Saioa Audikana IVANCE Cirugía estética en Donostia

Saioa Audikana

Espezialitatea Osasun eta Edertasun Coach-a

Hezkuntza Fisioterapiako unibertsitate-diplomaduna Zaragozako Unibertsitatean 1996an

Saioa Audikana

Ibilbidea

Hogei urte baino gehiago daramatza Saioa Audikanak praktika pribatuan eta publikoan fisioterapeuta gisa lan egiten. Esperientzia handia du eskuko drainatze linfatikoan, bereziki kirurgia plastikoa eta estetikoari aplikatuta, baina baita beste espezialitate eta eremu batzuei ere; Gimnasia Abdominal Hipopresiboan eta Psiconeuroinmunologia Klinikoan. Saioaren lana zure ebakuntza osteko aldia ahalik eta erosoen igaro ezazun eta azkar sendatu zaitezen datza.

Baina Saioari buruz zerbait nabarmendu badezakegu, pazientearekin enpatizatzeko duen gaitasun handia da, eta horrek osasun-ohiturak eta autozaintza-ohiturak azaltzeko gaitasuna ematen dio. Ohitura horiek emaitzak lortzen eta hauek denboran mantentzen lagunduko dizute. Elikadura osasungarriari buruz dituen ezagutzetaz aparte, enologian aditu bezala, “salda” hoberenak ere gomendatuko dizkizu, neurriarekin zure animoa ere hobetuko dutenak. Arrazoi guzti hauengatik Saioa gure Osasun eta Edertasun Coach-a da.