Eskuak dira gure zaharkitzea gehien salatzen duten gorputzeko zatietako bat, hauei gazteagotze tratamenduak egiten direnean ez baitzaie begiratzen.
Urteak aurrera doazen heinean, eskuen itxuraren pixkanakako hondatzea gauzatzen da. Eskugaineko azalean ikusi daitezke gehienetan orbanak, zimurrak eta ildoak, eta zainen, hezurren eta tendoien erliebearen handiagotzea, dermisaren lodieraren galeraren ondorioz eta azaleko zelulen deshidratazio naturalaren eraginez.
Tratamendu desberdinak daude eskuen gazteagotzea gauzatzeko.
Tratamendu hau peeling-ekin konbinatu daiteke orbanak ahultzeko.
Plaketetan Aberatsa den Plasma, larruazalaren gazteagotzea gauzatzen duen azkenengo generazioko tratamendua da, eta paziente bakoitzarentzat sortzen da bakoitzari odolaren lagin bat hartuz. Hazkuntza Faktoreek osatzen dute edukia eta larruazaleko zelulak suspertzen ditu dermisaren eta epidermisaren berriztatzea hobetuz eta bere hazkundea suspertuz. Beste erabilpen batzuen artean, eskuen gazteagotzea gauzatzeko erabiltzen da.
IVANCE-n urteak daramatzagu medizina eta kirurgia estetikoko azken aurrerapenak gure pazienteen eskuetan jartzen, emaitza ezin hobeak lortuz. Tratamendu pertsonalizatuak gauzatzen ditugu, emaitza naturalagoak lortzeko. Gure esperientziak gure kalitatea bermatzen du.
Gazteagotze programa bat hasteko prest al zaude? Deituiguzu +34 943 297 588 telefonora edo eska ezazu doaneko kontsulta bat. Gure kontsulta Gipuzkoa Poliklinikan dago, Miramon Paseoan 174.
Leave A Comment