Lipofilling-a teknika kirurgiko bat da eta honen bitartez gorputzeko zati bati bolumena ematen zaio, paziente berari liposukzio baten bidez kendu zaion koipea erabiliz. Koipe hori modu sinple batean garbitu eta purifikatu ondoren, ildo eta zimurrak betetzeko erabili daiteke aurpegiaren gazteagotzean, masaileko zatiari bolumena emateko, bularren handiagotzean, gluteoen handiagotzean… etab.
Koipea ezertarako balio ez zuen material bat izatetik, erreziklatu daitekeen eta erabilera ugari dituen material bat izatera igaro da. Erabilera hauek gehiagora joango dira etorkizun ez hain urrun batean.
Kirurgia plastikoan koipearen mentuak espezialitatea bezain zaharrak dira, baina 90. hamarkadaren hasierara arte ez zen honen erabilera sistematizatu. Hau aurrera eramateko bidea ireki zuena Coleman medikua izan zen bere ikerketekin batera. Ordutik aurrera, aurrerapen ugari egon dira eta gaur egun oso zaila da koipearen mentu mota bakar bati buruz hitz egitea, asko baitaude.
Ivance-n gorputzeko koipearekin zerikusia duten tratamenduak gauzatzen 20 urte daramatzagu. Kontziente gara teknika honen zainketaren garrantziaz eta horregatik hau suntsitzen duten teknikak alde batera uzten ditugu, esaterako, lipolaserra.
Liposukzio bat egitea hausnartzen ari zara, eta zeure koipea aurpegiaren gazteagotzea egiteko, edo zure bularrei edo gluteoei bolumena emateko erabili nahi duzu? Lipofilling-ak eskaintzen dizkizun aukerak zein diren ikertu ezazu Alcelay Doktorearekin edo del Amo Doktorearekin IVANCE-n, on-line hitzordu bat eskatu edo deituiguzu +34 943 297 588 telefonora hitzordu hori antolatzeko. Konpromisorik gabe! Gure kontsulta Gipuzkoa Poliklinikan dago – Miramon Paseoa 175-20.014 Donostia.
Leave A Comment