FAQs

Erabakia hartu aurretik

Kirurgia estetikorako egokia al naiz?

Ebakuntza estetiko bati aurre egitea erabaki pertsonal bat da, ebakuntzaren emaitzaren inguruan itxaropen errealistak sortu behar dira.

 Helburuak ez du izan behar aldaketa erradikalak egitea, edo pertsona ezagun baten antza lortzea. Helburuak izan behar du larritzen zaituen edo traba egiten dizun alderdi fisiko bat aldatzea edo hobetzea.

Ezin da pentsatu kirurgia estetikoa bizitza osasuntsu baten ordezkoa denik, batez ere liposukzioen kasuan; elikadura osasuntsua eta ariketa fisikoa beharrezkoak dira emaitza on batzuk mantentzeko.

Kirurgia estetikoko prozesu bat ezin daiteke bat-batekoa izan, edozein ebakuntzaren antzera, izan ditzake kontuan hartu beharreko arriskuak eta zailtasunak.

Non egiten da ebakuntza?

Ebakuntza egiteko lekua ez bada egiaztatutako klinika anbulatorio bat, “klinika” partikularra bada, medikuaren egokitasuna zalantzan jarri beharko zenuke; horrelako prozeduretarako beharrezko baliabideak eskaintzen ez dituen leku baten egon zaitezke.

Ondo bermatu behar da aukeratutako klinikak beharrezko egiaztagiriak eta puntako medikuak dituela, edozein zailtasunen aurrean, horiei aurre egiteko gaitasuna dutenak.

Gauza bera al da zirujau plastikoa eta zirujau estetikoa?

Espainian ez da existitzen Kirurgia Estetikoa medikuntzako espezialitate gisa, eta beraz, ez da existitzen zirujau medikua.

Kirurgia Estetikoa, Kirurgia Plastikoa eta berreraikitzailea, Espainian, Kirurgia Plastiko, berreraikitzaile eta estetiko gisara onartzen den espezialitateko parte dira.

Kirurgia plastikoko, berreraiktzaileko eta estetikoko adituak daude soilik Kirurgia Estetikoko ebakuntzak egiteko legalki bermatuak.

Unibertsitatea amaitzean lortzen den Medikuntza eta Kirurgiako titulua ez da nahikoa, ez ikasketa, ez esperientzia aldetik. Horretarako beharrezkoa da Kirurgia Plastikoan formazio espezifikoa M.I.R. azterketa gainditu eta gero. Bost urte Barneko Mediku gisa igaro ostean, Kirurgia plastiko, Berreraikitzaile eta Estetiko alorrean aritzeko titulazioa jasotzen da.

 

Bakarrik Kirurgia Plastiko, Berreraiktzaile eta estetikoan titulatuta daudela ziurtatu dezaketen medikuek bermatu al dute pazientearentzako puntako arreta.

Nola egiaztatu zirujauaren kredentzialak?
Espainian Kirurgia Plastiko, Konpontzaile eta Estetikoko Mediku Espezialista orok, Medikuntzako karrera amaitu eta BAME azterketa gainditu ondoren, bost urteko espezialitatea ikasi behar izan du horretarako akreditatutako ospitale batean.

2003. urteaz geroztik, Osasun Ministerioak Kirurgia Estetikoko prestakuntza espezifikoa eta arautua jasotzen duten profesional mediko gisa aitortzen ditu Kirurgialari Plastikoak.

Zure kirurgialariak Kirurgia Plastiko, Konpontzaile eta Estetikoko Espainiako Elkartea (SECPRE)n eskatutako titulazioa duela egiazta dezakezu.

Kirurgia Estetiko Plastikoko Espainiako Elkartea (AECEP) Kirurgialari Plastikoak biltzen dituen zientzia-elkarte bat da, eta elkarte horretako kide izatea merezi izan dute, prestakuntza zientifikoagatik, ezagutzagatik, etikagatik eta kirurgia estetikoaren alorrean egindako lanagatik.

Zure probintziako medikuen elkargoan ere badago profesional espezialisten erregistro publikoa.

Kirurgia konbinatuak

Seguruak al dira ebakuntza konbinatuak?
Medikuaren oniritzia duen edonork, arrisku bera dauka interbentzio bakan zein konbinatuetan.

Gaur egun, anestesia oso teknika segurua da, eta ebakuntza luzeetan beharrezko neurri prebentiboak hartzen dira; hala nola burmuinaren kontrola, gorputzaren tenperatura, zirkulazioa areagotzen duen konpresio pneumatikoa…

Horrexegatik, sor daitezkeen arazoak gutxitzeko, guztiz beharrezkoa da pazientearen mediku historia egoki bat, baita ebakuntzaren aurreko azterketa oso bat egitea ere, beharrezko esplorazio gehigarriekin.

Aholkagarriak al dira ebakuntza konbinatuak?
Ebakuntza konbinatuak aholkagarriak dira tratatu beharreko eremuak gertukoak badira (aurpegiko bi zonalde zuzendu, bularra eta sabelaldea…). Gune ezberdinak badira, interbentzio konplexu bat zailtasun gutxiagoko interbentzio batekin konbinatzen saiatzen da (mamoplastia blefaroplastiarekin, mamoplastia otoplastiarekin…)

Mommy Makeover tratamendua d ahorren adibide garbia. Sabelaldearen zuzenketa (abdominoplastia edo liposukzioaren bidez) bular kirurgiarekin (Bular handitze edo txikitzea, edo mastopexia).

Kirurgia bariatrikoak (Gizentasun morbidoaren tratamendua), kirurgia kobinatuen eskaera areagotu du. Paziente hauek, pisu galera izugarriaren ondorioz, azalaren eskegitze orokor bat izan ohi dute. Kasu hauetan kirurgia hiru fase ezberdinetan gauzatzen da: Lehenengoan sabelaldea eta bularrak zuzentzen dira, ostean besoak eta izterrak eta azkenik aurpegiko eskegitzea zuzentzen da.

Finantzaketa

Ba al dago finantzaketarako aukerarik?
IVANCEn zure tratamendua finantzatzen dugu, bost urtera arte kuota klasikoan eta urte bat interesik gabe.

Dei iezaguzu eta informatuko zaitugu.

Zeintzuk dira aurrekontuan sartzen diren gastuak?

IVANCEn aurrekontuak honakoa barne-hartzen du:

-Zirujau eta anestesisten ordainsariak.

-Gastu ezberdinak: ospitaizazioa, ebakuntza gela, material kirurgikoa, inplanteak, egonaldian zehar hartu beharreko medikamenduak…

-Proba gehigarriak: Analisi klinikoak, rediologia, E.C.G.

-Ospitalizazioan zehar sor daitezkeen zailtasunak.

Mediku aseguruek kubritzen al dute Kirurgia Estetikoko kasuak?

Normalean, mediku aseguru gehienek ez dituzte kontuan hartzen kirurgia estetikoko ebakuntzak, ezta honen ondorioz sor daitezkeen zailtasunak ere.

Zein da lehen kontsultaren salneurria?

IVANCEn lehen informazio eta balorazio kontsulta doakoa da.

Ospitalizazioa

Medikamendurik eraman behar al dut?

Ez da beharrezkoa, guk eskainiko dizkizugu prozesuan zehar beharko dituzun medikamendu guztiak.

Nire laguntzaileak egin al dezake lan ospitaletik?

Klinikak doako WIFI zerbitzua dauka, edozein pazientek edo laguntzailek interneterako sarrera izan dezan klinikako edozein gunetik.

Egon al daitezke nire ahaideak nirekin klinikan nagoen bitartean?

Paziente bakoitzari gela bikoitz bat eskaintzen zaio, komunarekin.

Ahaideak gelan itxaron dezakete pazientea ebakuntza gelan dagoen bitartean.

Egun bateko ingresua beharrezkoa bada kirurgiaren ostean, hala nahi izan ezkero, ahaideek gaua bertan igaro dezakete.

Ebakuntzaren ostean

Gidatu dezaket?

Gomendatzen dugu arreta eskatzen duen ariketarik ez egitea interbentziaoren egunean. Beraz, saiatu zaitez norbaitek ekar zezan klinikara. Ebakuntzaren ostean, astebetean ez gidatzea aholkatzen dugu.

Noiz has naiteke ariketa egiten?

Kirurgia Estetikoko ebakuntza baten ostean gomendagarria da lau edo sei asteko epean ariketa fisiko gogorrik ez egitea, edozein zailtasun ekiditeko.

Noiz kentzen dira drainatzeak?
Normalean 12/24 ordutan, ebakuntza motaren eta isuritakoaren arabera.
Noiz dutxatu naiteke ebakuntzaren ostean?
Aholkatzen da ebakuntzaren osteko egunean dutxatzea. Ur epelarekin eta frotatu gabe, utzi ura isurtzen. Garrantzitsuena da zauriaren gunea aire lehorrarekin lehortzea (horretarako, aire hotzeko aireztagailu bat erabil dezakezu). Ondoren, sendatzea gauzatu; gure zirujauen jarraibideei kasu eginez.

Aurre-ebakuntza

Gidatu dezaket?
Gomendatzen dugu arreta eskatzen duen ariketarik ez egitea interbentzioaren egunean. Beraz, saiatu zaitez norbaitek ekar zezan klinikara. Ebakuntzaren ostean, astebetean ez gidatzea aholkatzen dugu.
Beharrezkoa al da medikazio berezirik hartzea ebakuntzaren aurretik?
Oro har, ez. Hematomak ekiditeko, aspirinarik eta honen eratorririk ez hartzea gomendatzen dugu ebakuntza baino bi aste lehenago.
Noiz utzi behar dut tabakoa?
Aurpegiko Liftinga edo Abdominoplastia bezalako ebakuntzetarako, gomendagarria da tabakoa edo nikotinadun produktuak uztea ebakuntza baino lau aste lehenago.