1. Kirurgia plastikoan, berreraikitzailean eta estetikoan gehienezko egiaztagiria.
Alcelay Doktorea eta del Amo Doktorea espezialista tituludunak dira kirurgia plastikoan, berreraikitzailean eta estetikoan. Biak ala biak dira Sociedad Española de Cirugía Plástica, Reparadora y Estética (SECPRE) eta Asociación Española de Cirugía Estética (AECEP) elkarteetako kideak.
2. Bi zirujau, helburu bakarra
Talde bat baino gehiago gara. Kontsulta asko daude zirujauek lekua elkarbanatzen dutenak, baina oso gutxik eskainiko dizute IVANCEk eskaintzen dizuna. Kirurgia Plastikoan, Berreraikitzailean eta Estetikoan elkarlanean aritzen diren espezialistak. Helburu bakarrarekin lan egiten duten espezialistak: zure ongizatea.
Ezagutzen al duzu guzti hau eskaintzen dizunik?
3. Dedikazio betea
Alcelay eta del Amo Dokotreek Kirurgia Plastikoari, berreraikitzaileari eta estetikoari eskaintzen diete beraien jardun osoa. Osasun publikoan egiten duten kirurgia berreraikitzaileri loturiko lana, berreraikitze eta kosmetiko arloan sektore pribatuan egiten duten lanarekin uztartzen dute. Dedikazio beteak paziente askoren beharrei erantzutea eta etengabeko hobekuntzen bila aritzea ahalbideratzen die.
4. Berrikuntza
Alcelay eta del Amo doktoreak pazienteen tratamenduan berrikuntza eta garapena aplikatzearekin oso konprometituak daude, arlo estetikoan zein berreraikuntzakoan. Konpromezu horren erakusle dira beraien argitalpenak, ikastaroak eta kongresuetan aurkezpenak.
5. Esperientzia
Ia hogei urteko esperientziak paziente asko artatu ahal izatea ahalbideratu digu. Bakoitzak bere berezitasunak ditu, eta horren jakitun gara. Horregatik kirurgia metodoak ez ezik, arreta zerbitzua ere moldatu dugu, norberari egokitu dadin.
Guzti honekin Euskal Herriko kirurgia klinika onenaren errekonozimendua irabazi genuen 2011 eta 2012 urteetan, EITBko Consumidores saioaren arabera
IVANCEn uste dugu konparaketak egitea aukeraketa prozesuaren zati garrantzitsua dela, eta horretara animatzen zaituztegu. Egiten duzunean, har itzazu kontuan aipatutako puntu hauek.
6. Salneurria
Ez bezeroak, ez klinikak, ez medikuek ez dituzte arazorik nahi, noski. Sortu litezkeen arazoei aurre egiteko, funts bat ezartzea bezeroa seguru sentitzeko bermea da, eta zirujauarentzako bere lanean oso kontuan hartzeko puntu bat. Aurrekontuak bere baitan hartzen ditu:
- “Ospitalean sartzeko beharra eragin duen ataletik berreskuratu arte, pazienteak behar izango duen ospitaleko egonaldia, eta prozesu honen harira sor daitezkeen ondorioei aurre egiteko beharrezko baliabideak”
- “Beharrezkoa balitz, ospitalean sartzea behartu duen ataletik osatzeko ebakuntza gelaren erabilera, medikazioa eta osasun materiala”.
- “Osasun etxearen diagnosi baliabideak, hala nola: Analisi klinikoen laborategia, erradiologia orokorreko zein bereziko laborategia.
Klinika gehienen aurrekontuetan ez dira kontuan hartzen sor daitezkeen intzidentziak, bezeroak gehigarri gisa ordaindu behar izaten dituelarik.
7. Segurtasuna
Erabiltzen ditugun produktuek ibilbide luzeko enpresa farmazeutikoen bermea dute, askotan testatuak eta prestigio handikoak. Bular handitzean kalitate goreneko produktuak erabiltzen ditugu, mundu mailan lider den hornitzailearenak: Mentor. Enpresa honek 60 herrialdeetako klinikei ematen die zerbitzua, eta 40 urte baino gehiagoko esperientzia dauka bular inplanteen diseinu eta egite prozesuan. Enpresak inplantearen biziarteko aldaketa bermatzen du, inplantearen gainazalaren pitzaduraren ondorioz bolumena gutxiagotu den kasuetarako; betiere, ebakuntza bat beharrezkoa bada.
8. Ordainketa
Bost urte arteko ordainketak onartzen ditugu, merkatuko interesen araberakoak eta interesik gabeko urte batera artekoak. Galdetu gure idazkaritzan proposamen pertsonalizatu eta lotesle baten berri jasotzeko.
9. Zuzeneko harremana
Gurekin ebakuntza egitea erabakitzen baduzu, beti izango duzu aukera gure zirujauekin harreman zuzena izateko edozein zalantzaren aurrean. Uste dugu kirurgia estetikoko interbentzio bat aurrera eramateak ardura handi bat suposatzen duela, eta ezin daitekeela ebakuntza soil bat izatera mugatu. Horregatik, ebakuntzaren ostean zirujauak pertsonalki kontrolatuko du gertutik zure eboluzioa.
10. Kokapena
Donostiako klinikarik onenetako batean kokatuta gaude: Poliklinkca Gipuzkoan. Garraio publiko zein pribatuan iristeko erraztasunak eskaintzen ditu. Gela guztiek doako WiFi eta Telebista zerbitzuak dituzte, baita ohe bat pazientearen laguntzailearentzat ere.
“Profesional bikainak dira, zentzu guztietan. Gezurrik esan gabe eta itxaropen faltsuak sortu gabe egiten dute lan. Bizi osoan eskertuko diet niganako nuen konfiantza berreskuratzen lagundu izana”. —Bea
“Beste zirujau plastiko batzuk ere bisitatu nituen, baina IVANCEn sartu nintzenean konturatu nintzen ezberdintasunaz: tratua oso atsegina eta lagunkoia da; eroso eta zure buruarekin ziur sentiarazten zaituzte”. —Silvia