Zer egin dezaket nire azala egunero osasuntsu eta eder mantentzeko?

Edertasun errutina baten lehenengo urratsa azalaren garbiketa da, larruazala osasuntsu egon dadin eta itxura on bat eduki dezan, baita makillatu gabe ere.

Egunean zehar, larruazalean zikinkeriak pilatzen dira, makillajearen hondarrak, hautsa, etab. poroak itxi egiten dituzte eta larruazala zikintzen dute. Horren ondorioz, garbiketa ezinbestekoa da.

Oinarrizkoa da goizetan azala garbitzea eta suspertzea, gauetan pilatzen diren zelula eta seboaren hondarrak kentzeko eta eguna igarotzeko azala prestatzeko.

Oso garrantzitsua da, kosmetikoek azalean lana egiteko, larruazalak guztiz garbiturik eta susperturik egon behar duela kontuan hartzea.

Skinceuticals-en garbiketa gamaren barnean, Gentle Cleanser daukagu. Hau krema garbitzaile leun bat da azal sentikorrentzat eta lehorrentzat egina dagoena. Simply Cream ere badago eta honek azal koipetsu eta mistoetako poroak murrizteko helburua du.

Azala suspertzeko Equalizing Toner alkoholik gabeko toniko bat da, poroak murrizteko helburua duena azal mota guztientzat. Tonikoaren erabilera beharrezkoa da azaleko pH-a zaharberritzeko, garbiketa produktuekin alterazio batzuk jasaten baititu, eta gainera, tonikoek zikinkeria guztiak garbitzen ditu, eta baita makillajearen eta produktu garbitzailearen hondarrak ere.

Oxidazioa  azalaren prozesu bat da erradikal askeen ekintzaren ondorioz produzitzen dena, eta eguzkiarekin, kutsadurarekin eta estresarekin azkartu egiten dena.

Oxidazioak zaharkitze goiztiarra sortzen du eta azalaren azkartzea ere bai, zeinu nabarmenenen agerpena aregotuz: espresio-lerroak, zimurrak, orbanak, eta biguntasuna.

Oxidazioa saihesteko antioxidante eragingarriak erabili behar dira goizetan, beti eguzkitako filtroekin konbinaturik.

Antioxidante guztiak ez dira berdinak: Skinceuticals-en produktuen kalitatea bermatzeko, ikerketak daude beraien eraginkortasuna frogatzen dutenak, eta, gainera, kolagenoen sintesia estimulatzen dute, azalaren zaharkitzearen zeinuak murrizteko.

C E Ferulic, potentzia altua duen serum hirukoitz antioxidantea da, larruazala zaharkitze goiztiarretik babesten duena, eta bere osagaiek produktu perfektua bihurtzen dute zimurrak gutxitzeko, azalaren trinkotasuna berreskuratzeko eta tonua berdintzeko. Goizetan aurpegian, lepoan eta eskotean lau tanta erabili ondoren, denbora gutxi barru zure larruazala argitsuago eta uniformeago ikusiko duzu.

Phloretin CF, beste antioxidante bat da, espektro zabalekoa eta eraginkorra, orbainen agerpena makaltzen duena eta lehenagotik dauden orbainak ahultzen dituena, azalaren tonua uniformeagoa bihurtuz.

Antioxidante espezifikoak ere baditugu azal sentikorrentzat eginak, esaterako, Phloretin CF gel-a eta beste batzuk, adibidez, AOX Eye Gel-a begien ingurunea babesten laguntzen dutenak, eta begi-zuloen eta poltsen agerpena makaltzen dute.

Azal mota bakoitzarentzat antioxidante bat dago, kontsulta ezazu gurekin, IVANCE-n aholkuak emango dizkizugu eta zure azal motaren arabera zein produktu beharko zenukeen esango dizugu. Eska ezazu doako kontsulta bat eta deituiguzu 943 297588 telefonora. Gure kontsulta Gipuzkoa Poliklinikan dago- Miramon Paseoa 174 -20.014 Donostia – San Sebastián.

Hidratazioa oinarrizko urrats bat da azalaren eguneroko zainketaren errutinan eta itxura osasuntsu bat izateko ezinbestekoa da.
Larruazalak hidratazio gehiago behar duela adierazteko transmititzen duen lehenengo seinalea, bere itxura itzalia da, deshidratazio lerroekin, eta tenkatasun eta azkura sentsazioarekin.

Larruazal deshidratatuek zelulen berritze prozesua alteraturik izan ohi dute, ez dira modu egokian esfoliatzen eta ezkatak izan ohi dituzte itxura lakar eta zimurtsu batekin batera.

Produktu zuzentzaileek beraien eragina izan dezaten, oso garrantzitsua da azala hidrataturik edukitzea, produktu hauek modu errazago batean barneratzen baitira horrela. Urak eroale gisa egiten du lan.

Skinceuticals-en Daily Moisture, krema hidratatzaile arina da, poroen erreduzitzailea, azal normala eta mistoa dutenentzat egina. Larruazaleko koipearen jariaketa gutxitzen du, eta aurpegiko azalaren distira ere murrizten du. Azala oso leun eta hidrataturik uzten du, itxura osasuntsu eta hobeago batekin.

Emolience krema azal lehorretarako dago egina hauek modu sakonean elikatzeko. Bere osagaiek azala sakonki hidratatzea errazten dute, egun guztia hidrataturik mantenduz eta koipe sentsazio hori gabe.

Beste hidratazioarako osagarri bat Hydrating B5 seruma da. Honek azido hialuronikoa du eta B5 bitaminaren deribatu bat ere bai, azalari itxura ezin hobea eta osasuntsua ematen diona. Honez gain, kanpo-faktoreen aurrean babesa ere ematen dio azalari produktu honek.

Para evitar los efectos dañinos del sol en la piel, la primera línea de defensa es el filtro solar. Es fundamenta el uso de fotoprotectores a diario para luchar contra el envejecimiento prematuro y el cáncer de piel.

El filtro solar se emplea para evitar la producción de radicales libres en la piel, que actúan oxidando las estructuras internas de la piel y causando daño en las células así como mutaciones en el ADN celular.

Erradikal askeak, mekanismo oxidatzaileen bitartez, azalaren zaharkitze goiztiarraren eragileak dira eta baita zaharkitzearen ezaugarrien eragileak ere: zimurrak, orbanak, biguntasuna, tonu irregularrak, etab.

Fotobabesle bat ez da nahikoa, eguzki iragazkiek UV erradiazioak sortzen dituen erradikal libreen %55-a bakarrik blokeatzen dute.

Zaharkitzearen aurrean defentsa handiago bat lortzeko eta erradikal libreek sortzen duten eguzkiaren kalteak gutxitzeko, gure gomendioa zure azala espektro zabala eta antioxidatzaile topikoak dituzten eguzkitako iragazkien bidez babestea da, hauek neutralizatzeko.

Ultra Facial Defense SPF 50, eguzkitako babesle hidratatzaile bat da espektro zabal duena, eta E bitamina duena. Hau perfektua da azla mota guztientzat eta makillaje modura ere erabili daiteke.

Sheer mineral UV defense SPF 50 fotobabesle bat da %100 minerala, parabenorik gabekoa eta iragazki kimikorik gabekoa, eta egokia da azal sentikorra dutenentzat edo prozesu estetikoren bat aurrera eraman dutenentzat.

Mineral Radiance UV Defense %100 minerala da, kolorearekin, azal tonu guztiekin bat egiten du krema honek, eta gainera “BB cream” modura funtzionatzen du SPF 50-rekin, azalaren argitasuna indartuz.

Oinarrizko zainketa hauetaz gain, paziente bakoitzak eta azaleko arazo espezifiko bakoitzak, produktu zuzentzaileak behar dituzte, eta hauek aldizka erabili beharko dira. IVANCE-n programa pertsonalizatu intensiboak gauzatzen ditugu, oso eraginkorrak direnak eta inperfekzioak zuzentzen laguntzen dutenak, adibidez, orbanak, adierazpen lerroak eta biguntasuna aurpegian. IVANCE-n zeure burua hobeto ikusten eta zeure buruarekin hobeto sentitzen laguntzen dizugu. Gure esperientziak gure kalitatea bermatzen du.

Prest al zaude gazteagotze programa bat hasteko? Doako kontsulta bat eska ezazu edo deituiguzu 943 297588 telefonora. Gure kontsulta Gipuzkoa Poliklinikan aurkituko duzu– Miramon Paseoa 174 -20.014 Donostia.