Kirurgia Post-Bariatrikoa
Obesitatea azkenengo urteetan gai kezkagarri bat bihurtu da bai ikuspuntu sozialetik eta baita osasunaren ikuspuntutik ere, eta horren ondorioz, pisuaren galtzearekin erlazionaturik dauden ebakuntzek gora egin dute, obesitate morbidoaren aurkako tratamendurako. Ebakuntza hauek “kirurgia bariatrikoa” bezala ezagutzen dira.
Kirurgia bariatrikoa pisua masiboki galtzeko modu eraginkorrenetako bat da.
Pisua galtzeak azala uzkurtzea eragiten du, baina hau ez da modu proportzional batean gauzatzen eta horren ondorioz, arrasto morfologikoak agertzen dira: gehiegizko azala, lokalizaturiko gizentasunak, ildoak, giharreetako biguntasuna, etab. Gehiegizko larruazal hau zintzilik egon ohi da eta gorputzaren itxura deformatzen du ildoak sortzen baitira.
Ondorio morfologiko hauek gehienetan ondorio psikologiko batzuekin egoten dira erlazionatuta, eta horregatik, kirurgia post-bariatrikoa obesitatea sufritzen duen pazientearen azken pausoa izango da bere helburua lortzeko eta prozesua amaitzeko berreraikitze rola eramaten du aurrera.
Gorputzeko siluetaren kirurgia oso gai zabala da, gorputz osoko kirurgia hartzen baitu bere barnean (abdomena, bularrak, aldaka, besoak, gluteoak, izterrak, etab.). Kirurgia honen arrakasta ez dago gehiegizko azala kentzean bakarrik, baita gorputzaren erliebeen tonua, tentsioa eta oreka proportzionatzean ere.
Bi kirurgia post-bariatriko mota bereizten dira: goiko body lift-a, besoak, toraxa eta bularrak zuzentzeko helburua duena eta beheko body lift-a abdomena, izterrak eta gluteoak zuzentzeko helburua duena.
Prozesu kirurgikoen artean, hauek bereiztiko genituzke:
Gerriko lipektomia
Besoetako lifting-a
Aurpegiko lifting-a
Enborreko lifting-a
Mastopexia
Izterretako lifting-a
Ginekomastia
Kasu batzuetan, pazientearen osasun-egoeraren arabera, ebakuntza bat baino gehiago gauzatu daitezke ekintza kirurgiko berean.
Pazienteak medikuen taldearen adostasunaren bitartez izango dira ebaluatuak eta mediku hauek prozesu egokienak gomendatuko dizkiote paziente bakoitzari, emaitzak zein izango diren azalduz eta baita zailtasun posibleak zein diren ere.
Kirurgia Post-Bariatrikoa begirada batez
Prozesua: Pisu asko galdu ondoren, bereziki obesitate morbidoaren tratamendu gisa kirurgia bariatriko bat eta gero, gorputzaren silueta hobetzeko helburua duen ebakuntza.
Iraupena: Oso aldakorra, pazientearen beharren eta ekintza kirurgiko berean egingo diren ebakuntza moten arabera.
Anestesia: General, epidurala edo bien konbinazioa bat.
Estantzia: Ospitalizazioa.
Berreskurapena: 2-3 astetan eguneroko jarduerak egitera itzuliko da pazientea, luzapenaren arabera.
Nolakoa izan behar du kirurgia post-bariatrikoa ezarriko zaion pazienteak?
Ospitalizazioa
Ebakuntza kirurgikoak Donostiako Gipuzkoa Poliklinikan eramaten dira aurrera. Beharrezkoa da bi edo hiru eguneko ospitalizazioa, prozesuaren arabera.
Anestesia
Iraupena
Ebakuntza kirurgikoaren iraupena aldatu egiten da:
- Gerriko Lipektomia Abdominala: 5-6 ordu (azaleko kirurgia zirkunferentziala eta abdomeneko, saihetsaldeko eta bizkarreko beheko aldeko koipea).
- Lipektomia abdominal sinplea: 3-4 ordu (abdominoplastia).
- Lipektomia krurala edo izterretako lifting-a: 3-4 ordu (izterreko barneldeko gehiegizko azala eta koipea).
- Besoetako lifting-a: 2 ordu eta erditik 3 ordura (besoetako biguntasuna zuzentzea)
- Mastopexia: 2-3 ordu (bularren altxaketa inplanteekin edo gabe)
- Ginekomastia: ordu bat eta erditik bi ordu eta erdira (bularren txikiagotzea gizonezkoetan)
Berreskurapena
Lehenengo egunetan, pazienteak pixka bat okertuta ibili beharko du, zuzen inongo molestiarik gabe jartzeko ahalmena izan arte. Bizitza normal bat egin ahalko du, ebakuntzaren ondorengo astebetean tentsio handirik jasan gabe. Pazientearen min gehienak medikamentuekin tratatuak izango dira. Paziente gehienak beraien eguneroko jardueretara 4 aste barru itzultzen dira.
Zailtasunak
Anestesiarekin gauzatzen diren kirurgia guztietan bezala, arriskuak eta zailtasunak izateko posibilitateak daude, esaterako, infekzioak, odol-ateratzea, hematomak, azalean nekrosia (batik bat erretzaileetan), josturen zabaldura, zainetako tronbosi sakona eta biriketako enbolia. Oso garrantzitsuak dira, antikoagulatzailedun profilaxia, konpresio bendak beheko gorputz-ataletan eta azkar hastea ibiltzen.
Emaitzak
Kirurgia post-bariatrikoaren pazienteek itxura eta autoestima hobeagoak izaten dituzte beraien buruarekin ziurrago sentitzen baitira ebakuntzaren ondoren.
Eskatu hitzordua on-line orain.
Konpromisorik gabeko kontsulta bat hitzartu dezakezu +34 943 297 588 telefonoan.
Legitimazioa: Interesdunaren adostasuna.
Erabiltzaile eta interesdun gisa, jakinarazten dizut ematen dizkidazun datuak Facebookeko Pixelen zerbitzarietan egongo direla (IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLPren analisi-hornitzailea), EBtik kanpo (AEB). Facebookeko Pixel EU-US Privacy Shield akordioari atxikita dago. Akordio horri buruzko informazioa hemen dago eskuragarri, Datuak Babesteko Europako Batzordeak onartuta. Ikus Facebookeko Pixelen pribatutasun-politika.
Formularioan nahitaezkotzat agertzen diren datu pertsonalak sartzen ez badituzu, litekeena da zure eskaerari erantzun ezin izatea. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubidea erabil dezakezu ivance@ivance.net aplikazioan, baita kontrol-agintaritza bati erreklamazioa aurkezteko eskubidea ere.
Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua nire web orrian kontsulta dezakezu: https://www.ivance.net, baita nire pribatutasun-politika kontsultatu ere. IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP-k jakinarazten dizu formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP-k (IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP) tratatuko dituela webgune honen arduradun gisa.
Eskatzen dizkizugun datu pertsonalak jasotzearen eta tratatzearen helburua da kontaktu-formulario honetan egiten duzun eskaera kudeatzea. Legitimazioa: Interesdunaren adostasuna. Erabiltzaile eta interesdun gisa, jakinarazten dizut ematen dizkidazun datuak Hosting eta Posta Elektronikoko zerbitzarietan egongo direla (IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLPren hosting-hornitzailea), EBtik kanpo, Beste batzuk atalean. Hosting eta Posta Elektronikoa EBn kokatuta dago, eta herrialde horren babes-maila egokia da EBko Batzordearen arabera. Ikusi Hosting eta Posta Elektronikoaren pribatutasun politika. Formularioan nahitaezkotzat agertzen diren datu pertsonalak sartzen ez badituzu, litekeena da zure eskaerari erantzun ezin izatea. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubidea erabil dezakezu ivance@ivance.net aplikazioan, baita kontrol-agintaritza bati erreklamazioa aurkezteko eskubidea ere.
Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua nire orrian kontsulta dezakezu.
webgunea: https://www.ivance.net, eta nire Pribatutasun Politika kontsultatu.
