Ezpainen Itxura

Ezpainak bereziak dira, pertsona askorentzat, oso garrantzitsuak dira itxura on bat izateko eta polita sentitzeko.

Zer esaten dute zure ezpainek zuri buruz?

Zure ezpainek esaten duzun hitz bakoitza ahoskatzen dute, eta nola sentitzen zaren adierazten dute hitz egiten ez baduzu ere. Hala ere, askotan ez zaie arreta handirik jartzen zaharkitzearen seinaleak saihestu eta tratatzerakoan. Urteak aurrera doazen bezala, ezpainak lehorragoak bihurtzen dira eta beraien bolumena txikitu egiten da, beraien definizioa eta lodiera galduz. Ezpainak estaltzen dituen azala aurpegiko beste zatietakoa baino askoz finagoa da, eta honen eraginez, prozesu honen eraginak nabariagoak izango dira aurpegiko beste zatietakoak baino, hidratazio eta zainketa egokiak erabiltzen ez bada behintzat.

Neska gazte eta polit baten aurpegiaren antzekoa edukitzea nahi baduzu, aukera asko daude neska gazte horrek ezpain sentsual eta lodiak izateko. Zure ezpainak ez badira eredu horretara iristen, edo beraien bolumena galdu badute zaharkitzearen prozesu naturalaren eraginez, Ivance-n (Donostia), zure eskuetan berrikuntza guztiak jartzen ditugu, zure ezpainek sentsualitate hori berreskura dezaten modu natural batean. Gure esperientziak gure kalitatea bermatzen du.

Zure ahoari irrifarre berri bat eman nahi badiozu, deituiguzu 943 297 588 telefonora edo eska ezazu doako kontsulta bat. Gure kontsulta Gipuzkoa Poliklinikan kokatzen da- Miramon Paseoa 174 -20.014 Donostia.

Ezpainen Handiagotzea

Juvederm™ gamako gaur egungo betegarri dermikoak animalietatik kanpoko azido hialuronikoz osatuta daude, eta tratatutako eremura leunago jariatzeko garatu dira, itxura leun eta naturala sortuz. Ezpainak handitzeko tratamendua Ivance-ren instalazioetan egiten da, eta 30 bat minutu irauten du. Azaleko betegarri berriekin ez da beharrezkoa anestesia ematea, produktu horiek lidokaina baitute, anestesiko lokal bat, zeinak tratamendu-saioa egiten laguntzen baitu, eta sendatze-denbora esperientzia erosoagoa izaten laguntzen baitu.

Zein da lortu dezakedan emaitza?

Azido hialuronikodun betegarri dermikoek ezpainen handiagotzea gauzatzen dute bolumena emanez ezpainei, baita itxura simetriko eta orekatu bat ere. Gainera, Kupidoaren arkua berdefinitzeko ere balio dute betegarri hauek, eta sudurreko filtrumaren zatia berdefinitzeko ere bai. Honez gain, ahoaren bi aldetan sortzen diren ezpain-ertzak gutxitzeko eta altxatzeko ere balio dute.

Noiz ikusten dira emaitzak?

Ezpainen handiagotzearen emaitzak berehala nabaritzen dira, desitxuraturik egon daiteke edemaren ondorioz eta injekzioen ondorioz sortzen diren inflamazioen eraginez. 48-72 ordu barru normalean hau desagertu egiten da.

Zenbat irauten du betegarri dermikoak?

Ezpainen handiagotzerako erabiltzen diren azido hialuronikozko betegarri dermikoak aldi batekoak dira, eta iraupena aldakorra da paziente bakoitzaren arabera, baina batezbesteko iraupena 9 hilabetekoa da. Bolumena desagertzen joaten da pixkanaka hilabeteak aurrera doazen heinean.

Goiko ezpaineko zimurrak ezabatu daitezke?

Goiko ezpainean bi zimur mota egon ohi dira, ezagunenak dira “erretzaileen zimurrak” edo “barra-kode” diturikoak.

  • Dinamikoak: ezpainen mugimenduaren ondorioz sortzen dira.
  • Estatikoak: ez dira mugimenduarekin erlazionatzen, eta errazagoak dira zuzentzeko.

Hauek ezabatzeko hainbat teknika daude:

  • Infiltrazioa betegarri dermikoarekin: oso lokalizatutako zimurrak.
  • Dermoabrasioa: zimur finak eta asko.
Zertan oinarritzen da dermoabrasioa?

Dermoabarasioa azala desepitelizatzean oinarritzen da, bere berepitelizazioak azaleko alterazioak estali ditzan, edo hain agerikoak izan ez daitezen. Dermoabrasioak gainazaleko geruzak ezabatzen ditu diamanteak dituen arrabol baten bitartez, motorizaturiko eskuzko pieza bati loturik dagoena. Abrasioaren bitartez, azalaren maila seguru batera iritsi arte sakontzen da, horrela zimurra nabariki desagertzen da. Tratamendua anbulatorioa moduan gauzatu daiteke Ivanceko instalazioetan, anestesia “locoregionala” erabiliz, eta honen iraupena ordu batekoa izango litzateke. Tratamendua gauzatu eta berehala, aurpegia nahiko handituta egongo da, baina egun batzuk igaro ondoren, aurpegia bere onera itzuliko da. Zauria sendatzen denean, arroxa koloreko azala azalduko da. Aurpegiak azkura eman dezake azal berria hazten den bitartean eta hau babestu egin behar da guk gomendaturiko krema erabiliz. Oso garrantzitsua da pigmentua egonkortu arte azala eguzkitik babestea. Honek sei hilabetetik urtebetera iraun dezake. Dermoabrasioaren tratamenduak emaitza txundigarriak eskaintzen ditu goiko ezpaineko zimur meheak zuzentzerako oroduan, baina denborak igaro behar du amaierako emaitza zein den ikusteko, azalari berreskuratzeko denbora eman behar baitzaio, eta denbora honek hilabete batzuk hartzen ditu bere barnean.

Eskatu hitzordua on-line orain.

Konpromisorik gabeko kontsulta bat hitzartu dezakezu +34 943 297 588 telefonoan.

    Izena

    Telefono zenbakia

    Posta elektronikoa

    Hitzorduaren data

    Mezua

    Irakurri eta onartzen dut Pribatutasun-politika .

    IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP-k jakinarazten dizu formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP-k (IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP) tratatuko dituela webgune honen arduradun gisa. Eskatzen dizkizugun datu pertsonalak jasotzearen eta tratatzearen helburua da kontaktu-formulario honetan egiten duzun eskaera kudeatzea.

    Legitimazioa: Interesdunaren adostasuna.

    Erabiltzaile eta interesdun gisa, jakinarazten dizut ematen dizkidazun datuak Facebookeko Pixelen zerbitzarietan egongo direla (IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLPren analisi-hornitzailea), EBtik kanpo (AEB). Facebookeko Pixel EU-US Privacy Shield akordioari atxikita dago. Akordio horri buruzko informazioa hemen dago eskuragarri, Datuak Babesteko Europako Batzordeak onartuta. Ikus Facebookeko Pixelen pribatutasun-politika.

    Formularioan nahitaezkotzat agertzen diren datu pertsonalak sartzen ez badituzu, litekeena da zure eskaerari erantzun ezin izatea. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubidea erabil dezakezu ivance@ivance.net aplikazioan, baita kontrol-agintaritza bati erreklamazioa aurkezteko eskubidea ere.

    Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua nire web orrian kontsulta dezakezu: https://www.ivance.net, baita nire pribatutasun-politika kontsultatu ere. IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP-k jakinarazten dizu formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP-k (IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP) tratatuko dituela webgune honen arduradun gisa.

    Eskatzen dizkizugun datu pertsonalak jasotzearen eta tratatzearen helburua da kontaktu-formulario honetan egiten duzun eskaera kudeatzea. Legitimazioa: Interesdunaren adostasuna. Erabiltzaile eta interesdun gisa, jakinarazten dizut ematen dizkidazun datuak Hosting eta Posta Elektronikoko zerbitzarietan egongo direla (IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLPren hosting-hornitzailea), EBtik kanpo, Beste batzuk atalean. Hosting eta Posta Elektronikoa EBn kokatuta dago, eta herrialde horren babes-maila egokia da EBko Batzordearen arabera. Ikusi Hosting eta Posta Elektronikoaren pribatutasun politika. Formularioan nahitaezkotzat agertzen diren datu pertsonalak sartzen ez badituzu, litekeena da zure eskaerari erantzun ezin izatea. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubidea erabil dezakezu ivance@ivance.net aplikazioan, baita kontrol-agintaritza bati erreklamazioa aurkezteko eskubidea ere.
    Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua nire orrian kontsulta dezakezu.
    webgunea: https://www.ivance.net, eta nire Pribatutasun Politika kontsultatu.