Bularren Handiagotzea

Asko izan daitezke emakumeek beraien bularren neurria eta itxura aldatzeko bularren handiagotzera jotzearen arrazoiak; bular polit batzuk izatea, gorputzeko itxura hobetzea, ama izan ondoren bularren txikiagotzea zuzentzea, bi bularren arteko asimetria zuzentzea, edo mastektomia baten ondoren bularrak berreraikitzea.

Azkenengo teknikek eta material berritzaileenek bularren handiagotzea eskaera gehiena duen ebakuntzetako bat bihurtzea eragin dute.

Bularren handiagotzeari buruzko informazioa bilatzea oso lan nekagarria izan daiteke. Bularren handiagotzearen ebakuntza egitea hausnartzen ari bazara Donostian, oso garrantzitsua da esperientziadun kirurgialariak aukeratzea eta baita ikuspegi artisitiko bat dutenak ere, emaitza natural batekin. IVANCE-n, Alcelay Doktoreak eta del Amo Doktoreak, taldean lan eginez, beraien talentuak elkartzen dituzte eta ikuspegi berritzaile bat izatearen, teknika desberdinak menperatzearen eta emaitz bikainak lortzearen ospea lortu dute.

Alcelay Doktorearekin edo del Amo Doktorearekin izan dezakezun kontsulta pauso garrantzitsu bat izan daiteke erabaki zuzena hartzeko. Nahi duzun itxura hori nola lortu azalduko dizute eta lortzeko modu onena zein den ere bai. Aukera posible guztiak aztertuko dituzte, eta tamainuari buruz, ebaketa egiteko lekuari buruz, posizioari buruz eta inplanteari buruz hitz egingo duzue. Nolako emaitzak lortu daitezkeen, eta gerora emaitz hori mantentzeko zer egin behar den azalduko dizute. Badakigu hemen “tamainak garrantzia duela”; beraz, zure gorputzaren benetako simulazio bat egingo dugu, emaitzak uler ditzazun.

Bularren Handiagotzea begirada batez

Prozesua: Bularren handiagotzea helburu dute ebakuntza hauek, tamainua eta itxura hobetzeko asmoz.

Iraupena: ordu bat.

Anestesia: Orokorra.

Ospitalizazioa: Eguneko Kirurgia.

Berreskurapena: Aste baten ondoren eguneroko jardueretara berregokitu ahalko du pazienteak.

Ebakuntza

Bularren handiagotzea bularren bolumena eta itxura hobetzeko helburua duen ebakuntza bat da, bularreko inplanteen bidez egindakoa. Gaur egun forma desberdineko bularreko protesiak dauzkagu (protesi biribilak, anatomikoak produktu eta proiekzio desberdinetakoak) eta baita eduki desberdinetakoak ere (silikona edo seruma).

Bularreko inplantea txertatzeko eta kokatzeko metodoa pazientearen anatomiaren araberakoa eta kirurgialariaren gomendioen araberakoa izango da. Ebaketa bularren azpiko zimurrean, areolaren inguruan edo besapean gauzatu daiteke. (informazio gehiago).

Ebaketaren bitartez, poltsiko bat egiten da, bular-ehunaren behean (posizio retroglandularra) edo bularreko giharraren azpian (posizio retropektorala), eta hor inplantea txertatzen da. (informazio gehiago).

Kirurgialariarekin eztabaidatu behar dira aukera bakoitzak dituen aldeko eta kontrako faktoreak ebakuntzaren aurretik, eta hauek ondo ulertzea oso garrantzitsua da.

Non gauzatuko da ebakuntza?

Ebakuntza beti Donostiako Gipuzkoa Poliklinikan gauzatzen da.

Bularren handiagotzearen iraupena

Interbentzioak ordubete inguru irauten du.

Anestesia Bularren Handiagotzean
Sinuak handitzeko kirurgia anestesia orokorrarekin egiten da.
Ospitalizazioa Bularren Handiagotzearekin
Bularra handitzeko, ingresatu egin behar da, batzuetan 24 ordu baino gehiago.
Zein protesi erabiliko dira?

IVANCE-n gure emaitz onenen iraupenarekin eta kalitatearekin konpromisoa dugu. Bularren handiagotzea gauzatzeko protesien marka ugari existitzen dira. Duela urte batzuetatik, bai protesi biribilak eta baita anatomikoak ere Mentor™ markakoak erabiltzen ditugu esklusiboki, badakigu gure kalitatearen helburu bera dutela.

Zer berme eskaintzen dute protesiek?

Bularren handiagotzearen ebakuntzarako inplante egokia aukeratzea oso erabaki garrantzitsua da, bai pazientearentzat eta baita medikuarentzat ere, eta honen faktore garrantzitsuenetako bat inplanteen kalitatearen bermea da. Paziente batek Mentor-en kolekzioko silikonazko gela daramaten inplanteak baditu, bizi osorako garantia duela badaki eta horrek lasaitasuna ematen dio:

  • Bularreko inplanteak ordezkatzeko garantia bizi guztirako, inplantearen estalkia apurtu delako, bolumenaren galtzearen kasuetan  eta ebakuntza kirurgiko bat behar den kasuetan.
  • Diru-laguntza, gehienez 1000€ eurokoa ebakuntza-gelako kostuak, anestesia eta seguruak babesten ez dituen kirurgiak ordaintzeko. Honek inplanteak ezarri eta hurrengo 10 urtera arte balio du, inplantearen estalkia apurtzeagatik bolumena galtzearen kasuetan.
  • Inskripzio automatikoa.
  • Doako neurrien aldaketak. Kirurgialariak eskatuta, eskuragarri dagoen edozein neurritako inplantea aukera dezakezu.
  • Doako bularraren kontrako aldeko inplantearen ordezkapena, medikuaren aholku espezifikoak baldintzatuta.

Infomazioa gehiago eta baldintza osoak kontsultan eskainiko dira.

Zailtasunak Bularren Handiagotzean

Ebakuntza kirurgiko guztiekin loturiko arriskuak daude, odol-ateratzea, hematoma, seroma, orbaintzerkoan arazoak; eta mamoplastiarekin lotura dutenak, adibidez, kontraktura kapsularra, areolaren sentikortasunean aldi baterako haustura eta aldaketak (informazio gehiago).

Ohiko beste galdera batzuk

Bularreko protesiaz gain zein beste aukera daude?

Kanpoko gailuak existitzen dira, adibidez, bularretakoak silikonazko betegarriarekin, eta hauen bidez bularren itxura hobetzen da ebakuntzarik egin gabe.

Kasu espezifikoetan eta bularren neurriaren handiagotze moderatu bat egin behar bada bularren lipofilling-a bezalako teknikak erabili daitezke.

Zenbat bularreko protesi mota existitzen dira Bularren Handiagotzea gauzatzeko?

Bularreko inplanteak beraien edukiaren arabera sailkatzen dira (serumezko protesiak edo silikonazkoak) eta bere formaren arabera ere bai (protesi biribilak edo protesi anatomikoak).

Zein dira silikonazko eta serumezko protesien arteko desberdintasunak?

Serumezko protesiek duten abantaila nagusia, hausturaren kasuan, organismoak bere edukia xurgatzen duela da, baina bere itxura artifizialagoa da eta “zimurrak” agertzen dira askotan. Gaur egun, inplante mota hauek ez dira ia erabiltzen.

Gaur egungo gel kohesiboa duten silikonazko protesiek, segurtasun maila oso altua eskaintzen dute, beren trinkotasuna bular naturalaren oso antzekoa da eta zimurrak oso kasu gutxitan agertzen dira.

Zein dira inplante biribilen eta anatomikoen arteko desberdintasunak?

Urte askotan zehar, bularren handiagotze bat ebaluatzeko erabiltzen zen faktorea emaitzaren bolumena zen. Gaur egun, ordea, gehiago zentratzen gara existitzen den bularra “berdimentsionatzean”, parametro desberdinei begiratuz, esaterako, altuerari, zabalerari eta bularren proiekzioari.

Protesi biribila neurri zehatz batetik hasi eta bularraren goiko zatia “biribiltzeaz” arduratzen da, eta honek naturala ez den itxura bat ematen dio bularrari.

Protesi anatomikoak, berriz, aldaketa leunagoa eta naturalagoa gauzatzen du bularraren goiko zatian.

Zein arazo egon daitezke serumezko inplanteekin?

Inplante guztietan bezala, kontraktura kapsularra edo haustura gertatzeko arriskua egon daiteke, azterketa batzuen arabera, ordea, serumezkoetan gehiagotan gertatzen da hau silikonazkoetan baino. Honez gain,  zimurrak eta ondulazioak izaten dituzte silikonazkoek baino kasu gehiagotan.

Zein izango da bularren behin betiko neurria?

Kirurgialariarekin hitz egingo beharko duzu zure neurri gustukuenari buruz, baina beste zenbait parametro ere izan behar dira kontuan, esaterako, zabalera, altuera, proiekzioa eta ptosisaren (erortzearen) gradua, emaitz natural bat lortzeko. (informazio gehiago).

Non ezarriko da protesia?

Existitzen den bularraren kantitate eta kalitatearen arabera (estaldura), pazientearen jarduera fisikoen eta bere lehentasunen arabera, inplantea posizioa retrolglandularrean (bular-guruinaren atzean) edo posizio retropektoralean (giharrearen atzean).

Bakoitzak bere alde onak eta txarrak ditu eta hori kirurgialariarekin eztabaidatu beharko du pazienteak.

Nolako orbainak gelditzen dira Bularren Handiagotzearen ondoren?

Ebakuntza honek orbainak oso ikusgarriak ez diren lekuetan egiteko aukera ematen digu, esaterako, areolaren erdi-behean, bularren azpiko zimurrean, edo besapean.

Bakoitzak bere alde onak eta txarrak ditu eta hori kirurgialariarekin eztabaidatu beharko du pazienteak.   (informazio gehiago).

Zer gertatzen da Bularren Handiagotzea egin ondoren  haurdun geldituz gero?

Bularreko inplanteak ez ditu ez haurdunaldia eta ezta esnealdia ere oztopatzen. Hala ere, kontuan izan behar da bi prozesuetan, aldaketak gauzatzen direla hormonetan, eta hauek bularren neurria eta trinkotasuna aldatzen dute.

Ebakuntzaren ondoren esnealdia aurrera eraman al daiteke?

Bularraren handiagotzearen ondorioz bularreko protesiak dituzten emakumeek esnealdia inongo arazorik gabe eraman dezakete aurrera. Ez dago inongo ebidentziarik umeari esnea ematerakoan silikona bertan nahasten dela frogatzen duenik, eta ezta umeak esne hori edateagatik gaixotasunak izan ditzakela frogatzen dutenik ere.

Ebakuntza mingarria al da?

Bularren handiagotzearen ebakuntza egin ondoren, molestia nagusiak lehenengo 24-48 ordutan sufritzen dira, eta gehienbat besoen mugimenduarekin erlazionatzen dira.

Guk min horiek saihesteko argibideak emango dizkizugu, eta baita ebakuntzaren ondoren zer medikamentu hartu behar dituzun ere aipatuko dizugu.

Noiz itzuli ahalko dut nire eguneroko jardueretara?

Ebakuntzaren ondoren, 48-72 ordu barru pixkanaka ohiko ekintzetara itzuli beharko luke pazienteak. Bere lanbideak ahalegin fisikoa eskatzen badio, beharrezkoak izango lirateke 7 edo 10 egun lanean berriz hasteko.

Zenbat irauten du inplante batek?

Bularreko inplanteek iraupen mugatu bat dute eta beharrezkoa izango litzateke zure bizitza osoan zehar hauek aldatzea. Urteak aurrera joan ahala, estalkia zaharkitu egiten da eta kolpe baten ondorioz hautsi daiteke. Azken ikerketek diote, inplanteek aldaketaren bat jasateko aukera handiagoa dela 10-15 urte igarotzen direnean inplanteak ezarri zirenetik. Bularreko inplanteak ez dira bizi guztirako zerbait izango balira bezala kontsideratu behar.

Nola hautematen da inplaten baten haustura?

Serumezko protesien kasun bularra berehala husten da eta seruma gorputzeko organismoak xurgatzen du. Silikonazko gela duten inplanteen kasuan, berriz, Ekografia bat edo Resonantzia Nuklear Magnetikoa (RNM) egitea beharrezkoa izango da behin betiko diagnostikoa jakiteko. Kasu gehienetan, gela, eta, bereziki kohesiboa, inplantearen inguruan dagoen kapsularen bitartez eutsia da eta horregatik ez da gorputz osoan askatasunez ibiltzen.

Inplantearen edukia serumezkoa edo silikonazko gelarena izanda ere, bietan ebakuntza bat beharko da ordezkatzeko.

Zer esan nahi du “kontraktura kapsularra” kontzeptuak?

Protesiaren inguruan orbain bat sortuko da, protesia inguratu eta isolatzen duena. Kasu baztuetan, orbain honek trinkotasun sendoago bat har dezake eta baita atzeratu ere bularrak duena baino trinkotasun gogorrako bat eratuz.

Gaur egun, ehundutako azala duen protesiaren erabilerak kontraktura kapsularraren agerraldien kopurua asko gutxitu du.

Hau gertatuz gero, modu askotara konpon daiteke arazo hau. Barneko orbain hori erauziz, edo, protesia aldatuz.

Bularren Handiagotzearen ondoren hesgailuak eraman beharko al ditut?

Alta hartzen duzun momentutik, eraman beharko duzun hesgailua kirolerako bularretako batzuk izango dira. Kasu batzuetan, bularren goiko zatian banda elastiko bat eramatea gomendatzen da, protesien posizioa finkatzeko.

Bularren Handiagotze baten ondoren noiz kentzen dira puntuak?

Puntuak 7-10 egunera kentzen dira.

Noiz dutxatu ahalko naiz?

Ebakuntza kirurgikoa egin eta hurrengo eguneko goizetik aurrera dutxa bat hartu ahal izango duzu. Bainu bat hartzea ez da gomendagarria.

Bularren Ebakuntzaren ondoren, noiz hasi naiteke kirola egiten?

Jarduera fisiko motaren araberakoa den arren, arau orokor gisa lau astetatik sei astetara egon behar da zain kirol-jardueretara itzultzeko.

Mamografiak gauzatu behar al ditut aldizka?

Bularreko protesiak izanez gero, mamografiak teknika oso segurua izaten jarraitzen du bularreko minbizia hautemateko, eta ez da arriskutsua ez baitu inplantearen haustura eragiten. Hala ere, mamografia gauzatzen duen teknikoari beti esan behar zaio inplanteak dituzula.

Eskatu hitzordua on-line orain.

Konpromisorik gabeko kontsulta bat hitzartu dezakezu +34 943 297 588 telefonoan.

    Izena

    Telefono zenbakia

    Posta elektronikoa

    Hitzorduaren data

    Mezua

    Irakurri eta onartzen dut Pribatutasun-politika .

    IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP-k jakinarazten dizu formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP-k (IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP) tratatuko dituela webgune honen arduradun gisa. Eskatzen dizkizugun datu pertsonalak jasotzearen eta tratatzearen helburua da kontaktu-formulario honetan egiten duzun eskaera kudeatzea.

    Legitimazioa: Interesdunaren adostasuna.

    Erabiltzaile eta interesdun gisa, jakinarazten dizut ematen dizkidazun datuak Facebookeko Pixelen zerbitzarietan egongo direla (IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLPren analisi-hornitzailea), EBtik kanpo (AEB). Facebookeko Pixel EU-US Privacy Shield akordioari atxikita dago. Akordio horri buruzko informazioa hemen dago eskuragarri, Datuak Babesteko Europako Batzordeak onartuta. Ikus Facebookeko Pixelen pribatutasun-politika.

    Formularioan nahitaezkotzat agertzen diren datu pertsonalak sartzen ez badituzu, litekeena da zure eskaerari erantzun ezin izatea. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubidea erabil dezakezu ivance@ivance.net aplikazioan, baita kontrol-agintaritza bati erreklamazioa aurkezteko eskubidea ere.

    Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua nire web orrian kontsulta dezakezu: https://www.ivance.net, baita nire pribatutasun-politika kontsultatu ere. IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP-k jakinarazten dizu formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP-k (IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP) tratatuko dituela webgune honen arduradun gisa.

    Eskatzen dizkizugun datu pertsonalak jasotzearen eta tratatzearen helburua da kontaktu-formulario honetan egiten duzun eskaera kudeatzea. Legitimazioa: Interesdunaren adostasuna. Erabiltzaile eta interesdun gisa, jakinarazten dizut ematen dizkidazun datuak Hosting eta Posta Elektronikoko zerbitzarietan egongo direla (IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLPren hosting-hornitzailea), EBtik kanpo, Beste batzuk atalean. Hosting eta Posta Elektronikoa EBn kokatuta dago, eta herrialde horren babes-maila egokia da EBko Batzordearen arabera. Ikusi Hosting eta Posta Elektronikoaren pribatutasun politika. Formularioan nahitaezkotzat agertzen diren datu pertsonalak sartzen ez badituzu, litekeena da zure eskaerari erantzun ezin izatea. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubidea erabil dezakezu ivance@ivance.net aplikazioan, baita kontrol-agintaritza bati erreklamazioa aurkezteko eskubidea ere.
    Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua nire orrian kontsulta dezakezu.
    webgunea: https://www.ivance.net, eta nire Pribatutasun Politika kontsultatu.