Ziurrenik denbora asko daramazu pentsatzen zure itxura aldatzea kirurgia estetiko bitartez. Behin erabakia hartuta eta unea iritsita, ezinbestekoa da zure zirujauarekin gustura senti zaitezen. Lehen kontsultan zehar zure helburuen eta egin beharreko tratamenduen berri hitz egingo da, lortu nahi den emaitza zein den jakite aldera.

Del Amo eta Alcelay  doktoreek zure klinika historia kontuan hartuta, zuri hobekien egokitzen den tratamendua zein den definituko dute. Zure azal mota, hezurren egitura eta zure osasun egoera kontuan hartuko dira. Horrekin, zure helburuak betetzeko bidea aukeratuko da, kirurgia aplikatuta edo ez.

Beste paziente batzuen argazkiak erakutsiko dizkizugu; beraien aurreko eta ondorengo egoerak erakusten dituztenak. Ebakuntzak non eta nola egiten diren ikasiko duzu, zein anestesia mota erabiltzen eta gomendatzen diren, zeintzuk izan daitezkeen arriskuak eta nola ekidin; baita interbentziotik berreskuratzeko beharko duzun denbora ere.

Erabakia hartu baino lehen, beharrezkoa da zure buruari galdetzea: zeintzuk dira lortu nahi dituzun helburuak?, errealistak al dira?. Konpara itzazu zure erantzunak zirujauenekin eta galdetu iezazkiozu zure zalantzak, informazio egokia jasotzeko.  Bisitaren ostean, ebakuntzarako datak zehaztu ditzakezu zirujauarekin, edo bestela, denbora bat har dezakezu lasai pentsatzeko. Bigarren kontsulta bat ere eska dezakezu, zalantza gehiago argitzeko.