Bikaintasunarekin konpromisoa
Ongi etorri IVANCEra. Kirurgia plastikoan, berreraikipenean eta estetikan espezialistak gara. Poliklinica Gipuzkoaren barruan kokatuta gaude, eta ia hogei urtetako esperientzia daukagu. Gure jarduna tratu eta atentzio espezializatuan oinarritzen da, eta prestakuntza altua bermatzen dizugu. Tratamendu sorta anitza eskaintzen dugu, gure bezeroen beharrak asetzeko.
Egonaldia gurean
Gure kontsultara zatozenean ziur senti zaitezke profesional onenen eskuetan. Estatuko iparraldeko hiri askotako gizon eta emakume asko pasa dira gure kontsultatik. Zure egonaldia erosoa eta etxekoia izan dadin saiatuko gara.
Gure lan eta dedikazioak, IVANCE Euskal herriko kirurgia plastikoko zentrorik onena izatera eraman du. Horrela berretsi zuen EITBko “Consumidores” saioak 2011an eta 2012an.
Erosotasuna eta segurtasuna
IVANCEn tratamendu estetiko, kirurgiko eta ez-kirurgiko seguruenak, gaurkotuenak eta eraginkorrenak eskaini nahi dizkizugu. Horretarako gure ezaguera eta esperientzia osoa eskaintzen dizugu.
Gurekin pasako duzun denbora guztia esperientzia aberasgarria izan dadin nahi dugu, lehen kontsultatik amaiera arte. Bezero bakoitzak axola digu, eta zure egoera eta zure beharrak ulertzeko lan egiten dugu.
Teknika kirurgikoak eta ez-kirurgikoak eskaintzen ditugu, arrakastaz egiaztatuak eta emaitza bikainak ematen dituztenak, itxura naturalekoak.