Toxina Botulinikoa
Erabilera kosmetikorako neurotoxinen (toxina botulinikoen) agerpenak goitik behera aldatu du aurpegiko zimurren eta adierazpen-lerroen tratamendua. Neurotoxinek neuronen eta giharren arteko komunikazioa aldi baterako eteten du, aurpegiko gihar hiperaktiboak erlaxatuz, hauek baitira begien artean, begien inguruan edo kopetan zimurrak sortzen dituztenak.
Beste estereotipoen aurka, toxina botulinikoak (Botox™) ez du aurpegiko adierazpena izoztuta uzten, eta zure emozioak adierazteko ahalmenarekin jarrraituko duzu, esaterako, bekokia zimurtu, irrifarre egin edo harriturik begiratu. Zure emaitzak ikusten dituzunean beste modu batera sentituko zara: ez dituzu lehen bezainbeste zimur izango eta ezta ildoak ere.
Toxina botulinikoarekin gauzatzen den tratamendu honek hamar minutu besterik ez ditu irauten, injekzio txiki batzuk eginez puntu estrategiko batzuetan kokaturik eta eragozpen handirik sortzen ez dutelarik. Emaitzak ez dira berehalakoak baina trataturiko esparruetan leuntasuna nabarituko duzu tratamendua gauzatu eta egun batzuetara. Tratamendu honen eraginak lau hilabeteko iraupena izango du.
Toxina botulinikoaren erabilera emakumea askoren edertasunaren sekreturik handiena bihurtzen ari da. Gure kontsultara bisita labur bat egin ondoren, zure begien inguruan, bekokian edo bekainen inguruan dituzun zimur dinamikoak murriztu egingo dira, eta egun batzuk geroago, zure begiradak itxura gazteago eta dirdiratsuago bat izango du.
Paziente batzuk hantura pixka bat jasan dezakete edo baita infiltrazioaren ondoren ubelduraren bat ere, baina gehienetan albo-ondoriorik ez da egoten. Zure eguneroko jardueretara itzuli ahalko duzu tratamendua gauzatu eta egun bertan.
IVANCE-n urteak daramatzagu gure pazienteen eskuetan medizina estetikoko azkenengo aurrerapenak jartzen, emaitza ikusgarriak lortuz. Tratamendu pertsonalizatuak gauzatzen ditugu emaitza naturalenak lortzeko. Gure esperientziak gure kalitatea bermatzen du.
Prest al zaude gazteagotze programa bat hasteko? Eska ezazu doako kontsulta bat edo deituiguzu 943 297 588 telefonora. Gure kontsulta Gipuzkoa Poliklinikan dago kokatuta – Zarategi Paseoa 10 -20.013 Donostia.
Mingarria al da prozesua?
Paziente gehienek min pixka bat sentitzen dute toxina botulinikoaren tratamendua aurrera eramaten denean, ez da ahaztu behar, azken finean, minutu batzuk irauten dituzten injekzio txiki batzuk txertatzen direla bekokian eta begien inguruan. Oso sentikorrak diren pazienteen kasuan, tratamendua hasi aurretik zenbait krema anestesiko ezarri daitezke. Prozesua amaitu ondoren, eragozpenak sentitzea ez da ohikoa.
Zenbat iraungo du emaitzak?
Emaitzen iraupena, erabilitako toxina botulinikoen kopuruaren, tratatutako esparruaren eta tratatutako giharreen araberakoa izango da, eta baita, tratamendu kopuruaren araberakoa ere. Ikerketa klinikoak daude tratamendu kopurua handiagotzen bada emaitzen iraupena ere handiagotu egiten dela baieztatzen dutenak. Paziente gehienen artean, emaitzek 4-6 hilabete irauten dituzte. Emaitza iraunkorrak lortzeko, aukerarik onena muskulatura ahultzea izango litzateke bekokiko lifting bat gauzatuz.
Nire kasuan aholkaturik al dago?
Toxina botulinikoa zimur dinamikoak zuzentzeko tratamendu perfektua da. Zimur mota hauek gihar talde batek gauzatzen dituen mugimendu errepikakorren ondorioz agertzen dira (bekokia, begitartea edo begien ingurunea).
Eskatu hitzordua on-line orain.
Konpromisorik gabeko kontsulta bat hitzartu dezakezu +34 943 297 588 telefonoan.
Legitimazioa: Interesdunaren adostasuna.
Erabiltzaile eta interesdun gisa, jakinarazten dizut ematen dizkidazun datuak Facebookeko Pixelen zerbitzarietan egongo direla (IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLPren analisi-hornitzailea), EBtik kanpo (AEB). Facebookeko Pixel EU-US Privacy Shield akordioari atxikita dago. Akordio horri buruzko informazioa hemen dago eskuragarri, Datuak Babesteko Europako Batzordeak onartuta. Ikus Facebookeko Pixelen pribatutasun-politika.
Formularioan nahitaezkotzat agertzen diren datu pertsonalak sartzen ez badituzu, litekeena da zure eskaerari erantzun ezin izatea. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubidea erabil dezakezu ivance@ivance.net aplikazioan, baita kontrol-agintaritza bati erreklamazioa aurkezteko eskubidea ere.
Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua nire web orrian kontsulta dezakezu: https://www.ivance.net, baita nire pribatutasun-politika kontsultatu ere. IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP-k jakinarazten dizu formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP-k (IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP) tratatuko dituela webgune honen arduradun gisa.
Eskatzen dizkizugun datu pertsonalak jasotzearen eta tratatzearen helburua da kontaktu-formulario honetan egiten duzun eskaera kudeatzea. Legitimazioa: Interesdunaren adostasuna. Erabiltzaile eta interesdun gisa, jakinarazten dizut ematen dizkidazun datuak Hosting eta Posta Elektronikoko zerbitzarietan egongo direla (IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLPren hosting-hornitzailea), EBtik kanpo, Beste batzuk atalean. Hosting eta Posta Elektronikoa EBn kokatuta dago, eta herrialde horren babes-maila egokia da EBko Batzordearen arabera. Ikusi Hosting eta Posta Elektronikoaren pribatutasun politika. Formularioan nahitaezkotzat agertzen diren datu pertsonalak sartzen ez badituzu, litekeena da zure eskaerari erantzun ezin izatea. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubidea erabil dezakezu ivance@ivance.net aplikazioan, baita kontrol-agintaritza bati erreklamazioa aurkezteko eskubidea ere.
Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua nire orrian kontsulta dezakezu.
webgunea: https://www.ivance.net, eta nire Pribatutasun Politika kontsultatu.
