Ginekomastia grekotik datorren kontzeptu mediko bat da eta gizonen bularreko guruinen handiagotzea definitzeko erabiltzen da. Prozesu onbera da, eta bular maskulinoaren handiagotze nabarmena eragiten du. Gizonezkoen %10-arengan du eragina eta onbera den arren, inpaktu psikologiko handia izan dezake hau sufritzen dutenengan. Ginekomastia sufritzen duten gizon asko bere buruarengan konfiantzarik gabe sentitzen dira hondartzara joaten direnean edo gimnasio batean kamiseta kendu behar dutenean.
Ginekomastiaren zuzenketa kirurgikoa posible da eta gainea emaitza bikainekin. Ebakuntza hau koipea eta/edo ehun glandularra kentzean oinarritzen da, eta kasu muturreko kasuetan gehiegizko larruazala kentzean ere bai. Honela bular lauagoa, irmoagoa eta itxura hobeagoarekin lortzen da.
Zuk edo zure semeak bularraren tamainua txikiagotzeko beharra baduzue, IVANCE-n bi kirurgialari liderrak eskuragarri izateko aukera duzue, esperientziarekin eta ikuspegi artistiko ezin hobearekin, bularrari itxura maskulinoago bat emateko.
Eska ezazu on-line konsulta bat Alcelay Doktorearekin edo del Amo Doktorearekin, edo deituiguzu +34 943 297 588 telefonora hitzordu bat antolatzeko inongo konpromisorik gabe.
Ginekomastiaren ebakuntza gauzatzeko, ebaketak orbainak gutxi ikusiko diren leku batean egin ohi dira, normalean areolaren ertzean edo besapean.
Lehenik eta behin gehiegizko ehun koipetsua kentzen da liposukzioaren bidez, eta ehun glandularra existitzen bada hau erauzi egiten da (larruazalpeko mastektomia). Ehun asko kendu baharra badago bakarrik izango da beharrezkoa azala erabat lehortu eta berregokitzea itxura hobeago bat lortzeko.
Ginekomastiaren tratamendua begirada batez:
- Prozesua: gizonezkoen bular-guruina txikiagotzen du liposukzioaren bitartez eta/edo gehiegizko ehun glandularra erauziz (larruazalpeko mastektomia).
- Iraupena: 1-2 ordu.
- Anestesia: Lokala Lasaigarriekin edo Orokorra.
- Ospitalizazioa: Eguneko Kirurgia.
- Berreskurapena: 7-10 egun.
Utzi iruzkin bat