Oso garrantzitsua da ebakuntza baino lehen eta ondoren emango dizkizugun jarraibideak jarraitzea. Hemen gomendio orokor batzuk eskaintzen dizkizugu, baina gogoratu gomendio konkretuagoak emango dizkizugula gurekin egiten dituzun kontsultetan.

Gure helburua da ahalik eta erosoen egon zaitezen zure prozesu osoan zehar. Zure expektatibak gainditzea da gure helburua, esperientzian zein emaitzan.

Del Amo eta Alcelay doktoreak ziur daude “emaitza on baten baitan egon behar dela presentzia”. Horregatik, ebakuntzaren fase bakoitzean zure egoeraz arduratuko dira.

Oraindik kontsultarik izan ez baduzu, gogoratu 943 297 588 telefonora deituta eska dezakezula, edo bestela online kontsulta eskatuta.

Ebakuntzaren aurretik:

4 aste lehenago: Utzi erretzeari edo nikotina duten produktuak erabiltzeari.

2 aste lehenago: Utzi aspirinak hartzeari edo bere eratorririk dituzten produktuak erabiltzeari; horrela, ebakuntzaren osteko odol-jarioak edo beltzuneak ekiditen dira. Aspirinaren ordez, parazetamola har dezakezu.

Ebakuntzaren aurreko egunean: afal ezazu goiz eta arin. Har ezazu medikuak preskribatutako medikazioa eta edan itzazu pare bat ur baso ohera joan aurretik ondo hidratatuta egon zaitezen hurrengo goizean. Gogoratu gauerditik aurrera ezin izango duzula ezer edan edo jan.

Ebakuntzaren egunean: Dutxa bat har ezazu eta arropa erosoa jantzi ezazu, kentzeko eta jartzeko erosoa dena. Gogoratu ezin izango duzula objektu metalikorik ekarri (kateak, eraztunak, piercingak), ezta azkazal margoturik ere.

Ebakuntzaren ostean:

Etxera iristean: Egun osoan zehar atseden hartzeko gogoa izango duzu, baina gogoratu ahalik eta gehien mugitzea beharrezkoa dela, batez ere, ebakuntza luzea izan bada. Ez ezazu kirol jarduera gogorrik egin gutxienez ebakuntzatik bi aste igaro diren arte. Edan likido asko, honek zure gorputzean geratu diren medikamenduen arrastoak garbitzen lagunduko du.

Lehen hiru egunetan zehar: Pazienteak hobeto sentitzen hasten dira, eta zorabioak gutxitzen dira. Jarrai ezazu preskribatutako medikamenduak hartzen.

Aste batean: errebisio kontsulta bat izango duzu, izaten ari zaren garapena kontrolatzeko.

Bigarren astean: Medikamenduen beharrak behera egingo du nabarmen.

Alta informean kontakturako telefonoak eskainiko dizkizugu, behar izango bazenu, gurekin harremanetan jartzeko. Zirujauaren sakelakoaren zenbakia ere eskura izango duzu. Ez izan zalantzarik harremanetan jartzen.