Ama izateak ez du esan nahi ama izan ondoren zure gorputzak itxura txar bat izan behar duenik. Emakume gehienak pozik sentitzen dira haurdun gelditzen direnean eta ama izaten direnean. Beste batzuei, ordea, jasaten dituzten aldaketa fisikoek poztasun txikiagoa izatea eragiten diete.

Zorionez, gaur egun Amatasunaren Ondorengo Kirurgia Estetikoa (Mommy Makeover) dago ama izan aurretik zenuen gorputza berreskuratu edo hobetu ahal izateko. Aukera guztiak ezagutzeak erlaxatu egingo zaitu eta, horrela, amatasunaz gehiago gozatuko duzu, zure gorputzaren aldaketei beldurrik izan gabe.

Mommy Makeover-aren bitartez zure lehengo silueta berreskuratzea buruan badabilkizu, jakin behar duzu IVANCE-n aitzindariak garela teknika mota hauetan. On-line konsulta bat eska dezakezu Alcelay Doktorearekin edo  del Amo Doktorearekin edo deituiguzu +34 943 297 588 telefonora inongo konpromisorik gabe kontsulta bat antolatzeko.

Ama garenok badakigu amatasunak zenbateko sakrifizioa eskatzen duen eta nola aldatzen duen zure bizizta osoa umeak hezteak. Denboraren, energiaren, ekonomiaren… sakrifizioak, eta hauek gure seme-alabentzat onena nahi dugulako gauzatzen ditugu. Hala ere, sakrifizio horietako batek ez du gure gorputzaren silueta izan behar.

Emakume askok beren gorputzean aldaketak sufritzen dituzte konponezinak ematen dutenak amatasunaren prozesu osoaren ondorioz. Horma abdominaletako distentsioa, koipe pilaketak dietarekin eta kirolarekin ere kendu ezin direnak, bolumenaren galera eta bularraren elastikotasunaren galera… Mommy Makeover-ak amatasunak emakumeen gorputzetan eragiten dituen aldaketa guzti hauek lehengoratzea du helburu.

Mommy Makeover-ak aldaketa hauen ikuspegi orokor bat edukitzea bilatzen du eta soluzio orokor bat eskaintzea du helburu, emaitza gogobetegarriak lortuz. Ez da prozesu espezifiko bat, prozesuen konbinaketa bat baizik eta hauek ebakuntza berean egin daitezke edo ebakuntza desberdinetan baina denbora tarte jakin batean. Bere osagai ohikoenak abdomenaren zuzenketa,  bularrak eta  koipearen pilaketak izaten dira.

Zure semea edo alaba izan berri duzu eta zure gorputza normalitasunera itzultzea nahi duzu ahalik eta azkarren. Mota guztietako dietak, kirol ariketak egiten dituzu, bizitza osasuntsu bat daukazu eta zeure burua zaintzen duzu, baina hala ere, koipearen eta ildoen pilaketa horiek ezabatzea ez duzu lortzen. Egoera hau nahiko ohikoa da eta askotan erdiragarria izan daiteke. Kontua da, batzutean, nahiz eta izugarrizko esfortzua egin gorputzak ez duela modu egokian erantzuten, ezta dieta oso zorrotza edo kirol izugarri eginda ere.

Seme-alabak izan ondoren, emakume gehienek beraien tonu eta silueta metodo tradizionalen bidez berreskuratzea lortzen dute, hau da dieta eta kirolaren bitartez. Baina kasu batzuetan, bereziko abdomena edo bularrak lasaitzen direnean modu deigarri batean, hauek hobetzeko edozein saiakera alferrik izan ohi da.

Berri ona Mommy Makeover-eko prozesuak akats hauek zuzentzeko helburua duela da, eta horrela gorpuzteko siluetari itxura gazteago bat ematen diote.

Alcelay eta del Amo Doktoreek beraien familietan bizi izan dute amatasuna eta, hortaz, badakite arazoaren zenbaterainokoa den. Zurekin lortu daitezkeen helburuei buruz hitz egiteko prest daude bi doktoreak, helburu batzuk dieta eta kirolarekin lortzea posible izango da, baina beste batzuk lortzeko tratamendu kirurgiko erabili beharko da.

Bularren Handiagotzea

Haurdunaldia eta esnealdiaren ondorioz aldaketa gehien jasaten dituen gorputzeko esparruetako bat bularren esparrua da. Seme-alabak izan ondoren eta hauei esnea eman eta gero, bularrek bolumena eta forma galtzen dute eta erori egiten dira.

Normalean, emakumeek aldaketa hauen berri duten arren, emakume hauek asko harritzen dira aldaketa horien tamainuarekin.

Haurdunaldian zehar, bularrek bolumena hartzen dute eta handiagotu egiten dira eta hau emakume askori gustatu egiten zaie. Hala ere, amatasunaren eta esnealdiaren ondoren, hauek bolumena galtzen dute eta hustu egiten dira, eta haurdun egon aurretik bularrek zuten tamainua baino tamainu txikiagoa dutela ematen du. Bularren handiagotzea Mommy Makeover-ean gehien aukeratzen den prozesua.

Amatasunaren prozesuak zure bularretan eragiten dituen aldaketek zuregan sor dezaketen inpaktua zenbatekoa izan daitekeen ulertzen dugu eta, horren ondorioz, ahalik eta emaitza naturalena lortzeko konpromisoa hartzen dugu, bularrei zuk nahi duzun bolumena eta silueta itzuliz.

Bularren Txikiagotzea

Bular izugarri handia daukazunean, ekintza sinpleenak ere deserosoak izan daitezke. Bizkarreko minak izan ditzakezu edo baita lepokoak ere, edo honekin batera, bularren ildoetan narritasurak ere bai. Ama zarenez, gauza asko dituzu egiteko, eta kezka asko dituzu buruan, baina bularrak ez lukete beste arazo bat izan beharko.

IVANCE-n hau guztia badakigu eta zure bularren tamainua txikitu dezakegu, frustrazio, eragozpen eta ondoez horiek alde batera utz ditzazun.

Gure pazienteentzat, bularren txikiagotzea ez da garrantzitsua bere burua ondo ikusteko eta hobeto sentitzeko bakarrik, baizik eta baita minarekin eta eragozpenekin amaitzeko ere. Prozesuak bularren neurria txikiagotzen du eta gorputz osoarekin proportzionalagoak bihurtzen ditu.

Kirurgiaren ondoren, zure bularrak berehala arinagoak izango dira eta molestia asko desagertu egingo dira bat-batean. Mastopexia batekin konbinatzen denean, biguntasuna gutxitzen da eta toraxean duen posizioa hobetzen da.

Bularren Altxaketa

Normala da bular bigunago eta eroriago batzuk umeak izan ondoren, baina ez da nahitaezkoa horrekin konformatzea. Zu bezalako ama askok umeak izan aurretik ziztuzten bular gazteak eta erakargarriak berreskuratzea erabaki dute bularren altxaketaren bitartez. Hau gaur egun, inoiz baino errazagoa da eta guk lagundu ahal dizugu.

Honez gain, zure bularren bolumenaren galerarengatik kezkatuta bazaude, bularretako inplanteak ezartzea ere pentsa dezakegu.

Inplanteak Ordezkatzea

Bularren handiagotzea gauzatzen duten emakumea gehienak emaitzekin oso gustura egon ohi dira. Denborak eta amatasunaren prozesuek, agian, beharrezkoa bihurtu dezakete beste ebakuntza bat gauzatzea lehengo protesiak ordezkatzeko eta umeak izan aurretik zuten itxura itzultzeko bularrei.

Inplanteen ordezkapena egitea erabakitzen duten pazienteek, aukera daukate tamainua aldatzeko eta baita protesi mota aldatzeko ere.

Zure bularretako inplanteak berrikustea nahi baduzu Mommy Makeover-aren zati bezala, gure kirurgialariekin hitz egin dezakezu beste prozesu batzuekin konbinatzeak ekar ditzakeen abantailei buruz emaitzak hobeagoak izan daitezen. Asko dira IVANCE  bere inplanteak ordezkatzeko aukeratzen duten pazienteak, gure esperientziarengatik.

Liposukzioa

Erlojuaren kontra lana egitea, umeak zaintzea, beraien atzetik korrika egitea edo nerabeetaz kezkatzea nahiko dela esan genezake zure silueta mantentzeko. Gainera, kirola egiten duzu zure egunerokotasunean eta “osasuntsu” elikatzen zara. Baina haurdunaldiekin, batzuetan gorputzeko koipearen banaketa aldatu egiten da. Koipearen pilaketak izterretan, aldakan eta abdomenean arazo batean bihurtu daitezke eta handitzen joan daitezke.  Lipoeskultura gorputzaren inguruneko teknika bat da haurdunaldiaren ondoren, emakumeei beraien silueta berreskuratze laguntzen diena.

Nerabetasuna eta gero, gure gorputzak ez ditu koipe zelula berriak sortzen. Pisua irabazten baduzu, gainerako zelulak hazi egin daitezke, baina liposukzioarekin trataturiko esparruek ez dute inoiz lehengo itxura izango. Harritu egingo zara, liposukzioaren emaitzak iraunkorrak bihurtzen direla ikusten duzunean.

Abdominoplastia

Ama bazara, errealitatea ezagutzen duzu: umeak izateak gorputza aldatzen du eta ezin da lehengora itzuli dieta eta kirola eginda bakarrik. Ez du axola zenbat denbora igaro den, eta ezta zure lehengo itxura lortzeko zenbat lan egin duzun ere. Zure abdomena ez bada lehengo lekura itzuli… ez bota errua zeure buruai. Haurdunaldiaren ondorioz, muskulua jada zabaldu bada, lehen zuen itxura berreskuratzea oso zaila izango da.

Ildaskak, zilborraren inguruko itxuragabetasunak, gehiegizko koipea eta laxotasuna dira ama izan den emakume batek izan ditzakeen arazoak, eta abdominoplastia bati izugarrizko etekina aterako lioke arazo hauek dituen emakumeak.

Haurdunaldia eta gero, ohikoa da sabelak elastikotasuna galtzea eta gehiegizko larruazala eta koipea eragitea. Abdominoplastiarekin horma abdominalaren itxura hobetu dezakezu eta umeak izan aurretik zenuen sabelaren antzekoa izatea lortu.

Abdominoplastia Mommy Makeover batean ohikoena den osagaietako bat da, eta baita eraginkorrenetako bat ere, gehiegizko azala eta koipea ezabatu baitezakezu, eta muskulu abdominalak tenkatu, sabel lauago bat eta gerri meheagoa lortuz. Pisua mantentzen baduzu, abdominoplastiak emaitz luze eta iraunkorrak eskainiko dizkizu.

Mini-Abdominoplastia

Mini-abdominoplastia bat egokia izan daiteke zilborraren inguruan eta behean gehiegizko azala duen ama batentzat, baina gehiegikeria hori arina baldin bada. Prozesu hau ez da abdominoplastia osoa bezain luzea eta agresiboa, eta Mommy Makeover-aren barnean dauden beste prozesu estetiko batzuen osagarri izan daiteke.

Mini-abdominoplastia erabilgarria da zilborraren azpian gehiegizko koipea eta azala dutenen pazienteentzako. Mini-abdominoplastiak zilborraren azpiko esparruan bakarrik duenez eragina, abantailak ditu abdominoplastia osoarekin alderatuz gero, ebakidura txikiago gauzatzen baitira eta berreskuratzeko denbora gutxiago behar baita.

Kirurgia konbinatuak

Kirurgia konbinatuetan, ekintza kirurgiko bakar batean, gustuko ez ditugun gure gorputzeko hainbat zati batera zuzentzen dira. Prozesu anestesiko bakarrarekin eta berreskuratzeko denbora berarekin, emaitza ikusgarriak lortuz eta ebakuntzaren ondorengo prozesua bi aldiz igaro beharrik izan gabe.

Kirurgia konbinatuak helburu garbi bat izanez gauzatzen dira eta plan zehatz batzuei jarraituz.

Mommy Makeover-a da kirurgia konbinatuaren adibide onena: ekintza kirurgiko bakarrean, abdomenaren zuzenketa (abdominplastia edo mini-abdominoplastiaren bitartez), bularren zuzenketa (handiagotzea, txikiagotzea edo altxaketa), eta gorputzaren siluetarena (liposukzioaren bitartez) gauzatzen dira. Honela, modu drastiko batean haurdunaldiak emakume baten gorputzean eragiten dituen aldaketak zuzendu daitezke: ekintza kirurgiko bakar batean eta berreskurapen prozesu bakarrarekin. Oso kirurgia gutxik eskaintzen dituzte hain emaitza gogobetegarriak eta ikusgarriak lehenengo egunetik.

Eragozpen bakarra kirurgia gauzatzeko behar den denbora luzatu egiten dela da, eta, hortaz anestesia ere gehiago behar da; hala ere, badakigu baldintza onetan dauden pazienteengan, arrisku kirurgikoa berdina dela bakarrik egiten diren ebakuntzetan eta konbinatuetan. Horretarako, pazientearen osasuna baloratu behar da, ebakuntzaren aurretik zenbait froga osagarri gauzatu eta anestesia eman aurretik pazientearen egoeraren balorazio egoki bat eraman behar da aurrera.

Gainera, neurri prebentibo asko ditugu ebakuntza-gelan, etengabe pazientearen egoera zein den jakiteko eta hau kontrolatzeko balio digutenak, ebakuntza mota hauen segurtasuna handiagotuz.

Abantailak agerikoak dira: ospitalizazio bakarra, ebakuntza bakarra, berreskuratze prozesu bakarra, eta gainera, ekonomikoki aurreztu egiten da.

Guztiok dugu gustuko modan egotea, bizi garen momentuaren arabera janztea edo jokatzea. Seme-alabak izan ditugu, beraien heziketaren aldi gogorrari aurre egin diogu baina… gure garai onak atzean utzi ditugula pentsatu behar al dugu?… erakargarri sentitzeari uko egin behar al diogu gure adinagatik edo gure gorputzak ez direlako lehen bezalakoak? Ez horixe. Hala ere, sabelak surfeko ohol baten antzik ez duenean eta bularrak eroririk daudenean, galtza baxuak eta kamiseta estuak ez dira arropa egokienak.

Ama batzuk haurdunaldian irabazi zuten pisua galtzeko izugarrizko saiakerak egin dituzte, baina, hala ere, ezin izan diote aurre egin horri. Gure gorputzeko zenbait esparru ez dira dieta eta kirolarekin zuzentzen. Kirurgiaren aurka daudenek ez dela beharrezkoa esango dizute, kaltegarria dela. Galde iezaiezu, zenbat abdominal dira beharrezkoak ildaskak ezabatzeko, giharreak berriro beraien lehengo lekura itzultzeko eta azalaren biguntasuna kentzeko? Zenbat flexio egin beharko ditut nire bularrak altxatzeko? Zenbat “push-up” bularretako dira beharrezkoa bularren goiko zatia betetzeko? Erantzuna, ekintza horietako inork ez duela balio da.

Gure kontsultara etortzen diren emakumeek beraien lehengo silueta berreskuratzea bakarrik nahi izaten dute, natural sentitzea, besterik ez.

Kasu askotan sortzen den galdera bat honakoa da: nola esango diet nire seme-alabei? Emakume batzuek bere seme-alabei ezer ez diete esaten eta berreskurapenak irauten duen bitartean, familiako baten etxera bidaltzen dituzte umeak. Beraiekin hitz egitea erabakitzen badugu, elkarrizketa hau izateko nahiko helduak izan beharko dute. Oso txikiak diren umeek, agian, ez dituzte ulertuko prozesuaren oinarrizko aspektuak edo ezta ebakuntza zergatik gauzatu behar duzun ere.

Kontuan izan behar duzu umeak gai hauei buruz informazioa jasotzen dutela telebista edo interneten bitartez. Umeak nahiko handiak badira, hobe da beraiekin lasai hitz egitea eta zeuk azaltzea zer egin behar duzun, nola eta zergatik. Saiatu beti azalpen garbi eta sinpleak erabiltzen.

Beraiei ez pentsarazi beraien errua dela, ebakuntza bat gauzatu behar duzu zeure buruarekin hobeto sentitzeko eta konfiantza berreskuratzeko, besterik ez.

Ez ahaztu barneko edertasunari garrantzia ematea. Barneko edertasuna eta bakoitzak bere buruarekin duen konfiantza pertsona bat erakargarri egiten dutenak dira.

Alabak dituzten emakumeek agian sakonago hitz egin behar dute alabekin. Oso garrantzitsua da lehengo itxura berreskuratzea nahi dela esatea eta ez beste pertsona desberdin bat izatea. Zure alabak berak ere kirurgia estetikoa gauzatzea nahi duela esaten badizu, heldu bihurtu behar duela eta lehenik eta behin bere burua ondo ezagutu behar duela adieraztea izango litzateke egokiena.

Hauek gure esperientziaren eta izan ditugun pazienteek esan dizkiguten gauzen ondorioz atera ditugun konklusioak dira. Kirurgia estetiko bat aurrera eramatea oso erabaki pertsonala da. Zeuk zeure burua  eta familia ezagutzen dituzu, eta zuretzat eta ingurukoentzat erabaki egokiena hartzen jakingo duzu.

Mommy Makeover-aren ezaugarrietako bat da zure kirurgialariarekin batera, zure helburuak lortzeko prozesu eraginkorrenak eta berreskuratzeko denbora komenigarriena hautatzeko aukera izango duzula

Kirurgia estetikoak barnean hartzen dituen ebakuntza handienek, esaterako, abdominoplastiak, bularren txikiagotzeak edo bularren altxaketak, aste bat behar dute gutxi gorabehera berreskuratzeko. Modu konbinatuan gauzatzen direnean, berreskurapen denbora luzatu egin daiteke.

Ez saiatu “super ama” izaten; badakigu oso zaila dela ama batzuentzat laguntza eskatzea, baina ebakuntzaren ondorengo egun batzuetan, norbait alboan izatea laguntzeko beharrezkoa da. Lagunduko dizuten pertsonei deitu eta kritika asko egiten dituzten pertsonak alde batera utz itzazu momentu horietan (informazio gehiago).

Gai hau oso garrantzitsua da eta zure kirurgialariarekin hitz egi beharko duzu, berreskurapena modu egokian planifikatzeko.

Mommy Makeover baterako hautagai egokienak, beraien buruaren irudi positibo bat duten emakumeak dira eta beraien fisikoaren ezaugarri zehatz batzuk aldatzea nahi dutenak.

Mommy Makeover-a aurrera eramatea buruan badabilkizu, galdera batzuk egin beharko zenituzke, esaterako: Zergatik nahi dut ebakuntza hau gauzatzea? eta Zer espero dut Kirurgia Estetikoarengandik?

Ez saiatu zure ebakuntza seme-alabei eta senarrari ezkutatzen. Azal iezaiezu zure erabakiaren arrazoia, eta nabarmendu itzazu Mommy Makeover-ak familiari ekarriko dizkion alde positiboak. Utzi beraiei galderak egiten eta jakinarazi asko pentsaturiko erabaki bat dela.

Saia zaitez kirurgiarek aurreko kontsultetara zure senarrarekin joaten, horrela berak ere prozesua ulertuko du eta ez da hain kezkaturik egongo. Itxaropen errealistak eduki behar dira. Zure kirurgialariarekn hitz egin itxaropen horiei buruz eta baita familiarekin ere.

Ebakuntza gauzatu eta gero, berreskuratzeko prozesuan, lehenengo egunetan, zure umeak nork zainduko dituen planifika ezazu. Lehenengo egunetan beharko duzunaren zerrenda bat egitea ondo legoke, familiako erosketak, garbitzeko produktuak… Ez egon zain azkenengo momentura arte. Zenbat eta hobeto prestatu, orduan eta kezka gutxiago izango dituzu berreskurapen prozesuan.

IVANCE-n prestakuntza egoki bat gauzatu behar dela badakigu, ez fisikoa bakrrik baina emozionala ere, horrelako ebakuntza bat aurrera eraman aurretik, eta gu zure alboan egongo gara prozesu guztian zehar.

Ez gelditu zalantzekin, galdetu beldurrik gabe, zenbat eta informazioa gehiago izan, orduan eta hobeto ulertuko duzu prozesua eta zeure familiari azaltzeko ahalmen handiagoa izango duzu, eta baita prozesu osoa modu errazago batean eramateko ere.

Hartu ezazu berreskurapena lasaitasunez, badakigu zaila dela atseden hartzea familia bat duzunean zaintzeko, baina oraingoan utzi zure familiari zu zaintzen. Ez izan inongo zalantzarik laguntza eskatzerako orduan. Berreskurapen- eta orbaintze-prozesuak oso garrantzitsuak dira inongo arriskurik ez izateko eta zailtasunak gutxitzeko.

Ez itzuli zure ohiko jardueretara ongi sentitze zarelako. Egun batzuk igaro ondoren, hobeto sentitzen hasiko zara eta indar gehiago izango duzu, baina horrek ez du esan nahi guztiznberreskuratuta zaudenik. Zure kirurgialariaren argibideak jarrai itzazu eta ez hasi gauzak egiten behar baino lehen.

Deitu zure kirurgialariari edozein zalantza argitzeko. Gure medikuen lehentasuna zure segurtasuna da, zerbait arraroa sentitzen baduzu edo galderaren bat baduzu prozesuari buruz, kirurgialariak zure ondoan egongo dira

Ez bilatu interneten zure galderen erantzunak, zure kirurgialariak dira galdera horiei erantzunak emateko pertsoana egokienak, beraiek dira adituak.

Saia zaitez zure emozioak positibo bihurtzen ebakuntza eta gero. Ohikoa da pixka bat triste sentitzea lehenengo egunetan, baina denbora pixka bat igaro ondoren hobeto sentituko zara.

Ez egon perfekzioaren zain lehenengo egunetik. Aste batzuk beharko dituzu eta agian hilabeteak ere bai emaitzak ikusteko. Pazientziarekin hartu ezazu eta goza ezazu zure helburuak lortzen doazela ikusirik.

Berrikuste kontsulta guztietara joan zaitez. Lagundu egingo dizuete, bai zuri eta baita kirurgialariari ere, berreskuratze prozesuan izandako aurrerapenak ikusten.

Zure gorputzak transmititzen dizkizun seineleei jaramon egin, zerbait gaizki badago, zure kirurgialariekin hitz egin. Hobe da txikikeriei buruz kezkatzea, arazo larri bati jaramonik ez egitea baino.

Zer da Mommy Makeover-a?

Amatasunak emakume baten gorputzean eragindako ondorioak zuzentzeko gauzatzen den prozesua da, bereziki bularretan eta abdomenean.

Nor dira hautagai egokiak Mommy Makeover bat gauzatzeko?

Osasuntsuak diren emakuemak eta beraien amatasun aroa burutu dutenak.

Guztia ekintza kirurgiko bakar batean gauzatzen al da?

Zure osasun egoeraren arabera eta ebakuntzaren hedapenaren arabera, prozesu guztiak ekintza kirurgiko bakar batean gauzatzen saiatuko gara, baina hainbat ekintza kirurgikotan egitea ere planteatu daiteke.

Zein dira Mommy Makeover-ak eskaintzen dizkidan aukerak?

Hurrengo hauen edozein konbinaketa: bularren handiagotzea, txikiagotzea edo altxaketa; abdominoplastia osoa edo mini-abdominoplastia; liposukzioa; kirurgia genitala.

Zer gertatzen da Mommy Makeover-aren ebakuntzaren bitartean?

Bularrak beren ohiko posizioan jartzen dira. Bolumena galdu badute, bularreko inplanteen bidez konpondu daiteke arazoa. Honez gain, bularrak oso handiak badira eta eragozpenak sortzen badituzte, beraien neurria txikitu daiteke. Abdominoplastian, muskulu abdominalak tenkatu egiten dira eta gerria estutu. Gehiegizko azala eta koipea erauzi egiten da eta baita ildaskak ere.

Seme-alaba gehiago izan ahalko ditut Mommy Makeover-a gauzatu ondoren?

Umeak izatea pentsatzen ari bazara etorkizun hurbil batean, hobe da zain egotea. Umeak izatea ez du eragozten, baina lortutako emaitzei eragin egingo lioke estrukturaren distentsioaren ondorioz.

Zesarearen orbain batek Mommy Makeover-aren emaitzetan eragina izan ahal dezake?

Ez. Abdominoplastia edo mini-abdominoplastiaren orbaina zesarearen gainean kokatzen da eta hobetu ere egin dezake.

Zein da Mommy Makeover bat aurrera eramateko momentu egokiena?

Umeen hazkuntza aroa amaitu ondoren, azkenengo umea izan eta urtebete igaro ondoren edo esnealdia amaitu eta gero, bularren ebakuntza gauzatu behar bada. Beharrezkoa da pisu egonkor bat izatea, pisuaren aldaketek emaitzetan eragin baitezakete.

Hernia bat daukat. Konpondu daiteke hernia hau abdominoplastiarekin batera?

Zilbor-herniak oso ohikoak dira haurdunaldi asko izan dituzten emakumeetan eta abdominoplastiarekin batera tratau daiteke.

Zein dira Mommy Makeover-ak dituen arriskuak?

Edozein ebakuntza kirurgikotan dauden arriskuak daude hemen ere, esaterako, arazoak orbaintzerakoan, odol-ateratzea, infekzioa eta seroma. Prozesu espezifiko bakoitzak bere arrisku propioak ditu eta horri  buruz kirurgialariarekin hitz egin beharko duzu.

Nola prestatu naiteke Mommy Makeover bat gauzatzeko?

Zure burua prestatzeko modurik onena, zergatik nahi duzun ebaketa egitea ulertzea, eta prozesua eta emaitzak nolakoak izango diren jakitea da. Kirurgiaren aurretik zure osasunari buruzko ahalik eta informazio gehien eman beharko diozu kirurgialariari. Erretzaileek ebakunza baino 4-6 aste lehenago erretzeari utzi beharko liokete, orbaintzea errazteko.

Orbainak edukiko al ditut?

Bai, ezin dira prozesuak gauzatu orbainik gabe. Gure helburua ahalik eta orbain meheenak eta mugatuenak gelditzea da, eta horretarako teknika hoberenak erbiliko ditugu eta orbainak nola zaindu erakutsiko dizugu.

Non kokatzen dira orbainak?

Orbainak gauzatzen diren prozesu moten araberakoak izango dira eta erabiltzen den teknikaren araberakoak. Orokorrean, bularren altxaketak (mastopexia) ebaketa bat egiten da areolaren inguruan, bularraren  ildora arte bertikalki. Orbain bera aprobetxa daiteke bularren handiagotzea gauzatzeko. Handiagotzea bakarrik gauzatzen denean edo altxaketa oso mugatua denean, ebaketa motzagoak egiten dira. Sabeleko ebakuntzan, pubiseko ilearen gainetik egiten da ebakidura eta zabaldu egiten da, prozesuaren tamainaren arabera, bi aldaketaraino. Abdominoplastia motaren arabera (minia edo osoa) orbain gehigarri bat egon daiteke zilborraren inguruan.

Kirurgiaren ondoren zer espero dezaket?

Gauzatzen diren prosezu moten eta kopuruaren araberako izango da, bularrak, sabela edo biak. Etxea bueltatu zaitezke egun berean edo agian egun bat edo bi ospitalizatuta egotea gomendatuko zaizu. Berreskurapen prozesua aste bat eta lau asteren tartean dago. Lehenengo egunetik ikusiko dituzu emaitzak.

Noiz bueltatu ahalko dut eguneroko jardueretara?

Lehenengo astean zehar zure familiakoen laguntza beharrezkoa izango da. Berreskurapen denborak aste bat eta lau aste artean iraun ditzake, prozesu kopuruaren eta prozesuen hedapenaren arabera.

Noiz itzuli naiteke lanera?

Gauzaturiko prozesuen kopurua eta hedapenaren araberako izango da. Batezbestekoa aste bat eta lau asteren artean dago. Hilabete bat igaro arte ahalegin fisikorik ez egitea gomendatzen da.

Zenbat kostatzen da Mommy Makeover bat egita?

Gauzatzen diren prozesuen arabera, ebakuntzak gutxi gorabehere lau ordu irauten ditu.

Ordaintzeko ahalmena izango al dut?

Gure familia handitzen doan heinean, gastuak ere gora doaz eta, hortaz, askotan guretzat beharrezkoak diren prozesuetan dirua gastatzea kaltegarria izan daiteke familiarentzat. Zeure buruarekin ondo sentitzeak, ordea, ez luke kostuen ondorioz mugaturik egon beharko, eta horregatik zure egoera pertsonaletara egokituko den plan ekonomikoak eskaintzen ditugu. Gastu guztiak gehituta dauden aurrekontu bat aurkezten saiatuko gara.

 Zergatik Ivance?

Konponbide pertsonalizatuak eskaintzen ditugu, gure 18 urteko esperientziak bermatzen du gure kalitatea, eta 18 urte horietan amatasunaren ondorengo kirurgia asko gauzatu ditugu.