Plaketetan Aberatsa den Plasma (PRP) larruazala gazteagotzeko azkenengo tratamendua da, pertsonala eta besterenezina, paziente bakoitzarentzat bereziki gauzatzen dena.

Zaharkitzearen zeinu nagusiei aurre egiten dio tratamendu honek: argitasunaren eta leuntasunaren galera, zimurren eta biguntasunaren agerpena azalean.

Plaketetan Aberatsa den Plasmak (PRP) Hazkunde Faktoreak ditu eta faktore hauen birsortzeko gaitasunek larruazaleko zelulak suspertzen dituzte dermisaren eta epidermisaren berrikuntza lortuz.

  • Tratamendu segurua eta esklusiboa: Pazientearen odoletik lortzen da eta esterilitate baldintzetan prozesatzen da laborategian. Produktuak agente kaltegarririk ez du, eta honela erreakzio inmunologikoak eta toxikoak saihesten dira. Esklusiboki pazientearentzat lantzen da modu pertsonalizatu batean. Horren ondorioz, ez daude bi tratamendu berdin.
  • Tratamendu erosoa eta ez oso inbaditzailea: Egun batzuk lehenago gauzatzen den odolaren erauzketa bakarra eginez, tratamendu osoa gauzatzeko behar diren produktu guztiak lortzen dira.
Tratamendu osoak hiru formulazio ditu espezifikoki paziente bakoitzarentzat REGENNIA laborategietan landutakoak, hazkunde-faktoreetan aberatsak direnak eta paziente bakoitzaren odoletik abiatuta lantzen direnak. Horretarako, egun batzuk lehenago odolo atera behar zaio pazienteari.

  1. Birsorkuntza agentea: PRP-aren infiltrazio txikiak administratzen dira aurpegian eta lepoan kontsultan bertan, eta honen gutxi gorabeherako iraupena 30 minutukoa izaten da. 4 saio eraman behar dira aurrera hiru hilabetetan zehar.
  2. Infiltrazioaren ondorengo gel lasaigarria: hau infiltrazioen ondoren berehala ezartzen zaio pazienteari kontsultan, infiltrazio horien lana indartzen baitu.
  3. Gel topiko birsortzailea: hau etxean erabili behar da tratamendua guztiz osatzeko.
PRP-tik datozen hazkunde-faktoreek ez dute ondorio kaltegarririk eragiten, pazientearen odoletik ateratako faktoreak baitira.
Emaitzak progresiboak eta iraunkorrak dira, “birsortzen” duen tratamendua baita, eta urteen ondorioz, zaharkiturik dagoen larruazaleko metabolismoa normalitatera itzultzea helburu duena. Hau gauzatzen du “bioestimulazioaren” bitartez, hau da, larruazaleko zelulak modu biologiko batean aktibatzen ditu.

IVANCE-n PRP tratamendua aplikatuko dizugu geure instalazioetan eta zure azala gazteagoa, leunagoa eta argiagoa ikusiko duzu denbora gutxian. Zimur meheen eta adierazpen-lerroen murrizketa ere ikusiko duzu tratamendua osatzean.

Urteak daramatzagu gure pazienteen eskuetan medizina estetikoko azkenengo aurrerapenak jartzen, emaitza ikusgarriak lortuz. Tratamendu pertsonalizatuak gauzatzen ditugu emaitza naturalenak lortzeko. Gure esperientziak gure kalitatea bermatzen du.

Prest al zaude gazteagotze programa bat hasteko? Eska ezazu doaneko kontsulta bat edo deituiguzu 943 297588 telefonora. Gure kontsulta Gipuzkoa Poliklinikan dago kokatuta -Miramon Paseoa 174 -20.014 Donostia.