Mesoterapia medizina estetikoak barnean hartzen duen teknika bat da. Teknika honen bitartez, dermis barnean edo larruazalpean farmakoak administratzen dira, erantzun lokal bat bilatu nahian. Aurpegiko estetikan, aurpegiko azala gazteagotzeko, suspertzeko eta indartzeko erabiltzen da. Gorputzeko estetikan, berriz, bere gehiengo erabilera zelulitisaren tratamendurako da. Bere helburua ehun-oxigenazioa suspertzea, lipolisia aktibatzea pareta zelularrak ahulduz eta ehunak berrestea da. Zelulitisaren tratamenduan duen eraginkortasuna frogatua izan da eta baita bere luzaroko efektuak ere, nahiz eta ez diren betirako.
IVANCE-n urteak daramatzagu medizina eta kirurgia estetikoko azken aurrerapenak gure pazienteen eskuetan jartzen, emaitza ezin hobeak lortuz. Tratamendu pertsonalizatuak gauzatzen ditugu, emaitza naturalagoak lortzeko. Gure esperientziak gure kalitatea bermatzen du.
Gazteagotzea programa bat hasteko prest al zaude? Deituiguzu +34 943 297 588 telefonora edo eska ezazu doako kontsulta bat. Tratamenduaren plangintza egiten lagunduko dizugu, zure helburuak lortzeaz gain zure aurrekontura mugatzen saiatuko gara. Gure kontsulta Gipuzkoa Poliklinikan dago, Miramon Paseoan 174 -Donostia.
Leave A Comment