IVANCEn uste dugu edonork merezi duela ahalik eta ondoen sentitzea eta ikustea bere burua.
Askotan kirurgia estetikoa luxu bat kontsideratzen bada ere, gaur egun badaude prozedura merkeagoak; IVANCEk prozedura hauek zure eskura jartzen ditu.
Ulertzen dugu kirurgia estetikoko ebakuntza bati aurre egitea erronka bat izan daitekeela, batez ere gazteenentzat. Horregatik, lanean dihardugu finantzaketa plan hoberenak garatzeko, dirua ez dadin arazo iturri izan.
Nola funtzionatzen du?
Finantzaketa klasikoa, kuota finkoarekin (amortizazioa gehi interesak) bost urte arteko epe erosoetan. Urtebete arteko interesik gabeko finantzaketarako aukera ere eskaintzen dugu.
Non eska dezaket finantziazioa?
Lehen kontsultan egin nahi duzun tratamenduaren inguruko informazio zabala emango dizugu, baita aurrekontuaren ingurukoa ere. Finantzaketa eskatu ahal izateko eskabidea nola egin ere azalduko dizugu. Behin erabakia hartuta eta onartuta, tramitazio guztia kontsultan bertan egingo da, inolako desplazamendurik egiteko beharrik gabe.
12 hilabete arte interesik gabe
Beharrezkoa al da bankuz aldatzea?
Ez. Bezeroen kuotan ohiko bankuan helbideratzea dira, inolako tramite edo aldaketak egiteko beharrik gabe.
Zein dokumentu erantsi behar ditut?
Indarrean dagoen zure Nortasun Agiria edo Bizileku txartela, zure banku kontuko ziurtagiria eta finantziazioa eskatzen duenaren diru-sarrera ziurtagiria (azken soldata edo Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren, “IRPF”aren, 100 modeloa edo 109 modeloa autonomoen kasuan). Ezohiko kasuetan posible da dokumentazio gehigarriren bat eskatzea.
Noiz izango dut erantzuna?
Dena ondo badago, lehenengo bisitan jasoko duzu baieztapena. Horrela, beste desplazamendu batzuk ekidingo dituzu.
Edozein arrazoi medio, tratamendua ezingo balitz egin edo bertan behera geldituko balitzateke, zein izango litzateke prozedura?
IVANCErekin harremanetan jarri beharko zinateke, bertatik kudeatu dezaten diruaren itzulketa. Kopuruaren zati bat edo osotasuna itzuliko da, tratamenduaren betetze mailaren arabera.
Zer egin behar dute zorra lehenago kitatu nahi badut?
Prestamua eskaini dizun banku entitatearekin kontaktuan jarri beharko zara. Kasu honetan Santander Consumerrekin (902 321332) bertan behera utzi edo amortizazio bat eskatzeko. Baliteke operazio honek kargu gehigarriak ekartzea.
Interesik gabeko finantziazioaren kasuan, ez dauka kosturik prozesua bertan behera uzteak.
Finantzaketa adibideak:
Bost urterako finantzaketan oinarritutako zifrak. Gutxi gora beherako kopuruak dira.