Webgune honek duen helburua da pazienteek izan dezaketen informazioa hobetzea, kirurgia plastiko eta estetikoaren ingurukoa. Gure esperientzia eta lanbidea ulertzeko modua zurekin elkarbanatu nahi dugu. Paziente zein publiko orokorrari zuzenduta dago. Webgune honetan jasotakoek, ez dute inoiz ordezkatuko medikuarekin kontsulta egiteko beharra. Hemen erakutsitako edukiek informatzea dute helburu.

Datuen pribatutasuna

Pazienteek inprimakien bitartez eskaintzen duten informazioa konfidentzialki tratatzen da, eta Datuen Babeserako Legearen arabera babestuta geratuko dira.

Edukiak

Webgune honetan jasotzen den informazioa IVANCEko medikuen esperientzien, praktikaren eta lan egiteko modua ulertzearen laburpena dira; beraien iritziaren eta lan egiteko moduaren erakusle. Inongo kasuetan ezin da ulertu bertan jasotakoa tratamendu gida bat bezala, eta pazientearen ardura izango da berak aukeratutako profesionalarekin informazio hori kontrastatzea.

Webguneko eduki guztia talde medikuko kideek landu dute. Beste iturri batzuetako informazioak aipatzen direnean, iturria azalduko da.

Blogeko sarrera bakoitza idazlearen sinadurarekin eta azken aldaketako datarekin erakutsiko dira.

Webgune honek iruzkinak onartzen ditu eduki gehienetan. Iruzkin hauek ez dute onarpenik eskatzen publikatu aurretik, baina errebisatu eta filtratu egiten dira erantzun hobe bat eman ahal izateko.

Erantzunak 24-48 orduko epean emango dira, asteburuetan eta opor garaian ezik. Beti izango dute egilearen sinadura.

Iruzkinak egiteko, ez duzu identifikaziorako datu pertsonalik eman beharko (abizenak, telefono zenbakia, helbidea, posta elektronikoa…), zure pribatutasuna urratuko ez denaren berme gisa. Datu pertsonalak antzemango balira, hauek ezabatuko lirateke, zure pribatutasuna gordetze aldera.

Ez dira onartuko publizitatea duten iruzkinik; ez zuzenean ez kanpo loturen bitartez, eta ezabatuak izango dira.

Ez dira onartuko etiketa arauak betetzen ez dituzten iruzkinak, eta ezabatuak izango dira.

“HonCode” kodera eta “Web Médica Acreditada” zigilura egokitzeko, ez dira “lehen eta orain” gisako argazkiak erakutsiko. Irudi hauek soilik kontsultan egongo dira eskuragarri, informazio izaera izango dute soilik, eta inongo kasutan ez dira emaitzaren bermea izango.

Finantziazioa

Webgune honen osotasuna “Instituto Vasco Navarro de Cirugía Plástica y Estética-k (IVANCE-k)” ordainduta dago.

Ez da onartzen laborategi edo salmenta etxeren iragarkirik; hala ere, ager daitezke erabiltzen ditugun produktuen berri, eta hauek erabiltzearen zergatia.

Lan egingo dugu Webgune hau komunikazio gardenerako eta fidagarrirako tresna izan dadin.