Abdominoplastia
Abdominoplastia edo dermolipektomia abdominala abdomenaren beheko zatian kokatzen den gehiegizko azala eta koipea kentzeko gauzatzen da, zaila baita dieta eta kirolaren bitartez hori kentzea lortzea.
Hautagai egokienak abdomeneko kirurgia gauzatzeko, pisu asko galdu duten pazienteak izango dira, edo baita pisu aldaketa oso handiak jasan dituztenak ere. Haurdunaldi asko izan dituzten emakumeak, eta horren ondorioz, biguntasuna dute azalean eta baita abdomeneko gihar-paretetan ere.
Abdominoplastiaren helburua abdomenaren itxura hobetzea da, abdomeneko gihar-paretak tenkatuz eta larruazaleko tentsio normala mantenduz. Prozesuak koipea eta abdomeneko azala kentzen ditu, hau lauagoa, harmonikoagoa eta gorputz osoarekin proportzionala bihurtuz.
Abdominoplastia bera bakarrik gauzatu daiteke edo beste prozesu batzuekin konbinatuz, Amatasunaren Ondorengo Kirurgia (Mommy Makeover) bezala ezagutzen denaren barruan edo pisu asko galdutakoan egiten den kirurgiaren (Kirurgia Post-Bariatrikoaren). ondoren eginda.
IVANCE-n gure kirurgialariek, Alcelay Doktoreak eta del Amo Doktoreak, abdominoplastiaren bitartez abdomen lauago eta estuago bat moldatu dezake. Abdomenaren kirurgia estetiko tradizionala eskaintzen dugu, eta baita abdominoplastiaren mini prozesu batzuk ere.
Zure abdomen bigunarekin eta abdomenean duzun gehiegizko azalarekin gaizki sentitzen bazara, bisita gaitzazu Donostian. On-line konsulta bat eska dezakezu edo deituiguzu +34 943 297 588 telefonora hitzordu bat antolatzeko inongo konpromisorik gabe, abdominoplastiak zuregatik egin dezakeena zer den ikus dezazun.
Abdominoplastia begirada batez
Prozesua: Kirurgia estetikoak barnean hartzen duen ebakuntza da, abdominaleko gihar-paretak indartzeko eta gehiegizko koipe eta azala kentzeko gauzatzen dena.
Iraupena: 3 ordu edo gehiago, luzapenaren arabera.
Anestesia: Epidurala edo Orokorra.
Ospitalizazioa: Egun bat edo bi, paziente bakoitzaren egoeraren arabera eta kirurgiaren luzapenaren arabera.
Berreskurapena: 2-3 aste eta gero, eguneroko jardueretara itzultzeko gai izango da pazientea.
Ebakuntza
Abdomena zuzentzeko, ebaketa bat gauzatzen da pubiseko ilearen gainetik, eta itxuragabetasunaren arabera, ebaketa hori bi aldakataraino irits daiteke. Kasu guztietan, orbaina ikusezina izaten da gutxieneko arropen azpian. Ebaketa honen bitartez, abdomeneko azala kentzen da eta gero abdomeneko giharretara joaten da kirurgialaria, abdomeneko pareten tentsioa mantentzeko eta, azkenik, soberan dagoen larruazala kentzeko.
Orokorrean, azalak zilborra behera eraman ez dezan, beharrezkoa izan daiteke inguratzen duen azaletik ateratzea eta gero tenkatutako azalean egindako zulotxo batean sartuko da berriro zilborra.
Ia beti, kirurgia abdominala liposukzioko teknikekin batera gauzatzen da, abdomenaren ingurunea ere modelatzeko, eta itxura proportzionalago bat lortzeko.
Ebakuntza hau modu isolatu batean gauzatu daiteke, kirurgia post-bariatrikoaren ondoren eginda, hau pisu asko galtzen denean gauzatzen da, edo bularren ingurunearekin loturiko kirurgiekin batera amatasunaren ondoren edo Mommy Makeover-arekin batera (bularren handiagotzea, mastopexia, bularren murriztapena).
Beste kasu batzuetan, modu sinpleago batean gauzatzen da eta abdomeneko liposukzioaren osagarri bat bezala mugatuta egiten da, eta hau mini abdominoplastia bezela ezagutzen da.
Non gauzatuko da ebakuntza?
Abdomeneko kirurgia Donostiako Gipuzkoa Poliklinikan eramango da aurrera.
Zenbat irauten du ebakuntzak?
Abdominoplastiaren iraupena hiru ordukoa da gutxi gorabehera, pazientea bakoitzaren ezaugarrien arabera eta kirurgiaren luzapenaren arabera.
Anestesia Abdominoplastian
Abdomeneko kirurgia anestesia epiduralarekin edo orokorrarekin gauzatu daiteke. Anestesi epidurala erabiltzen den kasuetan medikazioa ere erabiltzen da pazientea erlaxatuta eta erdi lo egon dadin prozesuak irauten duen bitartean.
Ospitalizazioa Dermolipektomia Abdominalarekin
Bakoitzaren egoeraren eta kirurgiaren luzapenaren arabera, beharrezkoa da 1 edo 2 egunetako ospitalizazioa klinikan.
Zailtasunak Abdominoplastian
Ebakuntza kirurgiko guztiekin lotuta dauden zailtasunak egon daitezke eta espezifiko batzuk abdominoplastiarekin loturik daudenak, esaterako, odol-ateratzea, infekzioa, hematoma, seroma, eta gehienbat erretzaileengan, arazoak orbaintzerakoan eta azaleko odolaren zirkulazioan.
Abdominoplastiaren ondorengo berreskurapena
Abdomeneko kirurgia baten ondoren, pazienteak 2-3 aste beharko ditu bere eguneroko jardueretera itzultzeko. Orbainak hobetzen joango dira denborarekin eta urte bat beharko dute hauek guztiz sendatzeko.
Eskatu hitzordua on-line orain.
Konpromisorik gabeko kontsulta bat hitzartu dezakezu +34 943 297 588 telefonoan.
Legitimazioa: Interesdunaren adostasuna.
Erabiltzaile eta interesdun gisa, jakinarazten dizut ematen dizkidazun datuak Facebookeko Pixelen zerbitzarietan egongo direla (IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLPren analisi-hornitzailea), EBtik kanpo (AEB). Facebookeko Pixel EU-US Privacy Shield akordioari atxikita dago. Akordio horri buruzko informazioa hemen dago eskuragarri, Datuak Babesteko Europako Batzordeak onartuta. Ikus Facebookeko Pixelen pribatutasun-politika.
Formularioan nahitaezkotzat agertzen diren datu pertsonalak sartzen ez badituzu, litekeena da zure eskaerari erantzun ezin izatea. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubidea erabil dezakezu ivance@ivance.net aplikazioan, baita kontrol-agintaritza bati erreklamazioa aurkezteko eskubidea ere.
Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua nire web orrian kontsulta dezakezu: https://www.ivance.net, baita nire pribatutasun-politika kontsultatu ere. IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP-k jakinarazten dizu formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP-k (IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLP) tratatuko dituela webgune honen arduradun gisa.
Eskatzen dizkizugun datu pertsonalak jasotzearen eta tratatzearen helburua da kontaktu-formulario honetan egiten duzun eskaera kudeatzea. Legitimazioa: Interesdunaren adostasuna. Erabiltzaile eta interesdun gisa, jakinarazten dizut ematen dizkidazun datuak Hosting eta Posta Elektronikoko zerbitzarietan egongo direla (IVANCE KIRURGIA ESTETIKOA SRLPren hosting-hornitzailea), EBtik kanpo, Beste batzuk atalean. Hosting eta Posta Elektronikoa EBn kokatuta dago, eta herrialde horren babes-maila egokia da EBko Batzordearen arabera. Ikusi Hosting eta Posta Elektronikoaren pribatutasun politika. Formularioan nahitaezkotzat agertzen diren datu pertsonalak sartzen ez badituzu, litekeena da zure eskaerari erantzun ezin izatea. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubidea erabil dezakezu ivance@ivance.net aplikazioan, baita kontrol-agintaritza bati erreklamazioa aurkezteko eskubidea ere.
Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua nire orrian kontsulta dezakezu.
webgunea: https://www.ivance.net, eta nire Pribatutasun Politika kontsultatu.