Infiltrazioak eta Betegarri dermikoak
Jende askok infiltrazio eta betegarri dermikoak erabiltzea aukeratzen du, ezpainetako zimurrak disimulatzeko, hauen bolumena handitzeko edo bolumena berreskuratzeko aurpegiko zenbait esparrutan.
Infiltrazio edo betegarri dermikoek aurrera egin dute eta zimurrak zuzentzeaz gain, bolumena ematen dute eta berrestrukturatu egiten dute aurpegia. Aurrerapen hauek ahalmena ematen digute profesionaloi tratamendu estetiko pertsonalizatuak aurrera eramateko, paziente bakoitzaren beharren arabera. Tratamendu hauek itxura natural bat lortzeko diseinatzen ditugu.
Infiltrazio eta betegarri dermikoen tratamendu hauek bakarrik erabili daitezke edo beste tratamendu batzuekin konbinaturik, esaterako, toxina botulinikoarekin batera, itxura gazteago bat lortzeko.
Infiltrazio eta betegarri mota desberdinak daude, gaztegotze tratamendu ez kirurgikoen parte direnak.
IVANCE-n urteak daramatzagu medizina eta kirurgia estetikoko azken aurrerapenak gure pazienteen eskuetan jartzen, emaitza ezin hobeak lortuz. Tratamendu pertsonalizatuak gauzatzen ditugu, emaitza naturalagoak lortzeko. Gure esperientziak gure kalitatea bermatzen du.
Gazteagotze programa bat hasteko prest al zaude? Deituiguzu +34 943 297 588 telefonora edo eska ezazu doako kontsulta bat. Tratamenduaren plangintza egiten lagunduko dizugu, zure helburuak lortzeaz gain zure aurrekontura mugatzen saiatuko gara. Gure kontsulta Gipuzkoa Poliklinikan dago, Miramon Paseoan 174 -Donostia- San Sebastián.
Juvederm Gama ®
Juvéderm ® gamako produktuak gel garden batzuk dira eta ez dira iraunkorrak. Animaliena ez den jatorria duen azido hialuronikoan daude oinarriturik eta gel hau azalean injektatzen da aurpegiko akatsak zuzentzeko eta ehun bigunei bolumena emateko. Gama honetako edozein produkturekin egiten den tratamenduak 12 hilabeteko iraupena izan dezake, baina iraupen hau aldatu egin daiteke, azal motaren arabera, tratau den esparruaren arabera, erabili den produktuaren arabera, injekzio teknikaren arabera eta bizitza estiloaren arabera, esaterako, pazienteak eguzkia asko hartzen duen edo ez, eta baita, erretzailea den ala ez.
Juvederm ®-en azido hialuronikozko infiltrazio eta betegarrien azkenengo belaunaldiek, beraien Vycross ® teknologia aurreratuari esker, oso erretikulatuak dira, oso kohesibitate altuarekin eta altxatzeko ahalmen oso handia dute.
Vycross ® teknologiak azido hialuronikoen molekulen gurutzaketa eragingarriago bat eskaintzen du, betegarri kohesiboagoak eta malguakoak baititu, eta honen ondorio dira:
- Gutxieneko edema eta hantura.
- Gehiago irauten du.
- Emaitza naturalagoak.
Infiltrazio eta betegarrien gama honek lidokaina hartzen du bere baitan, eta baita anestesiko lokala ere, bere ezarpena erosoagoa izan dadin pazientearentzat, anestesiko gehigarririk ez baita behar.
Juvederm Vycross ® gamaren barnean, produktu mota desberdinak daude, azido hialuronikoaren kontzentrazioaren arabera eta hortaz, bere bolumena emateko ahalmenaren arabera.
- Volbella: Ahoaren ingurua hobetzeko eta gainazaleko zimurrak zuzentzeko.
- Volift: Sakonuneen tratamendura zuzendua, eta zimur moderatuak zuzentzeko egokia.
- Voluma: Aurpegiko bolumenak mantentzeko, masailetan, masailalbo-hezurretan eta kokotsean.
Infiltrazio eta betegarrien tratamendua paziente bakoitzarentzat espezifikoki prestatzen da, produktuaren aukeraketa eta kantitatea pazientearen beharren araberakoa da, galdu duen bolumen kopuruaren araberakoa eta hezur-estrukturaren araberakoa.
Radiesse™ Gama
Radiesse™ “V” efektua lortzeko produktu egokia da. Zertan oinarritzen da?
Zimurrak modu pertsonalizatu batean tratatu beharrean, aurpegiak urteen poderioz erortzen joan diren estruktura guztien altxaketaren beharra du eta baita galtzen joan diren bolumenen birbanaketa bat ere. Bolumena emateko betegarrien artean produktu egokia erabiliz gero eta injekzio teknika egokia aukeratuz gero, aurpegiak “V” forma ideala berreskuratu dezake, eta horrela, zimurrak eta ildoak zuzenduz joaten dira.
Radieese™ azalean injektatzen denean, hau osatzen duen kaltzio-hidroxiapatitazko mikroesferen gel eramaileak, bolumena galdu duten esparruak altxatzen ditu, lifting efektua emanez tratamendua egin ondoren, eta gainera berehalako bolumena ere ematen dio aurpegiari. Emaitza denboran zehar mantentzeko, Radiesse osatzen duten kaltzio- hidroxiapatitazko mikroesferek, azalaren kolageanoaren ekoizpena suspertzen dute, eta honek beharrezko bolumena ematen du desiraturiko “V” efektua lortzeko.
Emaitzak 12 hilabetetan zehar ikus daitezke, pertsona bakoitzaren azalaren, zainketen eta bizitza estiloaren arabera.
Bolumen galduak zaharberritzeak lortzen duen efektu duala:
- Berehalako boluminizatzaile efektua eramaile elastikoari esker.
- Bektorizazio efektu iraunkorra azaleko kolagenoaren suspertzeari esker, honek dermisaren estruktura hobetzen baitu, azalaren trinkotasuna, leuntasuna eta lodiera hobetuz.
Radiesse™ tratamenduak ezaugarri hauek ditu:
- Segurua da: entsegu kliniko asko egin dira eta honen eraginkortasuna eta tolerabilitatea frogaturik dago.
- Emaitz naturalak eskaintzen ditu.
- 12 hilabeteko iraupena gutxienez, pazientearen, injekzio planoaren eta injektatu den kantitatearen arabera.
- Erosoa eta ez oso mingarria: lidokaina erabiltzen da eta horregatik pazienteek oso ondo toleratzen dute.
- Radiesse™ biobateragarria, biodegradagarria eta guztiz birxurgatzailea da, gel eramaile urtsua guztiz birxurgatzen baita. Kaltzio-hidroxiapatitiazko mikroesferak guztiz disolbatzen dira eta erabat metabolizatuak izaten dira makrofagoen bitartez.
Eskatu hitzordua on-line orain.
Konpromisorik gabeko kontsulta bat hitzartu dezakezu +34 943 297 588 telefonoan.
Legitimazioa: Interesdunaren adostasuna.
Erabiltzaile eta interesdun gisa, jakinarazten dizut ematen dizkidazun datuak Facebookeko Pixelen zerbitzarietan egongo direla (IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLPren analisi-hornitzailea), EBtik kanpo (AEB). Facebookeko Pixel EU-US Privacy Shield akordioari atxikita dago. Akordio horri buruzko informazioa hemen dago eskuragarri, Datuak Babesteko Europako Batzordeak onartuta. Ikus Facebookeko Pixelen pribatutasun-politika.
Formularioan nahitaezkotzat agertzen diren datu pertsonalak sartzen ez badituzu, litekeena da zure eskaerari erantzun ezin izatea. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubidea erabil dezakezu ivance@ivance.net aplikazioan, baita kontrol-agintaritza bati erreklamazioa aurkezteko eskubidea ere.
Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua nire web orrian kontsulta dezakezu: https://www.ivance.net, baita nire pribatutasun-politika kontsultatu ere. IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP-k jakinarazten dizu formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP-k (IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP) tratatuko dituela webgune honen arduradun gisa.
Eskatzen dizkizugun datu pertsonalak jasotzearen eta tratatzearen helburua da kontaktu-formulario honetan egiten duzun eskaera kudeatzea. Legitimazioa: Interesdunaren adostasuna. Erabiltzaile eta interesdun gisa, jakinarazten dizut ematen dizkidazun datuak Hosting eta Posta Elektronikoko zerbitzarietan egongo direla (IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLPren hosting-hornitzailea), EBtik kanpo, Beste batzuk atalean. Hosting eta Posta Elektronikoa EBn kokatuta dago, eta herrialde horren babes-maila egokia da EBko Batzordearen arabera. Ikusi Hosting eta Posta Elektronikoaren pribatutasun politika. Formularioan nahitaezkotzat agertzen diren datu pertsonalak sartzen ez badituzu, litekeena da zure eskaerari erantzun ezin izatea. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubidea erabil dezakezu ivance@ivance.net aplikazioan, baita kontrol-agintaritza bati erreklamazioa aurkezteko eskubidea ere.
Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua nire orrian kontsulta dezakezu.
webgunea: https://www.ivance.net, eta nire Pribatutasun Politika kontsultatu.
