Microneedling teknika, lesio baten ondorioz, organismoak azala erreparatzeko duen ahalmen naturala martxan jartzen duen metodo oso eraginkorra da. Azalean zulaketa asko eta txikiak egitean oinarritzen da, hauek dermisera heltzen dira erantzun inmunea, uzkurdura eta kolageno berriaren sorkuntza suspertuz, azalaren zenbait funtzio normalizatuz. Egiten diren zauriak, mikrokanalak ere badira, eta hauetatik tratamenduan zehar erabilitako mantenugai topikoak sartzen dira gorputzera, azalaren geruza sakonenetara, bere eragina potentziatuz.

Mikroneedling prozesuak azaleko zelula berriak eta osasuntsuak sortzen ditu, minduta daudenak ordezkatuz, eta honen ondorioz, apliakzio desberdinak ditu. Zaharkitzearen zeinuak, zimurrak, orbainak eta ildaskak tratatzeko erabili daiteke, eta baita pigmentazio-arazoak, eguzkiaren ondoriozko arazoak, ilea galtzea eta beste hainbat arazo ere.

Dermapen-a microneedling-a gauzatzeko IVANCE-n erabiltzen dugun instrumentua iraultzailea da. 12 orratz ia mikroskopikoz osaturiko buru bat du eta motore bat ere bai, hau martxan jarritakoan segunduko 110 reboluziotara ibiltzen da eta azalaren gainean zulaketa txiki batzuen formarekin mikro trauma batzuk sortzen ditu. Bere efektua laser frakzionalen antzekoa edo hobeagoa da, hipopigmentazioaren edo hiperpigmentazioaren arriskurik ez du eta laserrek eskatzen duten berreskurapena ez du eskatzen metodo honek.

Dermapen - Microneedling

Gainera, Dermapen-a instrumentu zoragarri bat da azaleko zenbait substantzien efektua indartzeko. Tratamenduan zehar edo hau eta gero aplikaturiko edozein produktu azkarra da eta oso modu errazean xurgatzen du azalak, eta aplikazio topikoekin baino emaitza eraginkorragoak lortzen dira.

Dermapen-arekin azal leunagoa, elastikoagoa eta gazteagotua lortu dezakegu, azaleko arazo hauek nabarmenki hobetuz:

  • adierazpen lerro meheak
  • zimurrak
  • aknearen ondoriozko orbainak eta orbain tratamenduak
  • ildaskak
  • orbanak

Laburbilduta:

“ZURE AZALA NABARMENKI GAZTEAGOTZEKO MODU NATURAL BAT”

  • Zure azalaren birsortzeko ahalmenak erabiliz
  • Nabarmenki, azala gazteagotu, eta tenkotu egiten du.
  • Produktu topikoen xurgaketa areagotzen du.
  • Poroen, lerro meheen eta zimurren agerraldia gutxitzen du.
  • Orbainen, aknearen eta ildoen agerraldia murrizten du.
  • Inoiz ez bezalako emaitzak, berreskuratzeko gutxieneko denborarekin.

Ivancen, aitzindariak gara teknika honen aplikazioan. Interesaturik bazaude eta informazioa gehiago nahi baduzu deituiguzu +34 943 297 588 telefonora edo eska ezazu doako konsulta bat inprimaki honetan. Tratamendu egokiaren plana egiten lagunduko dizugu, zure helburuak lortzeko eta,  gainera, zure aurrekontuarekin bat etortzeko. Gure kontsulta Gipuzkoa Poliklinikan dago, Miramon Paseoan- 174- Donostia.

Mikroneedling-a gaztekotze frakzionala bezala ezagutzen denaren adibide bat da, eta kontzeptu hau laser frakzionalen erabilerak zabaldu du. Laser frakzionalek beroa erabiltzen dute sistematikoki azalaren gainazaletik “frakzioak” ezabatzeko, eta ingurua ukitu ere ez du egiten. Azalean egindako zulaketa askoren efektuak, orbaintzeko erantzun positibo bat sortzen du. Inguruan ukitu ere egin gabe dauden azalaren esparruek zuloen fibroblastozko eta ama zelulaz osaturiko gordailu gisa funtzionatzen dute, beharrezkoak direnak alboko zaurien birsorkuntza gauzatzeko.

Dermapen-ak laser frakzionalaren emaitza antzekoak lortzen ditu, zulaketa efektu berdina gauzatzen du baina, laser frakzionalean beroak sortzen dituen albo-ondorioak alde batera utziz. Albo-ondorioak hauek izan daitezke:

  • Azal pigmentatuetan mina
  • Eritema iraunkorra
  • Infekzioak, bereziki herpesaren birusarengatik.
  • Hanturaren ondorengo hiperpigmentazioa.
  • Hanturaren ondorengo hipopigmentazioa.

Laserraren bidezko terapia azalaren koloraziora dago mugatuta eta, horren ondorioz, ez da gomendagarria azal iluna dutenentzat. Mikroneedling-a berriz birtualki segurua da azal mota guztientzat.

Derma-rollers-ak dira Dermapen-aren aurrekoak. Hauek orratz fin batzuez inguraturik dagoen arrabol batean oinarritzen dira. Tratamenduan zehar, arrabola azalaren gainean errodatzen da, zulaketa txiki batzuk eginez. Eraginkorra den arren, arrabolaren efektuak orratza azalean angulaturik sartzea gertarazten du eta honek zauri epidermikoa handiagoa izatea eragiten du. Honek ez du emaitza kaltetzen baina mingarriagoa da eta berreskurapenerako denbora gehiago beharko du pazienteak. Gainera, bere diseinuarengatik, ezin dira esparru jakin batzuk tratatu eta ezta aurpegiko inguru estuak ere.
  • Gazteagotzea gauzatzeko 4-6 tratamendu, beraien artean 4 asteko denbora-tartearekin.
  • Aknea eta zauriak, 6 tratamendu, beraien artean 6 asteko denbora-tartearekin.
  • Ildaskak, 4-8 tratamendu, beraien artean 4-6 asteko denbora-tarteareki
Emaitza ezin hobeak lortzeko Bitaminen, antioxidateen eta Resveratrolen tratamenduak gomendatzen dira, azala indarrarekin berreraiki dadin. Terapia egokiena gomendatuko dizugu
Emaitzak lehenengo tratamendutik ikus daitezke, baina behin betiko emaitzak 4-6 saioren ondoren ikusi ahalko dira (4-6 asteren artean). Zure azalak hobetzen jarraituko du 6-12 hilebetetan zehar, bereziki tratamenduaren ondorengo terapia gomendatua jarraitzen bada.
Gutxieneko sakonera duten tratamenduak ez dute minik ematen. 0,5 mm baino gehiagoko sakonera izango duten tratamenduetan beharrezkoa izango da anesteasi topikoa 15-40 minutu lehenago.
Tratamenduaren ondorengo 24-48 orduetan aurpegian gorritasuna izan dezakezu. Paziente gehienak beraien eguneroko jardueretara itzultzen diren tratamendua gauzatu eta berehala. Makilaje arin bat aurpegian aplikaturik, lanera itzultzea errazagoa izango da.