ÚlcerasIVANCE-k bere zerbitzuen barnean Ultzeren eta Zaurien Unitatearen zerbitzua eskaintzen du, larruazalean egon daitezkeen zauri edo ultzerak sendatzeko promozioaren, prebentzioaren, tratamenduaren eta zainketaren konpromiso eta helburuarekin. Tratamendu hauek pazientearentzat eskuragarri jartzen ditu bere erreferentziazko hiru zentroetan, Gipuzkoako Poliklinikan (Donostian), Asuncion Klinikan (Tolosan) eta La Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoan (Donostian).

Larruazaleko ultzera kronikoak pazientaren osasunarentzat arazo larriak izan daitezke. Larruazaleko ultzera kronikoek, normalean, mugikortasuna galtzea eragiten duten gaixotasunetan (iktus-ak, erorialdiak) dute hasiera, eta beste kasu batzuetan, berriz, gaizki kontrolaturiko gaixotasunetan (diabetesa, hipertentsioa).  Bizi-itxaropena luzatzeak, azkenengo urteetan ultzeren arazo hau gehitzea eragin du.

Larruazaleko ultzera kronikoen agerraldiak zenbait arazo gehigarri ekar diezazkioke pazienteari, adibidez, mugikortasun arazoak edo gizarte arazoak. Familiakoentzat, pisu fisiko eta psikologiko garrantzitsua da paziente hauen zainketa gauzatzea, denbora guztian pertsona bat behar baitute alboan.

Inguru desberdinak:

  • Ultzera baskularrak (zainetakoak, iskemikoak, hipertentsiboak…)
  • Presioagatiko ultzerak (prebentzioa eta zainketak)
  • Zauri traumatikoak
  • Hanka diabetikoaren prebentzioa eta zainketa
  • Lesio periostomalen zainketa
  • Linfedemaren zainketa
  • Dehiszentzia kirurgikoak
  • Presio negatiboaren terapia (TPN)

Arrakasta berri bat telebistan (ETB)

"Euskal Herriko Kirurgia Estetikoko klinikarik hoberena: IVANCE" Euskal Herriko Kirurgia Estetikoko hamar klinika hoberenen zerrendan sartu gaituzte! Euskal Telebistak eskaintzen duen Consumidores saioan lortu dugu arrakasta berri hau. Aupa! Beti [...]

IVANCEk eta LA PERLAk elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

IVANCE y LA PERLA firman un acuerdo de colaboración - Donostia. IVANCE Clínica de Cirugía Estética referente en el País Vasco y LA PERLA, Centro de Talasoterapia por excelencia en Donostia unidos !

Edertasuna Modelatzen duen Artea

Pertsona baten aurpegi eta gorputza, bere ernalditik mugatuta egoten dira, osagai genetikoen eta inguruneko elementuen ondorioz. Ederragoa edo itsusiagoa izatea, gorputz liraina edukitzea edo ez, ezin dira jatetxe bateko menu [...]