Oso erraza da liposukzioaren inguruko teknikei buruz egiten den publizitaetarekin liluratuta gelditzea. Liposukzioa, lipoeskultura, liposukzio ultrasonikoa, lipolaserra… Hauetako asko eduki promozionalarekin.

IVANCE-n bi puntu garbi ditugu gai honi dagokionez:

  • Lehenengoa: Liposukzioaren teknika, gorputzeko gunearen eta erauzi behar den koipe kantitatearen araberakoa izango da.
  • Bigarrena, eta garrantzitsuena, liposukzioaren emaitzak ez dira erabilitako teknikaren edo teknologiaren araberakoak bakarrik, askoz ere garrantzia gehiago dute kirurgialariaren trebetasunek, zentzu artistikoak eta esperientziak. Eta hemen dago guk eskaintzen dugun desberdintasuna.

Liposukzioak eskaintzen dizkizun aukerak zein diren ikus ezazu Alcelay Doktorearekin edo del Amo Doktorearekin IVANCE-n. Eska ezazu on-line hitzordua edo deituiguzu +34 943 297 588 telefonora. Konpromisorik gabe!

Koipe zelulak azalpean zabaltzen dira, gorputz osoan zehar. Koipeek metabolismoan hartzen dute parte eta gorputzaren tenperatura erregulatzen hartzen dute parte. Zelula hauen banaketa ezberdina da gizon zein emakumeetan, eta lotura estua du genetikari. Honek esan nahi du, kirolaren edo dieten aurrean gorputz orok ez dutela berdin erantzungo.

Liposukzioa edo lipoeskultura koipe hori xurgatzean datza, diametro txikiko xiringen bitartez. Teknika hauen bitartez, gune jakinetako koipe metaketak xurgatzen dira, gunea moldeatuz (hortik lipoeskultura hitza). Ostean, azala egoera berraira egokituko da bere elastikotasunari esker.

Aitzitik, azalak bere elastikotasuna galdu badu, ordezko tratamenduak aztertu beharko lirateke.

Liposukzioaren bidez ia edozein eremu tratatu badaiteke ere, gunerik landuenak dira sabela, gerri ingurua, giharren barruko aldea, belaunen barruko aldea, lepoa…

Liposukzioak ez ditu azalaren irregulartasunak kentzen, zelulitis bezala ere ezaguna, landutako gunearen itxura hobetu badezake ere.

Teknika honek adar ezberdinak ditu. Liposukzio ultrasonikoa, liposukzio laserra, vibroliposukzioa… baina horietako batek ere ez du abantaila gehigarririk eskaintzen.

Ebakuntza Donostiako Gipuzkoa Poliklinikan guazatuko litzateke.
Tratamenduaren iraupena tratatu beharreko esparru kopuruaren araberakoa izango da eta hedapenaren araberakoa ere bai, baina 2 ordutik 3 ordurako iraupena beharrezkoa izango da prozesu hau amaitazeko.
Anestesia lokalarekin, epiduralarekin edo orokorrarekin gauzatu daiteke, tratatu beharreko esparruaren eta bolumenaren arabera.
Normalean, liposukzioa edo lipoeskultura eguneko kirurgia bezala gauzatzen da erregimen anbulatorioan. Ebakuntza goizeko lehenengo orduan eramaten da aurrera eta klinikan ordu batzuk egon ondoren, pazientea etxera joaten da.
Ebakuntza kirurgiko guztiekin loturik dauden arriskuak daude, eta beste espezifiko batzuk liposukzioarekin loturik daudenak, esaterako, infekzioa, hematoma, sentikortasunaren aldi baterako aldaketak, asimetria, orbaintzerakoan arazoak, azalaren egokitzearen falta.
Ebakuntzaren ondoren, konpresiozko gerriko bat ezarriko zaio pazienteari erosotasuna eta ziiurtasuna emango diona, azalaren berregokitzea erraztuz. Lehenengo hilabetean ia modu etengabean eramango behar du pazienteak hau jantzirik.

Ubelduren agerraldia ezin da saihestu, baina bi aste eta gero hauek sendatu egingo dira.

Tratatutako esparruen arabera, pazientea bere eguneroko jardueretara itzuli daiteke 48-72 ordu barru, baina emaitzak ez dira ikusgarriak izango hilabete bat igaro arte eta behin betiko emaitzak hiru hilabete eta gero ikusi ahal izango dira.

Berdinak al dira Liposukzioa eta Lipoeskultura?

Teknika bera izendatzeko modu desberdinak dira.

Zenbat kilo botako ditut Liposukzio baten ondoren?

Pisuaren murrizketa gertatzea posible den arren, gogoratu behar da liposukzio edo lipoeskulturaren helburua formaren aldakuntza dela. Ez da pisua galtzeko helburua duen teknika bat, eta kendutako pisuak ez du emaitza estetikoa definituko.

Liposukzioaren ondoren orbainak gelditzen al dira?

Liposukzioaren ondorengo orbainak minimoak izan ohi dira, beraien neurria 5 eta 7 mm artean egoten da. Orbain bat baino gehiago gauzatu behar dira tratatu beharreko esparru guztietara iristeko, baina hauek estrategikoki lokalizatzen dira, gutxi ikus daitezen.

Noiz ikusiko dut Liposukzio baten ondorengo behin betiko emaitza?

Liposukzioaren ondorengo lehenengo asteetan, hantura egongo da gorputzean, eta honek emaitza estaliko du. Lehenengo hilabetearen amaieran emaitzarekin gustura sentitzen hasiko zara, baina behin betiko emaitza 3-6 hilabete igaro ondoren ikusiko duzu.

Lortutako emaitzak haurdunaldiaren ondorioz aldatu egingo al dira?

Liposukzioaren emaitza haurdunaldiaren ondoren mantendua izan daiteke, haurdunaldiaren garaian pisua kontrolatzen bada eta larruazalak bere ezaugarri elastikoak mantentzen baditu. Hala ere, gorputzak denborarekin batera bere aldaketak jasaten dituela onartu behar da.

Liposukzioaren ondoren mina izangoa al dut?

Liposukzio baten ondorengo minak oso erraz kontrolatu daitezke guk emandako gomendioekin eta ohiko analgesikoekin. Paziente gehienek beraien eguneroko jarduerekin jarraitzen duten ebakuntza gauzatu eta hurrengo egunko goizetik hasita.

Liposukzioak edo Lipoeskulturak ba al du arriskurik?

Liposukzioak gutxitan eragiten ditu zailtasun garrantzitsuak, pazientea modu egokian aukeratu eta prestatzen bada behintzat. Hala ere, garrantzitsua da bolumen handiak kentzen direnean arriskuak handitu egiten direla jakitea.

Zein motatako anestesia erabiltzen da?

Kasu asko, anestesia lokala eta lasaigarriak erabiliz gauzatu daitezke, baina ohiko teknika anestesia epidurala da.

Zenbat irauten du Liposukzio baten ebakuntzak?

Tratatu beharreko esparruen arabera, 1-3 ordu iraun dezake. Ez dira nahastu behar, jarduera kirurgikoaren iraupena eta ebakuntza gelan pazienteak igaro dezakeen denbora, bertan anestesia emateko prestakuntza eta ebakuntza ondorengo anestesiaren berreskurapena gauzatzen baitira.

Zenbat denbora egon behar da ospitalizaturik Liposukzio baten ondoren?

Normalean liposukzio batek izaera anbulatorioa du, baina badaude kasu batzuk egun bateko ospitalizazioa eskatzen dutenak.

Gerriko eraman behar al da Liposukzio baten ondoren?

Liposukzio baten ondoren, gerriko elastiko bat eraman beharko duzu soinean. Denbora hanturaren araberakoa izango da, baina gutxi gorabehera hilabete batez eraman beharko duzu.

Noiz kentzen dira puntuak Liposukzio baten ondoren?

Normalean, zazpigarren egunean.

Noiz dutxatu ahalko naiz Liposukzio baten ondoren?

Dutxatu, eta ez bainatu, hurrengo egunetik aurrera.

Zein da Liposukzio baten ondorengo eboluzioa?

Ez duzu ahaztu behar fase ebolutibo desberdinetatik igaro beharko duzula. Hasieran, normala da hantura, sentikortasunaren aldi baterako aldaketak, larruazalaren trinkotasunean ere aldaketak sufritzea. Pazientea izan zaitez zure kezkak guri transmitituz. Gogoratu liposukzioaren behin betiko emaitzak ez dituzula ikusiko 3-6 hilabete igaro arte. Tratamendu osagarri batzuk berreskurapena azkarragoa izateko balio dute, esaterako, drainatze linfatikoak.

Nire eguneroko jardueretara noiz itzuli naiteke?

Ebakuntzaren hedaduraren eta jardueraren arabera, 2 eta 7 egunen tartean.

Beharrezkoa al da tratamendu osagarriren bat Liposukzioaren ondoren?

Ebakuntzaren ondoren, hiru egun igaro eta gero, eta pazienteak minik ez badu bakarrik, gomendagarria izan daiteke drainatze linfatikoak gauzatzea txandakako egunetan. Masaje honek hantura jaisten laguntzen du, eta baita orbaintze prozesuan egon daitezkeen irregulartasunak kentzen ere.

Beharrezkoa al da Liposukzio baten ondoren dieta bat jarraitzea?

Dieta orekatu bat gauzatzea beti da gomendagarria. Nutrizio ohitura egokiak zeureganatzeko momentu egokia izan daiteke.

Nola eragiten dio emaitzak azalaren elastikotasunari?

Azala elastikoa duten pertsonetan emaitzak hobeagoak izan ohi dira azalaren uzkurtzeko ahalmena hobeagoa izaten baita. Larruazaleko elastikotasunean eragina duten faktoreak hauek dira: adina, pisuaren aldaketa handiak eta haurdunaldiak, azaleko zuntz elastikoen haustura eragin baitezakete liposukzioaren emaitza baldintzatuz.

Finantzaketarako aukerarik ba al dago?

Bai. Konsultatu hemen edo eska ezazu aurrekontu bat konpromisorik gabe.

Liposukzioa begirada batez:

  • Prozesua: Lokalizaturiko koipe pilaketak kentzeko helburua duen kirurgia estetikoa.
  • Iraupena: 1-3 ordu.
  • Anestesia: Lokala lasaigarriekin edo Epidurala.
  • Ospitalizazioa: Eguneko Kirurgia.
  • Berreskurapena: Aste bat, bi aste ahalegin fisikoa eskatzen duten jardueretara bueltazeko. Behin betiko emiatzak 6 hilabeteren ondoren.

Gorputzaren Siluetarekin erlazionatutako berriak: