Ostaturik behar al duzu?

Urrutitik al zatoz?

Kirurgia estetikoan goranzko joera bat dago. Eta ez da, pentsa zenezakeen bezala, inolako aparailu teknologikorik edo prozedura kirurgikorik.

Joera da gero eta jende gehiagok bidaiatzen duela puntako espezialisten bila.

Eta badauka zentzua. Puntako zentro eraginkor batera bidaiatzean, zure burua esku onenetan jartzen duzula bermatzen duzu, lasai eta era anonimoan.

Alcelay eta del Amo Doktoreek, leku ugaritatik datozen paziente ugari artatu dituzte. Doktoreen esperientziaren, kalitatearen eta konpromisoaren bila datozenak.

Gure pertsonalak bidaia hasieratik amaiera arte prestatzen lagunduko dizu, baita ostatua bilatzen ere. Paziente gehienek astebeteko egonaldia hartzen dute prozedura arinetarako, eta hamar egunekoa prozedura luzeagotarako.

Ebakuntza baino 48 ordu lehenago iristea gomendatzen dizugu, zirujauarekin elkartu zaitezen eta ebakuntza aurreko ikerketa osatu dezan.

Gomendatzen dizugu lagun edo ahaide batekin etortzea, prozesuan zehar zaindu eta lagundu zaitzakeena. Ala ere, posible ez bada, gu arduratuko gara prozesuko pauso bakoitzean lagun zaitzakeen osasun alorreko laguntzaileren bat aurkitzen.

Non har dezaket ostatu bidaian zehar?

Hotel Arima

Gune natural batean eta Ivance-ren ondoan estresik gabe erlaxatu nahi duten bezeroentzat, Arima Hotel eskaintzen dizugu.

Hotel honek 2017. urtearen amaieran ireki zituen ateak, naturak eraikina besarkatzen duen inguru batean, bere gela bakoitzean integratu arte. Fusio sotil bezain perfektu horretatik, 14.000 metro koadroko ekosistema bat sortzen da, milioi bat sentsazio esperimentatzeko aukera emango dizuna. Donostiako erdigunetik 15 minutu pasatxora deskonektatzen lagunduko dizu leku honek.

Hotel Silken Amara Plaza ****

Esperientzia paregabe bat bizi nahi duten bezeroentzat, Silken Amara Plaza hotela eskaintzen dizuegu, lau izarreko kategoriarekin.

Silken Amara Plaza hotela eraikin moderno batean dago, Peña Ganchegui arkitekto ezagunak egina. Kanpoalde ausarta eta teknologia aurreratua ditu, baina hiriaren dotoreziarekin harmonizatzen duen barnealdea du. Bezeroaren arreta, erosotasuna, zerbitzuaren kalitatea eta kokapena dira Silken Amara Plaza Hotelaren ezaugarri nagusiak —Ivance hoteletik 8 minutura eta hirigunetik 5 minutu pasatxora—.

Hotel Astoria 7 ****

Zinemako esperientzia bat bizi nahi duten bezeroei Astoria 7 Hotela eskaintzen diegu.

Hotel hau zinemari eta Donostiako Zinemaldiari buruzko establezimendu tematikoa da, eta IVANCEtik 8 minutura dago. Zerbitzu-aukera zabala du, besteak beste, logelen intsonorizazioa eta estilo dotoreko dekorazioa. Nola ez, euskal sukaldaritzako platerak eta euskal pintxo tradizionalak dituen jatetxe bat du, beraz, gastronomia eta zinema maite dutenentzat aukera ona da.

Hotel Zenit San Sebastián ****

Hiriaren erdigunetik minutu gutxira lasaitasuna bilatzen duten bezeroentzat, Donostiako Zenit Hotela eskaintzen dizuegu.

Ivancerengandik 10 minutura dagoen hotel berria da, eta 78 logela moderno ditu, gustu bikainarekin diseinatuak, argitsuak, kanpokoak eta aurrerapen guztiak bezeroaren eskura. Halaber, euskal sukaldaritzaren modernitatea eta klasizismoa nahasten ditu, Donostiako gastronomia zoragarriaren osagai onenekin.

Zenit San Sebastian Hoteleko bezero guztientzako gimnasioa du eta 12 urtetik beherako lehen haurrak ez du ordaintzen.

Hotel Irenaz

Gure bezero berritzaileenentzat Irenaz Hotela – Resort -Apartamentuak eskain diezaiekegu.

Donostiako bizitegi-gunerik onenetako batean dago. Miramongo Parke Teknologikoaren ondoan dago, IVANCEtik 5 minutu baino gutxiagora. Bide nagusietara erraz irits daiteke, eta hirigunetik 7 minutura dago.

Irenaz aukera ezin hobea da ostatu klasikotik ihes egin nahi dutenentzat, hotel-establezimendu oso berritzaile baten kontzeptu berri baten bila dabiltzanentzat, gure bezero aurkitzaileenentzat bikaina baita. Horrez gain, 1 eta 2 logelako apartamentu eta estudio zabalak eskaintzen ditu, hotel baten erosotasun eta zerbitzuekin, baina etxean egotearen sentsazioa eskainiz. Donostia eta inguruak “bizitzeko” modu berri bat.

Hotel Anoeta ***

Donostiako Anoeta Hotelak hiru izarreko kategoria du, eta Anoetako Kirol Hiriaren ondoan dago, ospitaleen eremutik minutu gutxira. Familia-hotel txiki bat da, instalazio moderno eta atseginak dituena. 2010ean berritu zuten. Gaur egun, 32 logela ditu, guztiz ekipatuta. Horrez gain, Xanti Jatetxea ere badu hotelaren sarreran. Bertan, euskal sukaldaritza tradizional ospetsua dastatu ahal izango duzu, arrain eta haragi aukera zabalarekin.
Inoiz baino errazagoa da profesional on batzuen bila bidaiatzea. Gure pazienteetako askok deritzote asko direla sistema honek eskaintzen dituen abantailak.

Hiri berri bat ezagutzeko aukera.

Era anonimo eta pribatuan suspertu eta atseden hartu ahal izatea. Eguneroko estresetik eta larritasunetatik aldenduta.

Zirujau profesionalenen eskuetan egin al izatea ebakuntza, estetikarekin eta emaitza naturalekin konprometituak daudenak.

Prozesua kontsulta birtual batekin hastea proposatzen dizugu, edo bestela dei iezaguzu 943 297 588. Laster elkar ikuste espero dugu.