Mikropeel-a peeling kimiko bat da prozesu sinple eta eraginkor bat duena. Ivancen gauzatzen dugu azalaren gainazaleko geruzak kentzeko. Gainazaleko geruza hau hildako zelulek eta poro buxatuek osatzen dute. Peeling kimikoaren prozesua sinplea eta segurua da eta 30 minutu besterik ez ditu irauten.

Peeling kimikoaren (mikropeel) lehenengo pausoa azalaren garbiketa sakon bat da gainazaletik koipea eta hildako zelulak kenduz. Gero, demaplanning bat gauzatzen da, eta honen bitartez, hildako zelulen kantitate handi bat kentzen da eta baita azalean egon daitezkeen irregularitateak ere, hurrengo urratserako azala prestatzen delarik. Hurrengo urrats honetan, epidermiseko gainazaleko geruzak zaharberritzeko soluzio bat aplikatzen da. Azkenengo pausoan elur karbonikoa ezartzen da azalean efektu antiinflamatorio bat egin dezan.
Tratamendua paziente bakoitzari pertsonalizatzen zaio. Hala ere, paziente gehienei hiru edo lau astero tratamendua gauzatzea gomendatzen zaie, lau edo sei hilebetetan zehar, etxeko tratamendu batekin konbinaturik, lortutako emaitzak mantentzeko.
Beste tratamenduekin ez bezala, Mikropeel-arekin (Dermaplannig-arekin) berehalako hobekuntza bat ikusten da tratamendua bukatu bezain laster eta desberdintasuna antzematen da azalaren testuran, leunagoa eta garbiagoa, eskua aurpegiko azalaren gainetik igaroz bakarrik antzematen dena. Makilajea aplikatu eta askoz hobeto gelditzen zaizula ikusi ahalko duzu.
Peeling kimikoaren tratamendua gauzatzea ez da gomendatzen haurdun bazaude, esnealdian bazaude, Accutane hartzen baduzu edo herpesa izan baduzu. Gainera kontuan izan behar duzu, esfoliazioak azalaren fotosentikortasuna areagotzen duela eta honen ondorioz, eguzkitako babesa egunero erabili beharko duzu.
Mikropeel-a ez gauzatzea erabaki dezakezu. Azkenean, emaitza berdina lortuko duzu etxean produktu horiek emanez, baina denbora gehiago beharko duzu emaitzak ikusteko eta, gainera, emaitz horiek ez dira ikusgarriak izango.

Ivancen zure kasuaren ebaluazio bat egiten dugu, tratamendua pertsonalizatzen dugu zure azal motaren arabera eta produktu egokienak gomendatzen dizkiogu paziente bakoitzari emaitza ikusgarriak lortu ditzan, azal garbi, leun, eta zikinkeriarik gabeko bat lortzeko. Gure esperientziak gure kalitatea bermatzen du.

Prest al zaude gazteagotze terapia bat hasteko? Doako kontsulta bat eska ezazu edo deituiguzu 943 297588 telefonora. Gure kontsulta Gipuzkoa Poliklinikan dago- Miramon Paseoan- 174 -20.014 Donostia.