Pertsona baten aurpegi eta gorputza, bere ernalditik mugatuta egoten dira, osagai genetikoen eta inguruneko elementuen ondorioz. Ederragoa edo itsusiagoa izatea, gorputz liraina edukitzea edo ez, ezin dira jatetxe bateko menu batean platerrak aukeratzen diren bezala hautatu. Hala ere, gizakiak medikuntzako teknika eta prozesu batzuk garatu ditu, naturak pertsona bakoitzari ematen dion irudia edertzeko. Horrez gain, beste arrazoiren batengatik gorputzak edo aurpegiak duen irudia aldatu bada, hori zuzentzeko ere balio dute teknika hauek, esaterako, amatasunaren ondorengo silueta liraintzeko edo zaharkitzearen eraginez agertu daitezkeen inperfekzioak zuzentzeko. Kirurgialari plastiko indiar batek, Bala doktoreak, honela definitzen zuen kirurgia plastikoa:

 “Kirurgia Plastikoa Naturaren erabaki gogorrari aurre egiten dion medikuntza-espezialitatea da”

Gaur egun, kirurgia plastikoan eta estetikoan espezialistak diren medikuek eskulangile moldatzailearen funtzioa betetzen dute. Betiere medikuntza-irizpideei jarraituz eta urrats bakoitza giza gorputzaren eta osasunaren inguruan dituzten ezagutzetan oinarrituz, pazienteei desegokitasun estetikoei irtenbidea emateko aukerarik onenak eskaintzen dizkiete, desegokitasun hauen ondorioek kanpoko itxurari bakarrik ez baitiote eragiten: pertsona bakoitzaren autoestimuari eta ongizateari ere eragin ohi diote.

Horren ondorioz, publizitatean eta hedabideetan aldizka kirurgia plastikoaren eta estetikoaren ikuspegi fribolo eta gainazalekoa bakarrik erakusten den arren, ikuspegi sinplista hori oso urrun dago errealitatetik. Medikuntzako adar honetako profesionalek beraien ahalegin guztiak egiten dituzte emaitza estetiko onenak lortzeko, baina baita (eta hau da garrantzitsuena), beraien pazienteen poza eskuratzeko ere.

Ispilura begiratu eta desiraturiko irudia ikusteak sortzen duen poztasuna ezin da azalkeria hutsarekin bakarrik erlazionatu, gure buruarekin gustura ez sentitzeak eragina baitu gure pertsonarteko harremanetan eta gure garapen pertsonalean. Jaiotzatiko edo bizitzan zehar izandako aldaketen ondorioz (esaterako, zaharkitzearen ondorioz agertzen diren zimurren eraginez) sortzen diren irregulartasun fisiko jakin batzuk, zenbait kezka eragin ditzakete, pertsona askoren bizitzak asaldatuz.

Era berean, eta nahiz eta pazienteak gogobetetzea den beraien nahia, medikuak errealistak izango dira beti eta inoiz ez diote pazienteari ebakuntza bati buruzko itxaropen ustelik emango eta ez dizkiote lortu ezin diren emaitzak aginduko.

IVANCE-n kirurgia zentzuduna, leuna eta eskuz egindakoa eskaintzen dugu, itxura natural bat lortuz eta gorputzaren oreka mantenduz beti” dio Alcelay medikuak, IVANCE-ko espezialisten taldearen liderra delarik,  Jose Maria del Amo medikuarekin batera.

Oinak lurrean izanik

Medikuek kontsultara joaten diren pertsonei aldatu dezaketena azaldu behar diete, baina baita aldatu ezin daitekeena ere. Ez da nahikoa ebakuntzaren ondoren izango duen itxura ederrari buruz bakarrik hitz egitea, pazienteari prozesu guztiaren berri eman behar zaio, teknika desberdinak, anestesia motak, arriskuak, ebakuntza ondorengo prozesua eta prozesuan zehar sentitu dezakeena azalduz. Beharrezkoa da prozesuaren planifikazioan eta erabakiak hartzerakoan pazienteak parte hartzea.

Nahiz era kirurgia plastikoak eta estetikoak aurrerapen teknologiko sofistikatuenak behar dituzten eta medikuntzako oinarri zientifikoak dituzten ardatz gisa, tresna hauek guztiak erabiltzerako orduan, espezialistek eta beraien esperientziak oso garrantzi handia dute. Prozesu hauek eskulangileen lanak eskatzen dituzte. “Teknologiak guretzat laguntza bat izan behar du, baina inoiz ez luke arazoak konpontzeko gure gaitasuna ordezkatu behar” baieztatzen du Jose Maria Del Amo medikuak.

Industriak sorturiko tresna berriek asko laguntzen diete medikuntzako adar honetako profesionalei, baina gaitasun kritikoa eduki behar da beharrezkoak eta eraginkorrak diren tresnak zein diren bereizteko. Sektore teknologikoan gizakien beharrizanak zein diren aztertu eta horiek asetzeko tresnak sortzen dituzten arren, egia esan, batzuetan, errealitatea baino azkarrago doa sektore hau.

“Prozesua motela da eta askotan gure bizitzak, pazienteenak eta klinikaren etorkizuna aldatuko dituzten gailuak eskaintzeko aurreratzen da sektore teknologikoa” azaltzen du Alcelay medikuak. Hala ere, sektore hauetan mirarizko produktu askorekin gertatzen den bezala, ez da arrazoimena galdu behar. “Kritikoa eta arduratsua izan behar da mundu teknologikoan sortzen dituzten beharrizanekin, askotan ez baitira benetako beharrak izaten” ziurtatzen du medikuak.

Teknika batzuk ez dute lortu emaitza gogobetegarriak lortzea, esaterako, liposukzio ultrasonikoak eta bibroliposukzioak. Hauek bi prozesu dira gorputzeko koipe pilaketak ezabatzeko. Nahiz eta ez duten lortu betiko liposukzioaren bidez lortzen diren emaitzak hobetzerik, prozesuari erraztasun baztuk gehitu  dizkiote: kirurgialariaren lana errazten dute eta ebakuntzen iraupena murrizten dute. Hala ere, teknika hauen konplexutasunaren ondorioz eta ikasteko behar den prozesu luzearen eraginez, emaitza  txarrak lortu dira ia beti.

Zerbait antzekoa gertatu da Co2-aren laserrarekin. Laser hau lesio baskular  batzuk eta zenbait lesio pigmentatu ezabatzeko sortu zen, baina bere erabilera mugaturik gelditu da. Hasiera batean zaharkitzearen zeinuak murrizteko erabiltzen zen, adibidez, zimurrak eta adierazpen-lerroak gutxitzeko, baina ebakuntza ondorengo prozesuak eta orbaintze-prozesuak zailtasun larriak sortu ditu kasu gehienetan. ‘Archives of Facial Plastic Surgery’ aldizkarian argitaratutako ikerketa batek errebelatu zuen laser mota honen ondorio batzuk, esaterako, larruazalaren alterazioak edo pigmentazioan egindako aldaketak, urteetan zehar irauten dutela laser mota hau erabili ondoren.

Aukera asko daude kasu bakoitza tratatzeko, eta medikuak izan behar du emaitza onenak lortzeko aukerei buruzko informazioa pazienteari eman behar diona. Aholku onenak jaso nahi badituzu zure egoerara egokiturik, ez izan inongo zalatzarik IVANCE-rekin kontaktuan jartzerako orduan. Klinika hau Gipuzkoako Poliklinikan dago kokaturik eta hemen, Olatz Alcelay eta Jose Maria del Amo doktoreek zuzenduriko taldea zure zalantzak argitzeko prest dago. Ivancerekin kontaktuan jarri zaitezke on-line kontsulta bat eskatuz www.ivance.net webgunean edo inongo konpromisorik gabe +34 943 297 588 telefonora deituz.

Dra Alcelay Dr del Amo