Olatz Alcelay Doktorea

Espezialitatea: Bular, gorputz eta aurpegi ingurua. Mommy Makeover.

Ikasketak: Nafarroako Unibertsitatea

Dra. Olatz Alcelay

Ibilbidea

Olatz Alcelay doktorea Oñatin (Gipuzkoa) jaio zen. Beti izan zuen oso argi medikuntzan aritu nahi zuela, eta Nafarroako Unibertsitatea aukeratu zuen bere ikasketetarako. Unibertsitateko praktiketan modalitate ezberdinak ezagutu zituen, eta lehen unetik jakin zuen ebakuntza-gela zela bere lekua. Era berean, hasieratik argi izan zuen kirurgia espezialitate bat aukeratuko zuela bere etorkizuna lantzeko. Kirugia

Plastikoarekin lehen kontaktua Iruñeko Virgen del Camino ospitalean izan zuen, karrerako laugarren mailan; eta espezialitate osatua eta sormenez betea iruditu zitzaion. Ideia higiezinezkoa izanik, behin betiko erabaki bat hartu zuen: kirurgia plastiko, berreraikitzaile eta estetikoa hautatuko zuen bere ogibide gisa, MIR  azterketa gainditzea bakarrik falta zitzaion.

Behin azterketa gaindituta, Olatz Alcelay doktoreak ospitale batean lan egitea aukeratu zuen, kirurgia plastiko, berreraikitzaile eta estetikoan sakontzeko. Horretaz gain, mikrokirugia eta eskuetako kirurgia ere landu zituen. 1996 urtean hasi zen buru belarri horretan, eta Asturiasko, Oviedo hiriko, Ospitale Zentraleko Kirurgia Plastikoko Zerbitzuan sartu zen.

Nire lanaren onena da, bezeroekiko harremana. Ikusteak nola beraien  irudiarekiko konfidantzak bizitzak hobetzen dizkien pozgarria da oso. Mariak lehen jarri ezin zuen kamiseta bat jartzea, Jorgek hondartzan kamiseta kendu ahal izatea… horrelako gauzak ikusteak zure bizitza pozten du eta lanarekin gehiago gozatzen laguntzen dizu.

Kirurgia estetikoko bere prestakuntza osatzeko,  espezializazioko azken urteetan egonaldiak egin zituen Madrileko eta Bartzelonako puntako espezialistekin, eta atzerrian ere egin zituen hainbat ikastaro.

Bere prestakuntza prozesua amaituta, Asturiasko Ospitale Zentraleko Kirurgia Plastikoko Zerbitzuan lan egin zuen alboko gisa, bere sorterrira itzultzea erabaki eta Donostian etapa berri bat hastea erabaki zuen arte.

Tolosako Asunción Klinikan hasi zuen bere ibilbidea. Bere betiko helburua talde lanean aritzea izanik, Del Amo doktorearekin batera, IVANCE sortu zuten; Virgen del Pilar osasun etxean ezarri zuten beraien lehen egoitza. Era honetara, IVANCEri esker kirurgia plastikoko arlo guztiak lantzen dira: Kirurgia estetikoa eta kosmetikoa Virgen del Pilar klinikan eta kirurgia plastiko eta berreraikitzailea Tolosako Asunción klinikan.

Olatz Alcelay doktorea Sociedad Española de Cirugía Plástica Reparadora y Estética (ESCPRE) elkarteko kidea da. Baita Asociación Española de Cirugía Estetica Plástica (AECEP), International Society of Aesthetic Plastic Surgery (ISAPS) eta International Plastic Reconstructive Aesthetic Surgery (IPRAS) taldeetako partaide ere.

Olatz Alcelay doktorearentzat kirurgia plastikoa medikuntza eta detaile txikien arteko uztarketa perfektua da. Aldaketa handiak sortzen dituzten detaile txiki horiek berehalako zoriontasuna eskaintzeaz gain, betiereko iraupena dute. Gainera teknologia aurreratuenen eta seguruenen bitartez emaitza natural bat eskaintzen dizugu.

Olatz Alcelay doktorearekin zita eska dezakezu 943 297 588 telefonora deituta edo gure inprimakia beteta.

Ezagutu gehiago bere bizitzaz…

Zergatik erabaki zenuen mediku izatea?

Topiko bat dirudien arren, bokazioz. Ez nintzen beste ezertan ikusten, ideia burutik kentzen saiatu ziren arren. Oso buru gogorra naiz.

Eta zergatik Kirurgia Plastikoa?

Kirurgiaren ezarpen eremua oso zabala da. Kirurgia berreraikitzailetik eta konpontzailetik estetikara, guztietan da posible bezeroari erantzun azkar bat ematea, konponbide bat. Espezialitate irudimentsu eta ezberdina da, ez daude bi kasu berdin, ebakuntza bakoitza erronka bat da.

Zergatik aukeratu zenuen Donostia?

Oso aukeraketa erraza izan zen. Donostia hiri oso europarra, modernoa eta kosmopolita da; gainontzeko Gipuzkoarrentzako erreferente bat da. Gainera ni gipuzkoarra izateak eragina izan zuen erabakian… akaso, ez duzu antzeman?

Zer da zure lanetik gehien asebetetzen zaituena?

Zoriontasun atomo bat (eta agian bi…) lortzea nire pazientetan. Kasu batzuetan egoera larri batetik atera ditudalako eta beste batzuetan seguruago eta harroago sentiarazten laguntzen dien emaitza eskaintzen diedalako. “Bizitza aldatu didazu” esaten didatenean… Horrek ez dauka preziorik…

Zein da Kirurgia Plastikoaren etorkizuna?

Kirurgia plastikoaren historia idazteke dago oraindik. Orain arte bizi izan duguna hasiera besterik ez da izan. Oro har, medikuntzan aurrerapen izugarriak ematen ari dira, eta Kirurgia Plastikoa ez da atzean gelditzen. Azalaren eta ehunen birsortzea ahalbidetzen duten teknologien bilaketan dago gakoa: birsortu, berreraiki baino.

Gogoratzen al duzu zure lehen esperientzia ebakuntza gelan?

Nola ahaztuko dut ba!! Ikasle nintzelarik laugarren mailan, Iruñean. Erredura larri bat zuen pazienteak… kontatzeko batere atsegina.

Zure musika gogokoena ebakuntza gelan?

Egia esan, ez dut arreta handiegirik jartzen nire inguruan gertatzen den horretan, oso kontzentratua egoten naiz.

Maniatikoak al zarete zirujauak?

Hori, beharbada, gure erizainek erantzun beharreko galdera da. Baina bai, egia da urteen poderioz zirujauok maniatiko hutsak bihurtzen garela.

Zure karrera markatu zuen esaldiren bat?

“Ebakuntza batean pintza parea eta guraizeak behar dituen zirujaua da zirujau on bat”. Teknologian laguntza bilatu behar dugu soilik, ez erantzuna.

Emakume izateak, laguntzen al dizu hobeto ulertzen zure pazienteen larritasun eta konplexuak?

Nire emakume izaerak, zalantzarik gabe, laguntzen dit hobeto ulertzen nire pazientearen egoera, are gehiago, konplexu eta larritasun horietan parte har dezaket. Nire bezeroetako askorekin lortzen badut beraien nahiak asetzea, emakume izateak beraien motibazioak ulertzen laguntzen didalako da. Argi dago gertuko harreman onuragarri bat ezartzen dela.

Zuen zerbitzu esanguratsuenetako bat Mommy Makeover da; amatasunaren ostean, itxura berreskuratzeko teknika sorta. Ama eta doktore bezala, zer esango zenioke tratamendu hau hartzea pentsatzen ari den emakume bati?

Amatasunaren esperientzia ederra bizi izan dugunok, badakigu zeintzuk izan daitezkeen haurdunaldiaren osteko oinazeak gure gorputzean. Nola ez ulertu emakume baten larritasuna bere sabelak lehengoarekin antzik ez zuela ikusita?

Gure Mommy Makeover programak ama zoriontsu horiek beraiek larritasunetik ateratzea du helburu, desio duten itxura berreskuratuz. Beraietako bat sentitzen naiz tratamenduak konponbidea ekar dezakeela azaltzen diedanean.

Mommy Makeover pertsonalizaturiko prozeduren multzoa da, beraien irudiari itxura gazteagotu bat ematen dienak. Haurdunaldiaren aurretik geneukan gorputza berreskuratzea izaten da asmoa, ez itxura aldaketa erradikal bat.

Zer da edertasuna zuretzat?

Edertasuna zerbait subjektiboa da, pertsona batentzat ederra dena, beharbada, beste batentzat ez da izango. Beste era batera esanda, edertasuna batasuna da, bai trazuetan eta baita proportzioetan ere.

Itzultzea gustatuko litzaizukeen lekuren bat?

Oraindik leku asko dauzkat ezagutzeko!

Zer gustatuko litzaizuke zure alabentzat?

Emakume autonomo eta giza kalitate onekoak izan daitezela. Izaera propioa, morala eta barne ipar-orratz bat dira bizi duin baterako oinarri sendoenak.

Zure ihesbidea?

Duela hilabete batzuetatik igeriketa, igerilekuan erlojuaren aurkako lehia da nire ihesbide momentua.

Pozten zaituen uneren bat?

Etxera iristea egun luze baten ostean, nire familia besarkatu eta alabek eguna nola joan zaien kontatzea.

Alcelay doktoreak argitaratutako berriak

  • Rejuvenecimiento IVANCE Cirugia Estetica y Plastica en Donostia

Las mujeres de hoy y mañana

Han roto con el estereotipo de la persona mayor de 50 como “senior” y están decididas a “vivir una segunda juventud”. No quieren ser jóvenes ni aparentarlo, desean verse bien. Ivance | Policlínica Gipuzkoa

  • Las orejas de Txomin Otoplastia Sin Cirugia Earfold Ivance Cirugia Estetica y Reparadora Enero Donostia San Sebastian Gipuzkoa Pais Vasco

Las orejas de Txomin

Relato de Txomin. Dile adiós a las orejas de soplillo con Earfold, nuevo método de Otoplastia Sin Cirugia. IVANCE Cirugía Estética

  • Aumento de Pechos Ivance Cirugia Estetica y Reparadora Donostia Gipuzkoa

“No quiero mucho Olatz. Algo natural.”

Relato de Idoia. Acaba con sus complejos de toda la vida. Aumento de pechos. IVANCE Centro de cirugía estética en Donostia San Sebastián