“Tratamendu honek ez du mirarik egiten, emaitza natural bat lortzen du”

Amatasuna garai ederra da gurasoentzat. Bizitzako etapa berri bati aurre egiteko momentua da, ilusio eta erronka berriei ekitekoa. Hala ere, prozesu berri guztietan bezala, gora beherak daude; momentu alaiak eta atsekabe momentuak. Emakume askori, beraien gorputzean jasandako aldaketak ikustea zail egiten zaie.

Horri aurre egiteko, IVANCE klinikan tratamendu berritzaile bat eskaintzen dute, guraso izatearen prozesua indar betez hasteko. Olatz Alcelay da tratamendu honetaz arduratzen den doktorea.

Amatasuna, azken finean, prozesu bat da, etapa berri bat.

Hala da bai. Prozesu guztietan bezala gora beherak daude. Momentu ederrak daude, baina baita ahulezia momentuak ere. Aldaketa garaia da, eta beti daude zailtasunak. Ardura berriak, denbora beste era batera kudeatu beharra…

Eta baita aldaketa fisikoak ere

Bai, batez ere emakumeen kasuan. Haurdunaldiak eta erditzeak gorputza eraldatzen dute, bai zuzenean eta bai zeharka. Haurraren ernaltze prozesuak dakartzan aldaketez gain, ohitura aldaketak ere ematen dira: ariketa fisikoa egiteko zailtasunak, dieta bereziak… horrek guztiak, azken finean, eragina du emakumearen gorputzean.

Eta horren aurrean, zer?

Argi izan behar dugu aldaketa horiek ohikoak direla, prozesuaren ondorio bat. Naturaltasunez hartu beharreko aldaketak dira. Dena den, ulergarria da askori estualdia eragitea; zaila egiten da ispilura begiratu eta ikusten duzun horrekin gustura ez sentitzea. Amak badakigu haur bat mundura ekartzea, printzipioz, gauza ederra dela. Baina aldaketa fisiko horiek, emakume askorentzat, oztopo dira etapa berriaren edertasuna sumatzeko.

Sentipen hori duten emakumeentzat IVANCEn badaukazue proposamen bat

Badaukagu Mommy Makeover izeneko tratamendu berritzaile bat, bai.

Zertan datza Mommy Makeover tratamenduak?

Helburua da emakumeak haurdunaldiaren aurretik zuen gorputza berreskuratzea, eta itxura gazteagotzea. Emakume bakoitzari egokitutako tratamenduak dira. Haurdunaldi guztiak ez dira berdinak, eta horregatik, kasuaren araberako prozedura ezberdinak erabiltzen ditugu. Gure helburua da prozesua naturaltasunez gauzatzea, hau da, aldaketa bortitz gabe. Ispilura begiratu eta norbere buruarekin gustura sentitzeko bezalako aldaketak dira, haurdunaldiaren aurretik zuen gorputza berreskuratzen du emakumeak.

Zein esango zenuke dela tratamenduaren onura nagusia?

Esango nuke tratamenduaren emaitza dela; izan ere, itxura natural bat lortzen da, emakumeak haurdunaldiaren aurreko gorputza berreskuratzen du. Paziente askok esaten digute tratamendu honek zoriontasuna berreskuratzen lagundu diela. Bizitzako etapa berriari indarberrituta ekiteko bide bat da, norbera bere gorputzarekin ondo sentitzea giltzarria da, eta are gehiago haurdunaldiaren ostean. Ni neu ere bi alabaren ama naiz, eta ongi dakit zer suposatzen duen honek guztiak.

Zer esango zenioke tratamendu hau egitea pentsatzen ari den emakume bati?

Gauzak argi izatea eskatuko nioke, besterik ez. Norberaren erabakia izan behar da edozein prozesu kirurgikoren pean jartzea. Esango nioke, baita ere, aurreikuspen errealistak izateko. Hau da, tratamendu honek ez du mirarik egiten, emaitza natural bat lortzen du. Dena den, erabakirik hartu aurretik, jar dadila gurekin kontaktuan eta elkarrizketa bat hitzartu dezakegu, ditugun ideiak elkartrukatzeko.

Nola jar daiteke harremanetan?

Gipuzkoako Poliklinikan gaude, bertatik pasa daiteke. Telefonoz edo posta elektroniko baten bidez ere jar daiteke harremanetan. 943 297 588 da gure telefonoa, eta ivance@ivance.donostik.com gure posta elektronikoa. Web gunea ere badaukagu, gainera, bertan tratamendu honen eta beste askoren inguruko informazio zabala eskaintzen dugu. Eta nola ez, sare sozialetan ere gaude.

 

 

Dr. José Mª del Amo

Dr. José Mª del Amo

El Dr. José Mª del Amo es licenciado en Medicina y Cirugía por la Universidad Central de Barcelona y Especialista en Cirugía Plástica y Reparadora. Ha realizado estudios de especialización en Cirugía Estética y estancias en Brasil y en la Universidad de Emory de Atlanta (EEUU). Pertenece a la International Society of Aesthetic Plastic Surgery (ISAPS) y a la Sociedad Vasco Navarra Riojana Aragonesa de Cirugía Plástica (SVNRA) y es Miembro Numerario de la Sociedad Española de Cirugía Plástica, Reparadora y Estética (SECPRE) y de la Asociación Española de Cirugía Estética y Plástica (AECEP).

Más historias personales

IVANCE - Hablemos de Cirugía Estética
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.