IVANCE eta LA PERLA erreferentzia dira, bakoitza bere arloan. Aitzindariak dira beraien sektoretan, eta orain, biak elkartzen dira bezeroei zerbitzu hobea eta osoagoa eskaintzeko.
IVANCE: erreferentziazko kirurgia estetikoko klinika Euskal Herrian, esperientzia urte ugarirekin. Gipuzkoako poliklinikan kokatua, eta Jose Maria del Amo eta Olatz Alcelay doktoreen gidaritzapean, milaka paziente artatu ditu bere ibilbide osoan zehar.
LA PERLA: Donostiako eta Gipuzkoako Talasoterapia zentro nabarmenena; hiriaren historiaren parte ere badena. Mundu zabaleko ehunka pertsonen elkargunea da; erlaxatzeko, gozatzeko edo tratamenduren bat jasotzeko leku ezin egokiagoa izaki.
Talaso-Sport zentrora doazen pazienteetako askok dute estetika tratamenduren bat egiteko gogoa. Paziente horiek medikuntzarekin lotuago dagoen arreta bat behar dute. Gure proiektuaren helburua da, dagoeneko erreferente den Talaso-Sport zentroa, Medikuntza Estetikoan ere erreferente bilakatu dadin. Horretarako, gure esperientzia eta profesionaltasuna eskainiko ditugu.
Guren lan jardueraren oinarrietako bat izan da talde-lana; horregatik, asebete egiten gaitu elkarlanerako proiektu hau aurrera eramateak. Uste baitugu indarrak batuta gure bezeroek arreta hoberena izango dutela.
IVANCEk eta LA PERLAk beraien paziente guztiak gonbidatu nahi dituzte elkarlan honen onurez aprobetxa daitezen.
La Perlak gonbidatzen gaitu Del Amo eta Alcelay doktoreak ezagutzera La Perlako jatetxean, Irailaren 29ko arratsaldeko 19:00etan, egingo den ma-inguruan. Parte hartu ahal izateko beharrezkoa da ondorengo inprimakia betetzea:
Leave A Comment