetetzen diren pazienteak direla esan dezakegu, gure zentroko pazienteei begiratu ezkero. Askotan ezin dute ulertu zergatik itxaron duten hainbeste ebakuntza aurrera eramateko erabakia hartzeko.

Bularren murriztapena egitea buruan badabilkizu, ez pentsatu gehiago, eta eska ezazu on-line konsulta bat Alcelay Doktorearekin edo del Amo Doktorearekin, edo bestela, deituiguzu 943 297 588 telefonora hitzordu bat adosteko.

Bularren Murriztapena begirada batez

Prozesua: Bular oso handiak (gigantomastia) zuzentzeko helburua duen ebakuntza, bular arinago eta txikiago bat lortuz.

Iraupena: 2-3 ordu.

Anestesia: Orokorra.

Ospitalizazioa: Egun bateko ospitalizazioa.

Berreskurapena: Egiten duen lanaren arabera, 1-2 aste; orbainen hobekuntza pixkanaka gauzatuko da.

Ebakuntza

Bularrak murrizteko hainbat teknika daude, arruntena aingura-ebaki bat egiten da, areola inguratzen duena eta beherantz hedatzen dena, bular azpiko tolesturaren kurba naturalari jarraituz.

Ebaki horien bidez, gehiegizko koipea, bular-ehuna eta azala erauzten ditu kirurgialariak, eta areola eta titiburua mugitzen ditu, posizio berrira iritsi arte. Ondoren, forma eta ingerada berriak ematen zaizkio bularrari.

Non gauzatuko da ebakuntza?

Bularren murriztapena Donostiako Gipuzkoa Poliklinikan eramaten da aurrera.

Zenbat irauten du bularren murriztapenaren ebakuntzak?

Bularren murriztapenaren ebakuntza batek 2-3 ordu iraun ditzake, erabiltzen den teknikaren eta paziente bakoitzaren ezaugarri indibidualen arabera.

Anestesia Murriztapeneko Mamoplastian

Bularren murriztapeneko ebakuntza anestesia orokorrarekin gauzatzen da.

Ospitalizazioa Bularren Murriztapenaren ondoren

Beharrezkoa da klinikan egun bat ospitalizatuta egotea.

Ebakuntzak dituen konplikazioak

Ebakuntza kirurgiko guztiekin lotuta dauden zailtasunak egon daitezke, esaterako, odol-ateratzea, hematoma, seroma, arazoak orbaintzerakoan, infekzioa, eta beste zailtasun batzuk bularren murriztapenarekin lotutakoak, adibidez, ageriko orbainak, areolaren sentikortasunean aldaketak, esnealdiran zailtasunak.

Bularren Murriztapenaren ondorengo berreskurapena

Bularren murriztapena gauzatu ondoren, pazienteak 1-2 aste beharko ditu bere eguneroko jardueretara bueltatzeko. Orbaintze-prozesuak hamabi hilabete iraun ditzake.

Ohiko Galderak

Non kokatzen dira Bularren Murriztapenean egindako orbainak?

Bularren murriztapenean areolaren inguruan egiten da orbain bat, beste bat bertikala bularraren azpiko ildora arte eta beste bat ildo hori zeharkatzen duena (alderantzizkatuko “T” orbaina edo aingura formakoa deitzen zaio). 

Oso nabarmenak al dira Bularren Murriztapenaren ondorengo orbainak?

Paziente bakoitzak orbaintzeko modu desberdina du eta zauriak beti teknika berdinaren bitartez josten diren arren, inoiz ez dira bi orbain berdinak izango. Parametro desberdinak hartu behar dira kontuan lehenengo kontsultan, esaterako, aurretiko orbainak, familiaren historia, azalaren elastikotasuna, etab.

Nola geldituko da bularra neurriari eta trinkotasunari begiratuz gero?

Bularren murriztapenarekin bularren bolumena txikituko da, beren trinkotasuna hobetuko da eta baita itxura ere, baina beti pazientearen toraxarekin, tamainarekin, pisuarekin eta altuerarekin bat etorrita.

Noiz ikusi ahal izango dut azken emaitza?

Emaitzaren zati handi bat berehalakoa izango den arren, tamainuari begiratuz azken emaitza ikusteko sei hilabete itxaron beharko ditu pazienteak.

Orbainen kasuan, hauek guztiz sendatzeko 12-18 hilabete beharko dira, hauek neurri, kolore eta trinkotasun egonkorra lortu arte.

Zenbat urterekin gauzatu beharko litzateke ebakuntza?

Pubertaroaren amaieran (17-18 urte) hipertrofia handiegia bada edo lehenago ere bai aparteko kasuetan (gaztaroko gigantomastia). Osasun egoera orokorrak baldintzatzen du bularren murriztapena gauzatzeko adin maximoa zein den. Haurdun bazaude edo haurdun egoteko zain bazaude hurrengo urtean, hobe da zain egotea eta gero gauzatzea ebakuntza.

Elikadura-dieta bat egiten ari naiz pisua galtzeko, posible al da ebakuntza egitea?

Bularren murriztapena gauzatzeko momentu egokia zure pisua egonkorra denean da, hau da, gehienez zure pisu normaletik gora edo behera 2 edo 3 kilo aldatzen denean.

Ebakuntzaren ondorengo haurdunaldi batek lorturiko emaitza alda al dezake?

Inork ezin dizu agindu bularren murriztapenaren emaitza egonkor mantenduko dela haurdunaldi baten ondoren. Aurreko haurdunaldietan bularra gaizkitzea eragin zuten jatorri hormonalek berriro emaitza berdinak eragin ditzakete. Operaturiko bular batean arrisku hau murriztu egiten dela dirudi.

Bular-punten sentikortasuna mantentzen al da ebakuntzaren ondoren?

Bularren murriztapenaren helburua areolaren sentikortasun funtzioa mantentzea da. Hala ere, honek alterazio batzuk jasaten ditu erauzi den ehunaren bolumenaren arabera. Setikortasunaren aldaketak egon daitezke.

Areolen neurria murriztea posible al da?

Ia beti. Areola handia bada beharrezkoa izango da hau murriztea. Kirurgia estetikoa beti areola berriaren eta bularren forma eta bolumen berriaren arteko harmonia lortzen saiatuko da. Horrela, oso ohikoa da areolaren neurria txikitzea bularren murriztapen batean, birmoldeatutako bularrekin harmonian egotea lortzeko.

Mingarria al da Bularren Murriztearen ebakuntzaren ondorengo prozesua?

Bularrek ez dute asko parte hartzen besoen mugimenduetan, horren eraginez, ebakuntzaren ondorengo prozesua normalean ez da mingarria izaten. Analgesikoak errezetatuko zaizkizu molestiak izanezn gero hartzeko. Beti jarraitu zure kirurgialariaren argibideak.

Hesgailuak eraman beharko ditut ebakuntzaren ondoren?

Alta hartu ondoren, kiroletako bularretako batzuk ezarriko zaizkizu eta hauek hesgailuen funtzioa izango dute.

Noiz itzuli naiteke berriro nire eguneroko jardueretara Bularren Murriztapen bat eta gero?

Oso garrantzitsua da bularren murriztapena gauzatu ondoren gutxienez zazpi egunetan ebakuntzaren berreskurapenean bakarrik zentratzea. Egun hauek igaro ondoren, pixkanaka zure jarduera normaletara itzuli ahalko zara.

Bularren Murriztapenaren ondoren noiz dutxatu naiteke?

Bularren murriztapenaren ondoren, normaltasunez dutxatu ahalko zara ebakuntza eta gero 24 ordu igarotakoan.

Noiz praktikatu ahalko dut kirola Bularren Murriztapena gauzatu ondoren?

Baliteke hilabete oso bat egon beharra kirolik egin gabe, hala ere, hau kirol motaren araberakoa izango da.

Operatu al daiteke bular-punta inbaginatu bat? (barrura sartutakoa)

Bai. Hau jaiotzatiko malformazio ohiko bat da eta batzuetan tratamendu kirurgiko bat beharrezkoa da hau zuzentzeko (2 hilabete geroago, anestesia lokalarekin).

Zer egin haurdun gelditzen bazara?

Ahal bada, lehenengo urtea baino lehen ez. Haurdun gelditzen bazara, konpresio bat gauzatu beharko duzu bularretan, istutzen eta ondo eusten duen bularretako baten bitartez. Gutxienez, lehenengo bost hilabeteetan. Elastina duen krema hidratatzailea eman ezazu zure azalean. Ez egin ezer gehiago. Bularrak konprimatu itzazu erditzearen ondoren.

Ebakuntzak minak kenduko al dizkit?

Guruinaren pisuarekin zerikusia duten minak bakarrik. Migarriak diren bularrak, ebakuntzaren ondoren ere hala izango dira, baina min gutxiago eragingo dute.

Eskatu hitzordua on-line orain.

Konpromisorik gabeko kontsulta bat hitzartu dezakezu +34 943 297 588 telefonoan.

    Izena

    Telefono zenbakia

    Posta elektronikoa

    Hitzorduaren data

    Mezua

    Irakurri eta onartzen dut Pribatutasun-politika .

    IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP-k jakinarazten dizu formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP-k (IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP) tratatuko dituela webgune honen arduradun gisa. Eskatzen dizkizugun datu pertsonalak jasotzearen eta tratatzearen helburua da kontaktu-formulario honetan egiten duzun eskaera kudeatzea.

    Legitimazioa: Interesdunaren adostasuna.

    Erabiltzaile eta interesdun gisa, jakinarazten dizut ematen dizkidazun datuak Facebookeko Pixelen zerbitzarietan egongo direla (IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLPren analisi-hornitzailea), EBtik kanpo (AEB). Facebookeko Pixel EU-US Privacy Shield akordioari atxikita dago. Akordio horri buruzko informazioa hemen dago eskuragarri, Datuak Babesteko Europako Batzordeak onartuta. Ikus Facebookeko Pixelen pribatutasun-politika.

    Formularioan nahitaezkotzat agertzen diren datu pertsonalak sartzen ez badituzu, litekeena da zure eskaerari erantzun ezin izatea. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubidea erabil dezakezu ivance@ivance.net aplikazioan, baita kontrol-agintaritza bati erreklamazioa aurkezteko eskubidea ere.

    Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua nire web orrian kontsulta dezakezu: https://www.ivance.net, baita nire pribatutasun-politika kontsultatu ere. IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP-k jakinarazten dizu formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP-k (IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP) tratatuko dituela webgune honen arduradun gisa.

    Eskatzen dizkizugun datu pertsonalak jasotzearen eta tratatzearen helburua da kontaktu-formulario honetan egiten duzun eskaera kudeatzea. Legitimazioa: Interesdunaren adostasuna. Erabiltzaile eta interesdun gisa, jakinarazten dizut ematen dizkidazun datuak Hosting eta Posta Elektronikoko zerbitzarietan egongo direla (IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLPren hosting-hornitzailea), EBtik kanpo, Beste batzuk atalean. Hosting eta Posta Elektronikoa EBn kokatuta dago, eta herrialde horren babes-maila egokia da EBko Batzordearen arabera. Ikusi Hosting eta Posta Elektronikoaren pribatutasun politika. Formularioan nahitaezkotzat agertzen diren datu pertsonalak sartzen ez badituzu, litekeena da zure eskaerari erantzun ezin izatea. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubidea erabil dezakezu ivance@ivance.net aplikazioan, baita kontrol-agintaritza bati erreklamazioa aurkezteko eskubidea ere.
    Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua nire orrian kontsulta dezakezu.
    webgunea: https://www.ivance.net, eta nire Pribatutasun Politika kontsultatu.