Dr del Amo IVANCE Cirugía estética en Donostia

José Mª del Amo doktorea

Espezialitatea: Bular, gorputz eta aurpegi ingurua. Aurpegiko gazteagotzea.

Ikasketak: Universitat de Barcelona

José Mª del Amo Doktorea

Ibilbidea

Jose Maria del Amo doktorea Tarragonan jaio zen, baina Martorellen, Bartzelonatik gertu, eman zuen bere gaztaroaren zatirik handiena. Medikuntzarekiko bere motibazioa oso gaztetan hasi zen, eta medikuntza eta kirurgia ikasketak Bartzelonako Unibertsitatean bukatu zituen, 1988an. Del Amo doktorearen izaera geldiezinak ospitale ezberdinetan praktikak egitera eraman zuen, kirurgia plastikoarekin lehen kontaktua eginez. Hortik aurrera argi izan zuen zein zen bere espezialitatea. Aukerek Donostiara eraman zuten, eta 1994an bere prestakuntza amaitu zuen kirurgia plastiko, berreraikitzaile eta estetika zirujau gisa.  Brasilen eta Atlantako Emory Unibertsitatean ere ikasi zuen, bere prestakuntza  osatzeko asmotan.

Bueltan, Donostiako erdiguneko klinika txiki batean bere bakarkako ibilbideari ekin zion Jose Maria del Amo doktoreak. Talde lanaren indarraz jabetuta, Alcelay doktorearekin batera, IVANCE sortu zuten; Virgen del Pilar Osasun etxean kokatu zuten egoitza. Bertan egiten den lana kirurgia estetikoaren lotua dago gehienbat, eta eginkizun hau Tolosako Nuestra Sra. de la Asunción klinikan egiten duten lanarekin bateratzen dute. Azken klinika honetako lana kirurgia plastikoarekin eta berreraikitzailearekin dago lotuago.

Gure emaitzak urteetako esperientziaren ondorio dira, baita prozedura ugaritan hamarnaka erabaki txiki hartu behar izanaren ondorio.

International Society of Aesthetic Plastic Surgery (ISAPS) eta Sociedad Vasco Navarra Riojana Aragonesa de Cirugía Plástica (SVNRA) talde prestigiotsuetako kidea da. Halaber, Sociedad Española de Cirugía Plástica, Reparadora y Estética (SECPRE) eta Asociación Española de Cirugía Estética y Plástica (AECEP) elkarteetako partaide ere bada .

Emaitza bikainekin konprometituta, eta edertasuna detaile txikietan dagoela sinetsita, ziur egon zaitezke bere eskuetan dagoen guztia egingo duela, barrutik kanpotik bezain ongi senti zaitezen.

Telefono zenbaki honen bidez jarri zaitezke berarekin harremanetan: 943 297 588 edo inprimaki hau beteta.

Ezagutu pixka bat gehiago bere bizitza…

Zergatik erabaki zenuen mediku izatea?

Egun batean eskolan galdetu zidaten, zer izan nahi duzu handitan?… eta gaur arte! Ideia finkoko pertsona naiz.

Eta zergatik kirurgia plastikoa?

Oraindik unibertsitatean nengoela praktika batzuk egiten nituen nire herriko ospitalean. Bertan zirujau plastiko bat ezagutu nuen, Carlos de Cacho doktorea, eta liluratu egiten ninduen nola lan egiten zuen ikusteak. Berak gidatu ninduen espezialitatera.

Zer da zure lanetik gustukoen duzuna?

Asebetetako bezeroen irribarre konplizeak. “Bai, lortu duzu nahi nuena” bezala esanaz.

Zein da kirurgia plastikoaren etorkizuna?

Zelula amen hazkunde eta banaketa prozesua ulertu izanak ateak ireki dizkio definitzeko zaila den etorkizun bati. Uste dut datozen hamarkadetan nobedade interesgarriak ikusiko ditugula; eta gu bertan izango gara.

Gogoratzen al duzu zure lehen esperientzia ebakuntza gelan?

Kar, kar, kar. Fimosi ebakuntza bat izan zen eta zorabiatu egin nintzen. Zorionez ez nintzen lurrera erori.

Ebakuntza gelan zure musikarik gogokoena?

Ebakuntza gelan, lounge musika, chill out, smooth jazz… Musika lasaia, nire arreta erakartzen ez duena baina erritmoa jartzen duena. Arazoa da musika horrek gainontzeko taldekideak aspertzen dituela.

Maniatikoak al zarete zirujauok?

Denborarekin zure lan jarduna pertsonalizatzen zoaz. Jokaera errepikakorrak sortzen dituzu, erosoago sentiarazten zaituztenak. Baina, oro har bagaren arren, ni ez naiz bereziki maniatikoa kontsideratzen.

Zer da zuretzat edertasuna?

Aldarte bat.

Azken 20 urteetako moda eta kanonak asko aldatu al dira? Zaila al da egoera berrietara ohitzea?

Kanonak baino gehiago aldatzen dira modak, eta honek eragina du gugan, bai. Adibidez bikini baten azpiko oihalak aldatuz doaz joeren arabera; horrek eragina du, adibidez, abdominoplastia batean, ebakiondoa non kokatu erabakitzeko orduan eragiten baitu. Duela hogei urte harritu egiten ginen 200 zentimetro kubikoko bular inplanteekin, gaur egun 300etik gorakoak erabiltzen dira.

Estetika itxura kontu bat baino gehiago al da?

Bai, inolako zalantza gabe. Ez da bakarrik nola ikusten zaren, baita nola transmititzen duzun.

Itzultzea gustatuko litzaizukeen lekuren bat?

Port Ligat, Cadaquesen. Nire gaztaroan ezagutzeko aukera izan nuen, oraindik ingurua ia birjina zenean. Duela urte gutxi izan nintzen berriz, baina turismo industriak guztiz eraldatu zuen. Oroitzapenak geratzen zaizkit.

Zer gustatuko litzaizuke zure seme-alabentzat?

Mugarik ez ezagutzea, eta beraiek ere ez eraikitzea.

Zure ihesbidea?

Igeri egitea.

Zoriontsu egiten zaituen uneren bat?

Familiarekin gosaltzea.

Del Amo doktoreak publikatutako azken edukiak