Zimurrek zure aurpegian lekua hartu dute? Gustatuko al litzaizuke zimur hauek disimulatzea eta beraien agerpena txikiagotzea gehiegikeriarik erabili gabe eta naturaltasuna kendu gabe? Kirurgiarik gabeko gaztegotzeko tratamenduen bila al zabiltza?

Giharren mugimenduaren ondorioz, irrifarre egiterakoan, mastekatzerakoan edo erretzerakoan, ahoaren eta begien inguruko marrak eta baita giharrek aktibitate gehien duten guneetako lerroak ere gehiegi nabarmentzen dira. Berdin eragiten dute eguzkiaren argiak, urteak aurrera joateak edo grabitateak. Faktore hauen ondorioz, aurpegiko azalak bolumena galtzen du eta erlaxatzen hasten da. Egoera hauetako bakoitzean beharrezkoa izan daiteke kirurgiarik gabeko gazteagotzeko tratamendu bat, zuzentzailea edo leuntzailea.

“Ideia nagusia aurpegian naturaltasunetik gertu dagoen emaitz bat bilatzen da, gehiegikeriarik gabe eta aurpegiko ezaugarriak aldatu gabe”. O. Alcelay Medikua. 

Horretarako, badaude kirurgiarik gabeko gaztegotzea lantzen duten teknikak, eta hauek modu isolatu batean gauzatu daitezke, edo oraindik eta hobe kobinaturik eramaten badira aurrera. IVANCE-n egiaztatutako kaudimena duten teknikak eskaintzen ditugu, denborarekin beraien eraginkortasuna eta erabilgarritasuna frogatu dutenak. Urteak daramatzagu medikuntza estetikoko eta kirurgira gabeko gazteagotzearen azken berrikuntzak gure pazienteei eskaintzen, emaitza ikusgarriak lortuz. Tratamendu pertsonalizatuak gauzatzen ditugu emaitza naturalagoak lortu ahal izateko. Gure esperientziak gure kalitatea bermatzen du.

Prest al zaude gazteagotze tratamendu bat gauzatzeko? Eska ezazu doako konsulta bat edo deituiguzu 943 297 588 telefonora. Gure kontsulta Gipuzkoa Poliklinikan dago kokatuta Donostian, Miramon Paseoan 174-20.014.