Lesiones cutáneas - IVANCELarruazaleko arazoak (esaterako, larruazaleko minbizia) sufritzearen arrazoi nagusia erradiazio ultramorea da, orokorrean eguzkitik datorrena edo baita iturri artifizialetatik ere, adibidez, beltzarantzeko lanparetatik. Ikertzaileek uste dute, gure beltzaran-kolore perfektua biltazeko beharra, aire librean egiteko jardueren gehiagotzea eta ozono geruzaren txikitzea direla azaleko arazoen kantitatea handitzearen arrazoi nagusiak. Larruazaleko minbizia ohikoagoa da larruazal zuria duten pertsonetan eta denbora asko eguzkiaren izpien azpian  egoten direnetan. Larruazaleko minbizia gorputzeko edozein zatitan sufritu daiteke, baina ohikoagoa da eguzki izpien aurrean estalita egon ohi ez diren zatietan. Ohikoenak aurpegia, lepoa, eskuak eta besoak dira.

Larruazaleko Lesioak Begirada Batez:

  • Prozedura: Kirurgia honen helburu nagusia larruazaleko lesioak kentzea da eta modu asko daude horretarako, minbizia motaren, bere hazkunde mailaren eta gorputzeko zatiaren arabera.
  • Iraupena: 30 minututatik hasi eta ordu batzuetra, teknika motaren arabera.
  • Anestesia: Lokala, Lokala sedazioarekin edo Orokorra.
  • Ospitaleratzea: Anbulatoriotik hasi eta egun batzuetako ospitaleratzea, teknika motaren arabera.
  • Zailtasun posibleak: ebakuntza guztiekin lotutako zailtasunak. Hematomak, odol-ateratzeak, infekzioak, orbaintzerakoan arazoak izan daitezke eta baita gaixotasunaren berragertzea edo erauzketa osatu gabea.

Arrakasta berri bat telebistan (ETB)

"Euskal Herriko Kirurgia Estetikoko klinikarik hoberena: IVANCE" Euskal Herriko Kirurgia Estetikoko hamar klinika hoberenen zerrendan sartu gaituzte! Euskal Telebistak eskaintzen duen Consumidores saioan lortu dugu arrakasta berri hau. Aupa! Beti [...]

IVANCEk eta LA PERLAk elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

IVANCE y LA PERLA firman un acuerdo de colaboración - Donostia. IVANCE Clínica de Cirugía Estética referente en el País Vasco y LA PERLA, Centro de Talasoterapia por excelencia en Donostia unidos !

Edertasuna Modelatzen duen Artea

Pertsona baten aurpegi eta gorputza, bere ernalditik mugatuta egoten dira, osagai genetikoen eta inguruneko elementuen ondorioz. Ederragoa edo itsusiagoa izatea, gorputz liraina edukitzea edo ez, ezin dira jatetxe bateko menu [...]